Troia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Euskaltzaindiaren webguneko esteka berriak
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.)
16. lerroa:
'''Troia'''<ref>{{erreferentzia|url=https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0147.pdf|egilea=[[Euskaltzaindia]]|izenburua=Antzinateko hirien euskarazko izenak| data= 2006-1-27}}</ref> edo '''Ilion''' ([[greziera]]z Τροία, ''Troia'', edo Ίλιον, ''Ilion'') egiazko eta kondairetako hiria da, ''[[Troiako gerra]]'' gertatu zen hiria [[Iliada]]ren arabera.
 
Poemaren egilea [[Homero]] dela esaten da, K. a. IX edo VIII mendean idatzia. Hala ere, pasarte batzuk antzinagokoak ere dira. ''[[Odisea]]'' ere Troia izendatzen du. Gerora [[Virgilio]]k jarraitu zuen Homeroren kondaira [[Eneida]]rekin.
 
Antzinako Troia [[Dardaneloak|Dardaneloetako itsasartean]] zegoen, Eskamandro eta Simoisen ibaien artean, leku estrategiko batean [[Itsaso Beltza|Itsaso Beltzera]] sartzeko. [[1870]]an arkeologia indusketak izan ziren eta, ikusi zutenez, Troia asko izan zituzten bata bestearen gainean. Homeroren Troia VII.a zela esaten da.
25. lerroa:
Ilok, Trosen semeak, Ilion edo hiri Iliakoa sortu zuen, izena emanik. Zeusek Paladioa ezagutarazi zion. Iloren seme gaztearentzat, [[Laomedon]]terentzat, [[Poseidon]] eta [[Apolo]]k harresiak eta babesak eraiki zituzten. Baina Laomedonte ez zuen ordaindu nahi iza eta, horregatik, Poseidonek lurra uholdatu zuen eta [[Hesione]]ren sakrifizioa eskatu itsas munstro baten esku. Kiratsa iritsi zen eta munstroak lurrean gelditzen zen jendea hil zuen.
 
[[Troiako gerra]] baino belaunaldi bat lehenago, [[Herakles]]ek Troia hartu eta Laomedonte eta bere seme-alabak hil zituen [[Priamo]] izan ezik. Priamo geroago errege bihurtu zen. Bere erregealdian, [[mizenas]]tar greziarrek Troia inbaditu eta hartu egin zuten Troiako Gerran ([[K. a. 1190ko hamarkada|K. a. 1193]] – [[K. a. 1180ko hamarkada|K. a. 1183]]). Maxyanak Libiaren mendebaldean zegoen tribu bat zen eta Troiako gizonen belaunaldietakoa ziren, [[Herodoto]]ren arabera. Troaitar itsasontziak [[naiade]] bihurtu ziren eta guztiz poztu [[Ulises]]en itsasontzia honoratu zenean.
 
Ida mendian (''Jainkosen mendi''), Asia Txikian, hainbat gertaera jazo zire: Zeusek [[Ganimedes]] bahitu zuen, [[Afrodita]]k Ankises seduzitu zuen, Afroditak Eneasi bizitza eman zion, [[Paris (mitologia)|Paris]] artzain bizi izan zen, [[ninfa]]k bizi izan ziren, Parisen epaiketa eman zen, jainko troiatarrek Troiako gerra ikusi zuten tontorra, [[Hera]]k Zeus alboratu zuen Troia hartua izateko, eta Eneas eta bere jarraitzaileek atseden hartu eta itxaron zuten graziarrak Greziatik irten ziren arte.