Mesolitoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.)
2. lerroa:
'''Mesolitoa''' ([[antzinako greziera]]z: ''mesos''=erdia eta ''lithos''=harria) [[Harri Aroa|Harri Aroko]] [[Paleolito]] eta [[Neolito]] aroen artean dagoen garaia da.
 
Duela 10.000-9.000 urte hasita, Mesolitoren garapena [[Europa]]ko basoei lotuta dauden [[ekonomia]]- eta gizarte-aldaketa ugarik markatu zuten. [[Klima]] berotzeak eraginda, hainbat natura-aldaketa gertatu ziren Europan: barazkijale migratzaile handiak, [[elur-orein]]a kasu, desagertu ziren... Hortaz, giza-taldeek ingurumenarekiko jokabidea aldatu zuten: Europako baso erraldoietara sartuta, kudeatzen hasi ziren. Neolitoren etorrerak, K. a. VIII. eta IV. milurtekoen artean, Mesolitoren amaiera ekarri zuen.
 
[[Uztai]]a eta [[gezi]]aren erabilpena ugaldu zen Europan zein [[Afrika]]n. Aurreko garaiaren aldean, harrizko ehiza-tresneriaren txikiagotzea areagotu zen: [[mikrolito]]ak, silexezko lanabes geometriko txikiak ekoiztu ziren jaurtigailu gisan erabiltzeko. [[Ugaztun]] txikien ehiza eta [[molusku]]en ([[barraskilo]]ak etab.) kontsumoa garatu zen. Arte-irudiak sinbolikoak eta ez-figurazkoak ziren gehienbat.