«Kornalina»: berrikuspenen arteko aldeak

10 bytes removed ,  Duela 2 urte
t
Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.)
t
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.))
== Historia ==
[[Fitxategi:Carnelian intaglio Prolemaic queen CdM Paris.jpg|thumb|ezkerrera|[[Ptolomeotar dinastia]]ko erregina bat zizelkatua duen kornalina, [[garai helenistikoa|aro helenistikokoa]]. [[Frantziako Liburutegi Nazionala|Frantziako Liburutegi Nazionaleko]] Cabinet des Médailles.]]
Jada [[K. a. 5. milurtekoa|K. a. V.]]-[[K. a. 4. milurtekoa|K. a. IV. milurtekotik]] [[Mehrgarh]]en [[arkuzko taladro]]a erabiltzen zen kornalina zulatzeko.
 
[[Antzinako Egipto|Antzinako egiptiarrentzat]] kornalina bizitzaren ikur gorria zen, erlijio praktika zehatz batzuekin lotua, non [[Isis]] jainkosak, hildakoa honi beste mundura egin beharreko bidaian laguntzeko erabiltzen zuena. [[Tutankamonen hil mozorroa|Tutankamon faraoiaren urrezko hil mozorroan]] erantsia ikus daiteke. Animali sakratuetan zizelkatua ere ikus daiteke, [[Amon]] jainkoaren [[ahari]]an edo [[Horus]] [[belatz]]ean kasu (eguzkiaren ikurra). [[Turkesa]] eta [[lapis lazuli]]ekin lotzen zen bere boterea indartzeko.
 
[[Brontze Aro]]ko kornalinak berreskuratu ziren [[Kreta]]ko [[Knossos]] hiriko aztarnategi [[zibilizazio minoiko|minoikoetan]], apaindura arte bezala [[K. a. XVIII. mendea|K. a. 1800]] inguruan erabilia.
 
Kornalina barra-barra erabili zen [[Erromatar Inperioa]]ren garaian gutunetan edo beste dokumentu garrantzitsu batzuetan [[erle-argizari|argizarizko]] zigilu baten aztarna uzteko zigilu [[eraztun]]etan erabiltzeko bitxi grabatuak egiteko. Argizari beroa ez da kornalinara itsasten.
''Odem'' [[hebreera]] (''sardius'' bezala itzulia, sardoa), Apaiz Gorenaren (Hoshen) paparreko lehen harria harri gorri bat zen, beharbada sardoa, baina baliteke, baita, [[jaspe]] gorria izatea ere.
 
[[Fitxategi:Cornelian necklace BM GR1897.4-1.623.jpg|thumb|Urrezko apaingarriak eta kornalinazko perlak dituen lepokoa, [[zipretar artea]] mizenastar inspirazioarekin, [[K. a. 1400ko hamarkada|K. a. 1400]]-[[K. a. 1200ko hamarkada|K. a. 1200ekoa]]. [[Enkomi]]koa. [[British Museum]].]]
 
Bere bertute izpiritualen ondorioz [[Filipe (apostolua)|Felipe apostoluaren]] ikurra da, eta [[zilar]]rezko eraztun batean grabatu eta sartua, [[Mahoma]]ren zigilua eratzen du.