Siria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
«Flag_of_Syria.svg» fitxategiaren ordez «Flag_of_the_United_Arab_Republic.svg» jarri da (eragilea: CommonsDelinker; arrazoia: Duplicate: Exact or scaled-down duplicate: c::File:Flag of the United Arab Republic.svg).
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.)
59. lerroa:
=== Antzinatea ===
 
Siria Munduko zibilizaziorik zaharrenetako jaiolekua zela frogatu du arkeologiak. [[1975]]ean aurkitutako [[Ebla]] hiriaren inguruan inperio semitiko handia eratu zen, zein [[K. a. XXV. mendea|K. a. 2500]] eta [[K. a. XXIV. mendea|K. a. 2400]] bitartean [[Itsaso Gorria|Itsaso Gorritik]], egungo [[Turkia]]ra eta [[Irak]]era hedatzen zen. Eblako hizkuntza familia semitikoan idatzitako lehena da adituen ustetan. Izan ere, Eblako jauregian Antzinateko agiritegirik zaharrenetakoa eta handienetakoa aurkitu zen. Buztinezko 17.000 taula baino gehiago dauzka, non industria, diplomazia, salerostea, artea eta nekazaritza diren hizpide nagusiak. Ebla ezaguna zen bi industria mota zela eta: alde batetik, zur, [[boli]] eta perlen lanketaz; eta, bestetik, zetaz. Gaur egun ere industria horiek, Eblako ohiturari jarraiki, ekoizpen garrantzitsua daukate.
 
Indusitako beste hiri inportanteak [[Mari (Siria)|Mari]], [[Ugarit]] eta [[Dura-Europos|Dura Europos]] dira. Marin jauregiak, tenpluak eta muralak aurkitu ziren. Hortaz, kulturalki eta komertzialki hiri garatua izan zen. Ugariten gizakiak izan zuen lehen alfabetoa kausitu zen.
 
[[K. a. XX. mendea|K. a. 2000]]. urte ingurutik aurrera, hurrenez hurren, [[kanaan]]darrak ([[fenizia]]rrak barne), amorriarrak, hurritak, [[aramear]]rak ([[hebrear]]rak barne) eta Itsasoko herriak iritsi ziren. [[K. a. XIII. mendea]]n, gizalditako guduen ondoren ([[Kadesh]]eko gudua, [[K. a. 1270ko hamarkada|K. a. 1270]] inguruan), [[antzinako Egipto|egiptoarrek]] eta [[hitita|hititek]] lurraldea banatu zuten. Guduak eta izanagatik, kostaldeko hiriek oso urte oparoak izan zituzten, hasi iparraldeko [[Ugarit]] hiritik (kultura kosmopolita baten eta lehen [[alfabeto]]aren sorlekua) eta hegoaldeko [[Palestina]]ko kanaandarren hirietaraino, [[Mizenas]], [[Mesopotamia]] eta Egiptoko zibilizazioen ekarriekin. Geroago, [[Asiria]]ko eta [[Babiloniar Inperioa|Babiloniako]] inperio handiek Siriako erreinu askeak, banan-banan, suntsitu zituzten: [[K. a. 730eko hamarkada|K. a. 732an]] [[Damasko]], [[Tiro]] [[K. a. 570eko hamarkada|K. a. 573an]]. [[K. a. 530eko hamarkada|K. a. 539an]] [[Ziro Handia|Ziro II.a]] Babilonaz jabetu zenean, Siria [[Akemenestar Inperioa|Pertsiako satrapia]] bilakatu zen. [[K. a. 333]]an [[Alexandro Handia]]k konkistatu zuen; hura hil zenean ([[K. a. 323]]), [[Alepo]] [[Seleuko I.a Nikator]] jeneralaren mendean geratu zen. [[Seleukotar Inperioa|Seleukotarrek]] Damasko kendu zieten Egiptoko lagidei, eta Antiokosen ezarri zuten hiriburua.
 
[[Fitxategi:Sy_bosra_divadlo_hlediste.jpg|thumb|250px|<small>[[Bosra]]ko erromatar antzokia</small>]]
[[K. a. 64]]. urtean, erromatarrak lurraldean sartu zirenean, [[Erromatar Inperioa]]ren probintzia bilakatu zen Siria. [[Kristautasun]]aren historian ere, Siriak garrantzi handia izan du. [[Paulo Tarsokoa]], gerora San Paulo izango zena, [[Damasko]]rako bidean kristautu zen. Aurkitu den lehen eliza kristaua [[Dura-Europos]]en zegoen. [[330]]. urtean Inperioa zatitu zenean, [[Konstantinopla]]ren mende geratu zen. Erromatarren eta [[partia]]rren erdibidean egon zen, eta geroago, [[Bizantziar Inperioa|Bizantzioko Inperioaren]] eta [[Sasandar Inperioa|sasandarren]] artean. [[Khosro I.a]] sasandar enperadoreak [[Antiokia]] hartu zuen [[540]]an, eta kanpora egotzi zituen antiokiarrak. [[611]]n, berriro, sasandarrek Antiokia konkistatu zuten, baina, [[622]]tik aurrera, [[Heraklio]] enperadorearen konkistek eraginik, atzera egin behar izan zuten, eta Siria, atzera, Bizantzioren mende geratu zen. Baina [[VII. mendea|VII. mendeko]] arabiarren hedapenak Siria izan zuen helburu nagusietako bat, eta [[636]]an, [[Jarmuk]] ibaiaren ertzean bizantziarrak menderatu ondoren, Siria arabiarrena izan zen.
 
=== Islamiar Aroa ===