Arezzo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-hiri orokor infotaula +hiri infotaula)
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.)
6. lerroa:
 
== Historia ==
[[K. a. IX. mendea|K. a. IX. menderako]] [[etruria]]r kokalekua zen, eta geroago [[antzinako Erroma|erromatar]] kolonia arrakastatsua bilakatu zen (Arretium). Erromatarren garaian gotorlekua eta metala zein [[zeramika]] ekoizteko gune garrantzitsua izan zen, eta soldadu talde iraunkorra zeukan.
 
[[Erromatar Inperioa]] desagertu eta gero, krisialdi handia izan zuen. [[Lombardiar]]ren eta [[Frankoak|frankoen]] okupazioak eragin handia izan zuen hiriaren osaketa etnikoan eta hizkuntzan. [[1000]]. urtetik aurrera, ordea, berriz ere garrantzia hartu zuen, zentro kultural eta [[apezpiku]]tegi gisa. [[Guelfoak eta Gibelinoak|Gibelinoa]] zenez gero, [[XIII. mendea]]ren bigarren erdian [[Florentzia]] eta Toskanako beste hiri [[Guelfoak eta Gibelinoak|guelfoen]] aurka borrokatu zen. [[1289]]ko Campaldinoko guduaren ostean, Florentzia eta [[Siena]] Arezzoko lurraldearen zati handienaz jabetu ziren. [[XIV. mendea]]ren lehenbiziko hamarkadetan, Guido Tarlatiren agintepean, hiriak beste loraldi bat izan zuen, baina [[1384]]tik aurrera Florentziaren menpean egon zen. [[1569]]tik [[1859]]ra [[Toskanako Dukerri Handia]]ren parte izan zen eta [[1861]]ean [[Italiako Erresuma (1861-1946)|Italiako Erresuma]] sortu berrian sartu zen<ref name=porce>Stefano PORCELLOTTI: [http://www.arezzocitta.com/arezzo/turismo/pagine/storia/indicestoria.htm La Storia di Arezzo]</ref>.