Epipaleolitoa Euskal Herrian: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.)
4. lerroa:
== Klima aldaketa ==
[[Fitxategi:Santimamine-Santimamiñe.JPG|thumb|ezkerrera|Santimamiñe leizearen sarrera]]
Izotzaldietako azkeneko garaietan klima epelduz joan zen, aroz aro, geroz eta eguraldi gozoagoa zela, harik eta aldi luze baten ondoren gaur egungo klima baldintzak sortu ziren arte. Würm izotzaldiaren azken garaietan (Würm IV. edo [[Azken glaziazio|Azken Izotzaldi]] izenez ere deitu ohi denean) zenbait gorabehera izan zituen klimak, aldi epelagoak eta aldi hotzagoak elkarren segidan, baina behin ere ez ziren itzuli lehengo aldi hotzak. Aldi epel horietan Alleröd epealdia (K. a. 10.000-8.500) izan zen Azken Izotzaldiko garairik beroena. Izotzaldia bukatu zenean [[Kuaternario|Laugarren Aroaren]] bigarren aldia hasi zen, Holozenoa alegia, gaur egun gauden aldia hain zuzen. Gaur egun diren klima baldintzak azaldu arte Holozenoak beste aldi batzuk izan zituen, batzuk epelagoak, beste batzuk hotzagoak (Boreal aurrekoa, Boreala, Atlantikoa eta Boreal ondokoa). Holozenoak, bada, hegoaldeko izotz masa handiak behin betirako urtu eta desagertzea ekarri zuen. Klima berotuz zihoan ahala izotza atzeratuz zihoalarik, [[Europa]]ko eta [[Amerika|Ameriketako]] iparraldeko ''inlandis'' zabalak urtuz joan ziren. Horren guztiaren lehenengo ondorioa itsasoaren azken goraldia berriro abiaraztea izan zen; zenbait lekutan 79-80 metroraino goratu baitzen [[itsas maila]]. Itsasoaren azkeneko goraldi horrek K. a. 18.000 inguruan du jatorria.
 
Bi izotzaldiren arteko epealdia izan zen garai hori; itsasoaren maila, astiro eta geldiro bada ere, goraka egiten hasi zen poliki-poliki; Azken Izotzaldiko aldi hotzetan baizik ez zen eten gorakada hori. Egoera horren ondorioz, ordura arte izotzak estalirik edukitako eremu handiak agerian geratu ziren; beste batzuk aldiz, ordura arte azalean egonak, urak estali zituen. Etengabeko aldaketak gertatzen diren egoera horrek berorrek beste zenbait aldaketa eragin zituen historiaurreko gizakiaren inguruan, eta aldaketa horien aurrean erantzun berriak ematera behartu zuen gizakia, lehengoak bezalakoak ez ziren inguruneak ustiatu ahal izateko tresneria eta langintza berriak asmatzera. Itsas bazterreko ordokiak ustiatzeko jardunbideak, esate baterako, orduan asmatu ziren, bai eta itsaskiak biltzeko, baso ingurunea ustiatzeko… tresnak ere. [[Izotz]]ak libre utzitako eremuak berehala estali zituen landarediak. Itsasoaren mailaren gorakadak bultzaturik landare motek geroz eta lur barreneragoko eremuak hartu behar izan zituzten. Era berean tenperaturaren gorakadak aldaketa handiak eragin zituen lur azaleko landaredian ere, eta [[pinu]], [[pago]], [[haritz]], [[haltz]], [[urki]] eta [[hurritz]] basoak zabaldu ziren berehala.
10. lerroa:
Animaliek beste lekuetara emigratu behar izan zuten, [[biotopo]] eta klima baldintza egokien bila; beste animalia asko, klima aldaketekin desagertu zen. Hala, [[elur-orein]]ak Europako hego-mendebaletik alde egin eta iparraldean aurkitu zuen bere bizi lekua, eta han bizi da oraindik. [[Mamut]]ak aldiz, [[Siberia]]ko estepa gogorretan aurkitu zuen lehenik babeslekua, baina han desagertu zen. Animalia horiek hemendik alde egin ahala ordea, beste batzuk azaldu ziren joandakoen lekua hartzeko, basurdea adibidez.
 
Aldaketa horiek guztiak Euskal Herrian ere nabaritu ziren. Hala, K. a. 6500. urte inguruan itsasoaren maila gaur dena baino 33 metro beherago zegoen, K. a. 350 ingurua arte ez baitzuen hartu itsasoak gaur duen maila.
 
== Kultura ereduak ==
34. lerroa:
Horiekin batera triedro epaiko bestelako tresnak ere azaldu ziren, kamerrak edo horztunak. Era honetako tresnagintza aziliar kultura iritsi ez zen barreneragoko lurraldeetan agertu da batez ere –[[Montico de Txarratu]]n, adibidez, [[Albaita]]n (Trebiñu)–, baina baita aziliar kultura ezagutu zuten beste zenbait aztarnategitan ere, Nafarroako Berroberria eta Zatoiako haitzuloetan, adibidez.
 
Itsasaldeko zenbait lekutan, aziliar kulturakoen gisako tresnagintza erakutsi duten zenbait aztarnategitan, edo haietatik hurbil ere aurkitu izan dira gisako tresnak. Horixe gertatzen da adibidez Arenazan eta Santimamiñen, Bizkaian, edo Ekainen eta [[Marizulo]]n, Gipuzkoan. Epipaleolito aroaren aro zahar hau K. a. 6.500. urte inguruan amaitu zen, Boreal aldia iritsi zelarik, Holozenoan.
 
Epipaleolito betea, eta Mesolito aroa, oso aldi jakin mugatua da, eta Goi Paleolito aroko kultura antolamenduetatik datorren tresnagintzaren bilakaeraz kanpo dago itxura denez. Joera berri horren ezaugarri nagusia tresneria berria da; tresna horiek forma geometrikoz eginak ziren, txikiak, trapezioz, hirukiz zirkulu segmentuz eratuak. Geometrismo hori K. a. 6.000. urtera arte inguruan azaldu zen [[Euskal Herriko historiaurrea]]n. Badirudi elementu geometriko horiek kanpotik iritsitako joera bat direla Euskal Herriko harrizko tresnagintzan, kanpotik inportatutako elementuak alegia. Tresneria geometriko hori [[Ebroko harana|Ebroko haraneko]] aztarnategietan aurkitzen da, itsasertzetik oso urrun beraz, haitzuloetan eta harpeetan, Mediterraneo kulturen eragin handia duten lekuetan alegia; lurralde honetara sartzeko igarobide naturaletan ere aurkitu izan da gisako tresneria: [[Fuente Hoz]] eta [[Kanpanoste Goikoa]]ko aztarnategietan (Araba), Aizpea, La Peña eta Aita Aresokoetan (Nafarroa). Tresneria geometriko hori zekarten gizataldeak mikroxaflazko tresneria erabiltzen dutenekin batera bizi izan ziren agian, baina haien tresneria aldatzera iritsi gabe ordea.
 
Epipaleolito-Azken Mesolito aldiaren amaieran oso klima baldintza onak izan ziren; gaur egungoak baino tenperatura beroagoak eta hezetasun maila ere gaurkoa baino altuagoa izan ziren. Atlantiko izenez ezagutzen da garai hori. Tresneria geometrikoa darabilten gizataldeak eta mikroxaflazkoa darabiltenak elkarrekin bizi ziren Euskal Herrian, batzuek besteei gaina hartu gabe ordea. Garai horretan berorretan beste gizatalde batzuk iritsi ziren Mediterraneo aldetik Euskal Herriaren hegoaldera.