Bigorra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Euskaltzaindiaren webguneko esteka berriak
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.)
3. lerroa:
 
== Historia ==
[[Antzinako Erroma|Erromatarren garaian]], Bigorrako eskualdean ''bigorri'' edo ''bigerri'' izeneko herria zegoen finkaturik, zeinek eskualdeari izena eman zion. ''Bigorri'' horiek [[akitaniera]]z hitz egingo zuten ziurrenik, [[euskara]]rekin erlazionaturik zegoen hizkuntzan. [[Julio Zesar]]rek konkistatu zuen [[K. a. 56]]an, eta [[Galia Akitania]]n sartu zuen. K. o. [[IV. mendea]]n, Akitania hiru barrutitan banantzerakoan, Bigorra ''Aquitania tertia'' edo ''[[Novenpopulania|Novempopulanian]]'' sartu zuten.
 
Erromatarren ostean [[bisigodo]]en [[Tolosako erresuma]] etorri zen. Baina [[Vouilleko gudua]]rekin ([[507]]) [[frankoak|frankoek]] bisigodoak gailendu eta hegoalderantz mugiarazi zituzten. Hortaz, frankoen erresumaren barruan, Tolosa mendean zeukanak Bigorra ere zuen kontrolpean usu.