«Zelta»: berrikuspenen arteko aldeak

7 bytes removed ,  Duela 1 urte
t
Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.)
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.))
[[Fitxategi:Castros.jpg|thumb|350px|Eraikin zeltak [[Galizia]]n (Espainia).]]
 
Zaila da herri zelta edota gaelikoak [[Europa]]n sartu ziren lehen talde indoeuroparretatik bereiztea. Hala ere, ia ziurra da [[K. a. XIII. mendea]]n izugarri hedatu zirela, [[Rhône|Rodanotik]] jaitsi eta [[Lengadòc|Languedoc]], [[Katalunia]] eta [[Ebro]]ren bailararaino. Beste zabaltze fronte bat [[Belgika]]n eta Britainiar Uharteetako hegoaldean izan zen.
 
[[K. a. VII. mendea]] inguruan, [[Iberiar penintsula|Iberiar Penintsula]]<nowiki/>ko erdialdetik zabaldu ziren, baina [[K. a. VI. mendea]]n penintsularen ipar-ekialdea [[ibero]]en esku galdu zuten, Iberiako zeltak kontinenteko beraien kideetatik bananduta geratu baitziren.
 
[[K. a. IV. mendea|K. a. IV. mendetik]] aurrera, zeltek [[Frantzia]]<nowiki/>ko iparraldea eta erdialdea hartu zuten ([[Galia]]), [[Italia]]<nowiki/>ko iparraldea eta britainiar irlen zati handiena. Balkanetan eta [[Galazia]] (hots, [[Asia]]<nowiki/>ra) ere iritsi ziren. Garai hartan, irletako zeltek ''druidismoa'' besarkatu zuten; gerora, kontinentera zabaldu zen.
 
[[K. a. II. mendea|K. a. II. mendetik]] aurrera, zeltek germaniarren eta geroago [[Erromatar Inperioa|erromatarren]] presio militarra nozitzen hasi ziren. Handik hamarkada gutxira, Galia osoa okupatu zuten, [[Irlanda]] ezik. Dena den, erromatarren presentzia [[Britainia Handia]]n ez zen luzea izan: hori zela eta, hizkuntza zeltek bizirik iraun zuten han eta, geroago, haietako bat kontinentera itzuli ([[Bretainiera|bretoiera]]).
 
[[VII. mendea]]n, zelten azken zabaltzea izan zen, irlandarrek [[Kaledonia]] inbaditu zutenean. Eskualdeak [[Eskozia]] izena hartu zuen.