Maien zibilizazioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia {{Wikipedia1000}}
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.)
20. lerroa:
'''Maien zibilizazioa''' [[Mesoamerika]]ko [[zibilizazio]]a izan zen, espainiarrak Ameriketara iritsi aurretik [[Maia etniak|maia herriek]] garatu zutena. Aipagarria da haien idazkera sistema, kolonaurreko Amerikan erabat garatu zen bakarra, eta baita haien artea, arkitektura, eta matematika eta astronomia ezagutza handiak. Une gorenean, kultura maiak lurralde zabala hartu zuen: egungo [[Mexiko]]ko hegoaldea ([[Yucatán|Yukatan]], [[Campeche]], [[Quintana Roo]], [[Chiapas]] eta [[Tabasco (Mexiko)|Tabasco]] estatuak) eta [[Belize]], [[Guatemala]], [[Honduras]] eta [[El Salvador]]ko zatiak.
 
Mesoamerikako kronologiaren arabera, hiru aro nagusi bereizten dira kultura honen barruan: aurreklasikoa ([[K. a. 2000]]-[[250|K. o. 250]] bitartean), klasikoa ([[300]]-[[900]] bitartean) eta postklasikoa ([[900]]. urtetik espainarren etorrera eta konkista arte). Aro Klasikoa izan zen distiratsuen eta orijinalena. Maien zibilizazioak hartu zuen lurralde zabal hartan sakabanaturik zeuden ehundaka hirien artean [[Tikal]], [[Uaxactun]], [[Palenque]], [[Bonampak]] edo [[Yaxchilan]] izan ziren nagusiak. Berriki arte aldi baketsua izan zela esaten bazen ere, gaur egun argi dago maiak maiz borrokatu zirela elkarren kontra, eta haien estatu-hirietako asko gotorturik zeudela. Erlijioa bera ere, hasieran uste zena baino askoz odoltsuagoa izan zen. Aro horren bukaeran oso gauza bitxia gertatu zen: hiri klasikoak jendez hustu ziren eta biztanleek Yucatán penintsulara emigratu zuten. Oraindik ere ezin izan da argitu zergatik gertatu zen hori. Aro Postklasikoa, beste eremu batean gauzatu izanaz aparte, Mexikoko kulturen eragin handia izan zuen, [[tolteka|toltekena]] batez ere, haiek izan baitziren [[Mexikoko goi-lautada]]n nagusi, [[azteka|azteken]] aurretik.
 
Arte maia guztiz nabarmena da Ameriketako gainerako herrien aldean. Oro har, gorde diren hondakinak errituak ospatzeko egiten zituzten eraikinei dagozkie, eta ez da bizitegirik aurkitu. Ingurunea, bai denboraz eta bai eremuz ere, hedadura handikoa da, eta askotariko arkitektura estiloak bereizten dira. Nolanahi ere, hiri maien eraikuntza tipikoa [[ganga (arkitektura)|ganga izunez]] hornituriko tenplua da. Mailak dituzten [[piramide (arkitektura)|piramideen]] gainean eraikitako tenplu horiez gainera, beste obra mota asko ere eraiki zituzten: pilota jokorako tokiak, jauregiak, barruti zutabedunak, dorreak, zubiak, etab. Piramideetan nabarmentzekoak dira [[Uaxactun]], [[Chichén Itzá]], [[Tikal]], [[Copán (arkeologia aztarnategia)|Copán]] eta [[Uxmal]]. Jauregi nagusietariko batzuk Chichén Itzá, [[Palenque]], Uxmalen daude. Tenplu-piramideetako hormak, ataburuak, paramentuak eta, batez ere, oroimenezko zutarriak edo zutarriak erliebe ederrez horniturik daude. Erdialdeko zutarrietan irudiekin batera data garrantzitsuak ezarri ohi zituzten, eraikuntza data, besteren artean: 292. urtekoa zaharrena eta 889koa berriena, arkeologoek aro klasikoa deitu dutena mugatzeko erabiliak hain zuzen. Margolaritza ederra eta koloretsua zen, maila handikoa hau ere, baina lan gutxi gorde dira ([[Bonampak]], Uaxactun eta Chichén Itzá). Halaber, zeramika estilo desberdin anitz landu zuten.
31. lerroa:
 
== Historia ==
[[K. a. 3000]]. urtearen erditsuan zenbait ehiztari talde kokatu ziren Guatemalako goi lurretan, geroago maia kultura sortu zen mugen barnean. K. a. 2000. urtetik maia zibilizazioaren oinarri izan zen [[arto]]a landatzeari ekin zioten. Maien eta [[Yucatán penintsula]]ko [[Olmeka|olmeken]] arteko berdintasunaz asko eztabaidatu da. Dirudienez, olmekek eta maiek asko eragin zuten elkar. Teoria batzuen arabera, olmeken ondorengoak [[Guatemala]] aldera emigratu zuten, bertako biztanleekin nahastuz eta maien aitzindariak sortuz. Maien zibilizazioa hiru alditan bereizi ohi da: [[Aro Aurreklasikoa]] ([[K. a. 2000]]-[[250|K. o. 250]] bitartean), [[Aro Klasikoa]] ([[300]]-[[900]] bitartean) eta [[Aro Postklasikoa]] ([[900]]-[[1519]] bitartean).
 
=== Aro Aurreklasikoa ===
K. a. 1500 ingurutik aurrera, lehen nekazari herriak kokalekuak eraikitzen hasi ziren [[Ozeano Bare]]aren aldean, gaur egungo Mexiko eta Guatemalaren artean, eta erdialdeko [[Chiapas]]en; hango biztanleek [[arto]]a, [[babarrun]]a eta [[kuia]] ereiten zuten. [[K. a. VIII. mendea|K. a. VIII]]-[[K. a. III. mendea|III. mendeetan]] biztanleria handitu zen eta lurrez eraikitako lehen hiriak sortu ziren hegoaldean ([[Kaminaljuyu]], [[Izapa]]) eta erdialdean ([[Uaxactun]], [[Tikal]]); aldi hartan ez zuten ez harrizko arkitektura, ez idazkera, ezagutzen, baina zeramika monokromoan hainbat estilo erabili zituzten (Las Charcas, Mamom).
 
K. a. III-K. o. IV. bitarteko mendeetan, erdialdean ([[Petén]]) bereziki, eta iparraldean (Yucatán) eraikitako hirietan (Tikal, [[Copán (arkeologia aztarnategia)|Copán]], [[Palenque]], [[El Mirador]]) zientzia, teknika, eta arte maiaren ezaugarriak agertu ziren: idazkera hieroglifikoa, zeramika polikromatua, egutegia (K. o. 250 inguru). Arkitekturaren ezaugarriak ere orduan finkatu ziren: plataformak, piramideak eta tenplu garaiak.
 
=== Aro Klasikoa ===