Rostra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.)
9. lerroa:
Nautikari dagokionez, ''rostrum''a, gerra itsasontzien branka indartzen zuen [[brontze]]zko ezproi bat zen, ontzi etsaiak erasotzen zituena hondoratzeko, oso emaitza onak eman zituen arma.
 
[[K. a. 338]]an, Errepublika garaian, [[Gaio Menio]] kontsula, [[volsko]]en ontzidiaren aurkako gudu batean sartua geratu zen, [[Anzio|Antiumeko]] portuan, non garaipen handi eta erabakigarri bat lortu zuen. Kontsulak, etsaien ontzietako rostrak erauziarazi zituen, [[Erroma]]ra eraman eta Erromatar Foroko hizlari tribunaren harresian jartzeko. Ordutik, hau, Rostra bezala ezagutu zen, eta, hedapenez, izen hori eman zitzaien tribuna horiei. Jatorrian, tribuna honek, errepublikar garaiko foroa eta ''comitium''aren artean egon behar zuen, orduan banatuak aurkitzen zirenak, eta, beraz, hizlariak, bi albo horietatik entzunak izan zitezkeen.
 
[[K. a. 44]]an, [[Julio Zesar]]rek, gaur egun foroan duen kokapenera eraman zuen. Tribunaren ondoan, [[Zesar Augusto|Augustok]] eraikitako ''miliarium aureum''a, inperioko [[galtzada erromatar|galtzada]] guztien ustezko abiapuntua zena, Saturnoren tenpluarekin muga egiten duen aldetik dagoena, eta ''umbilicus urbis''a, tribunaren iparraldeko muturrean, beranduagokoa.
 
Foroaren beste muturrean eta [[Zesarren Tenplua]]ren podioko zati delarik, bigarren tribuna bat zegoen, ''rostra divi Iuli''ak, [[Aktiumgo gudua|Aktiumeko guduan]] preso hartutako egiptoar itsasontzien ezproiekin apainduak.
25. lerroa:
[[Kategoria:Erromatar arkitektura]]
[[Kategoria:Italiako monumentuak]]
[[Kategoria:K. a. I. mendean amaitutako eraikinak]]