Teknologia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.)
15. lerroa:
* [[Su]]a sortzea: Sua lehenagotik ere erabiltzen bazen ere, gizakiek sua beraiek sortzearen lehen aztarna duela 200.000 urtekoa da. Suaren kontrolak hainbat abantaila ekarri zituen: animalia arriskutsuak uxatzea, eguna luzatu ahal izatea lanerako zein gizarte-harremanetarako, klima hotzagoa duten eremuetan bizi ahal izatea, janariak suaren bidez moldatzea, etab.
* [[Saski]]gintza: Ez da segurtasunez ezagutzen noiz sortu zen, baina [[buztin]]gintza baino lehenagokoa dela uste da. Saskiak janariak eta objektu txikiak garraiatzeko lehen ontziak izan ziren.
* [[Buztingintza]]: K. a. 8000. urtearen inguruan sortu zen ([[Neolito]]aren hasieran) Europan. Teknologia hau biziki baliagarri izan zen jariakinak gordetzeko. Gainera, buztingileen labeak ondoren sortuko ziren metal-galdaketarako oinarria izan ziren.
* [[Zereal]]en [[nekazaritza|laborantza]]: K. a. 8500. urtearen inguruan sortu zen, [[Ilgora Emankorra|Ilgora Emankorrean]]. [[Nekazaritza]]ren emankortasun handiak elikadurarako behar zen denbora murriztu zuen eta erreserben biltegiratzea erraztu zuen, giza populazioaren emendioa eraginez. Nekazaritzak [[nomada|nomadismoa]] murriztu zuen eta lehen hirien sorrera eragin zuen. Hirietan lanaren gizarte-banaketa sortu zen eta teknologien ugaritzea agertu zen.
* [[Kobre]]aren [[metalurgia]]: K. a. 7000. urtearen inguruan gaur egun [[Turkia]] den eskualdean, [[Anatolia]] penintsulan.
* [[Ahuntz]] eta [[ardi]]en etxekotzea: K. a. 7000. urtearen inguruan [[Anatolia]] eta [[Persia]]n. Animalien lehen hautespen artifizialak egin ziren, animaliengan gizakientzat egokienak ziren ezaugarriak atxiki eta hobetuz.
* Oihalgintza: Animalien zein landareen zuntzak erabiliz egindako lehen [[oihal]]ak K. a. 5000. urtean sortu ziren Anatolian, Mediterraneoko Levanten eta Egipton.
* [[Gurpil]]dun [[gurdi|orga]]: Mota honetako tramankulu baten lehen irudikapena K. a. 3500. urtearen ingurukoa da, eta [[Kaukasia|Kaukasoan]] sortu zen.
* [[Idazkera (argipena)|Idazkera]]: K. a. 3300. urtean, [[Sumer]]ren, sortu zen [[idazkera kuneiforme]]a. Lehen idazkera hau biziki oinarrizkoa zen eta zergen ordainketa kontrolatzeko eta inbentarioak egiteko erabili zen.
 
Idazkeraren asmakuntzak periodo historikoaren hasiera markatzen du. Ondoren, informazioaren transmisiorako prozesu sistematikoak eta teknologien analisi arrazionalak azkartu egin zuen teknologiaren bilakaera.
* [[Zaldi]]aren etxekotzea: K. a. 3000. urtearen inguruan, Eurasiako estepetan.
* [[Beira]] fabrikazioa: Egipton K. a. 3000. urtean.
* [[Brontze]]aren metalurgia: gaur egun Tailandia den eremuan, K. a. 4500. urtearen inguruan.
* [[Abako]]a: [[Txinako Herri Errepublika|Txinan]] sortu zen K. a. 2650. urte inguruan.
* [[Burdina]]ren metalurgia: K. a 2300an sortu zen [[India]]n eta [[Mesopotamia]]n.
* [[Iparrorratz]]a: Txinan asmatu zen 1160. urtean.