Varron: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.)
3. lerroa:
''Artikulu hau idazleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «[[Marko (argipena)|Marko]]»''
 
'''Marko Terenzio Varron''', [[latin]]ez ''Marcus Terentius Varro'', ([[Rieti]], [[K. a. 116]] - [[K. a. 27]]) [[Antzinako Erroma]]ko [[latin]]ezko idazle bat izan zen. Bere garaian ospetsu bihurtu zen [[idazle]] ugaria eta jakitun handia izateagatik. [[Satira]], [[olerkigintza]], [[filosofia]], [[biografia]], [[historia]] eta [[nekazaritza]] gaiak ukitu zituen besteak beste. Horrela, [[Kintiliano]]k ''Vir Romanorum eruditissimus'' (euskaraz, ''Erromatar guztietan gizon jakintsuena'') izendatu zuen. [[Zizeron]]en laguna izan zen eta [[politika]]n ere karrera labur bat egin zuen, baina azkenean utzi eta idazten eman zuen bere bizitza gehiena.
 
 
10. lerroa:
== Bizitza ==
 
Varron ''[[ordo equester]]'' gizarte klasearen pribilejioa zuen familia baten barruan jaio zen seguru asko. [[Lucius Accius]] idazle eta maisuaren ikasle izan zen. Geroago, 20 bat urte zituela, [[Lucius Aelius Stilo]] filologoaren ikasle aritu zen. K. a. 84-82 urteetan Atenasera joan zen bere ikasketak sakontzera. Bertan filosofia joera ezberdinak (platonismoa, pitagorismoa, ...) ezagutzeko aukera izan zuen eta horrela pentsaera eklektikoa osatu zuela baieztatu da. Hala ere, [[estoizismo]]ak berarengan eragin berezia izan zuela aipatzen da, [[Lucius Aelius Stilo]] bere maisuari esker batez ere.
 
Bere karrera politikoa [[K. a. 59]]. urtean amaitutzat jo zuen ''vigintivir'' kargua betetzen ari zela. Hori baino lehenago, ''legatus'', [[Ponpeio]]ren idazkari politikoa (eta berarekin joan zen [[Hispania]]ko kanpainara), [[tribuno]] eta [[pretore]] izan zen. Bere erretreta garairako liburu anitz zituen idatziak, hala nola ''[[Saturae menippeae]]'' satira guztiak eta ''[[De antiquitate litterarum]]'', beste zenbait idazlan politiko, geografiko eta literarioekin batera.
 
== Lanak ==
22. lerroa:
[[Kategoria:Latinezko idazleak]]
[[Kategoria:Antzinako Erromako idazleak]]
[[Kategoria:K. a. I. mendeko biografiak]]
[[Kategoria:K. a. I. mendeko idazleak]]