Safo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.)
1. lerroa:
{{biografia infotaula automatikoa
|jaiotza data = [[K. a. 630]] aldean
|heriotza data = [[K. a. 570]] aldean
}}
'''Safo''' ([[antzinako greziera]]z: Σαπφώ, ''Psappho''; [[Lesbos]], [[K. a. 630]] aldean - [[Leukada]], [[K. a. 570]] aldean) [[Antzinako Grezia|greziar]] olerkaria izan zen. Saforen poesian sentimenduak dira osagai nagusiak, eta maitasuna eta edertasuna dira lantzen dituen gai ia bakarrak. Haren artea iluna, eta batez ere, egiazalea da. Bere lanetan ez dago ia deskripziorik; txoriak, loreak edo ilargia aipatzea nahikoa da giro poetikoa sortzeko. Safo homosexuala omen zen -neskei eskainiak dira maitasunezko poemak-; hala, Lesbosetik dator [[lesbiana]] hitza.
 
== Bizitza ==
Gauza gutxi dakigu Saforen bizitzari buruz, zeinaren 650 bertso bakarrik gordetzen diren. [[Asia Txiki]]ko itsasbazterraren ondoko [[Lesbos]] uhartean sortu zen, [[K. a. 620]] aldean, eskualdean kultura loraldi handia izan zen garaian. Jaiotiria [[Mitilene]] edo Eresos izan zitekeela uste da<ref name="poetryf">{{erreferentzia|izena= |abizena= |url= http://www.poetryfoundation.org/bio/sappho |izenburua= ''Sappho'' |bilduma= |argitaletxea= Poetryfoundation.org}}</ref>. Familia aristokrata bateko alaba zen, eta uharteko politikagintzan parte hartu zuen. Politika gorabeherak zirela eta, [[Sizilia]]ra erbesteratu zuten [[K. a. 593]]an. Lesbosa itzuli zenean dantza, musika eta gimnasia ere irakasten zen literatura eskola bat sortu zuen, ''Musen Zerbitzarien Etxea'' izenekoa, neskez osatua. Han, besteak beste, poesia errezitatzen, abesten eta lorezko koroak eta zintzilikariak egiten ikasten zuten. Neska haietako batzuekin zituen harremanak nabariak dira bere bertsoetan, eta eskandalugarriak gertatu ziren antzinatean. Hala, Lesbosetik dator [[lesbiana]] hitza homosexualitate femeninoa izendatzeko. Beti ere, amodioko kontu hauek Saforen bizitzari buruzko zurrumurruak, berri faltsuak eta esamesak sorrarazi zituzten.
 
Berak idatzitako poema batetik, Safo eta Faonen elezaharra sortu zen: Faon Lesbosko mutil eder bat zen, [[Afrodita]] jainkosa bera maitemindu zuena. Safo ere liluraturik gelditu zen gazte haren edertasunarekin, eta behin eta berriz saiatu zen hura bereganatzen. Arrakastarik izan ez zuenez gero, [[Leukada]]ko itsasmuinora igo eta bere burua itsasora bota zuen<ref>{{erreferentzia|izena=Anabella |abizena= Squiripa|url= http://sobregrecia.com/2009/12/29/la-leyenda-de-faon-y-safo/ |izenburua= La leyenda de Faón y Safo |bilduma= |argitaletxea= Sobregrecia.com}}</ref>. [[Ovidio]]k, latindar poetak, ezagutzera eman zuen elezahar hau. [[XIX. mende]]ko margolariek ere, zabaldu zuten Saforen irudi erromantiko eta alegiazko hori, ile luzearekin eta harkaitzean bermatua.
12. lerroa:
== Olerkigintza ==
[[Fitxategi:Gustave_Moreau_-_Sapho_à_Leucade.jpg|thumb|220px|eskuinera|<small>''Safo Leukadan'', [[Gustave Moreau]]ren margoa</small>]]
Saforen poemak aintzat hartuak izan ziren antzinatean, eta poeta askorentzako inspirazio iturria izan ziren. [[K. a. V. mende]]ko [[Atenas]]en ezagutu eta errezitatzen ziren. [[Antzinako Erroma]]n ere, ospe handia izan zuten; besteak beste, [[Katulo]], [[Horazio]] eta [[Ovidio]]k itzuli zituzten, eta poetaren bustoak zeuden ([[Zizeron]]ek Gaio Verres, Siziliako gobernari ustela, Saforen busto bat lapurtzeaz akusatu zuen<ref>{{erreferentzia|izena=Patricia A. |abizena=Rosenmeyer |url= https://muse.jhu.edu/login?auth=0&type=summary&url=/journals/transactions_of_the_american_philological_association/v137/137.2rosenmeyer.pdf |izenburua= From Syracuse to Rome: The Travails of Silanion's Sappho |bilduma= Transactions of the American Philological Association, Volume 137, Number 2, Autumn 2007 |argitaletxea= muse.jhu.edu}}</ref>).
 
Bederatzi liburuki idatzi zituen, oda, epitalamio eta eztei-kantuz —ezkongaien lagunek ezteietan bat-batean asmatzen zituzten kantuen egokitzapenak— osatuak, baina zati batzuk besterik ez dira gureganaino iritsi. Aipagarriena ''Afroditari eskainitako oda'' da, osorik iraun duena<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url= http://www.epdlp.com/escritor.php?id=3219 |izenburua= Safo |bilduma= El poder de la palabra|argitaletxea= epdlp.com}}</ref>. Eoliera deitutako dialekto grekoan idazten zuen. Molde metriko bat ere asmatu zuen: estrofa safikoa. Saforen gairik gogokoena maite grina da. Bere poemetan era askean hitz egiten du amodioaz, apaindurarik gabe, gizakiaz nagusitzen den indar irrazional bat bezala, eta forma ezberdinaz (jeloskortasuna edo desira) agertzen dena. Greziar poesia arkaikoan ez-ohikoa den zinezkotasunarekin idazten du, irakurlearekin bat egitea lortuz.
 
[[2004]]. urtean, [[K. a. III. mende]]ko [[papiro]] batzuetan aurkitutako Saforen bi poema argitaratu ziren. Artean ezezagunak ziren olerki hauetako batean, Safo denboraren joanaz kexatzen da, zahartasunak bere gorputzean utzi dituen ondorioak deskribatuz. [[Titono]]ren mitoa erabiliz, gazte irautea ez hiltzea baino funtsezkoagoa dela azaltzen du. Titono, hilezkorra eta beti gaztea zen Auroraz maitemindu zen. Orduan, jainkoei hilezkor bihurtzeko eskatu zien, baina betirako gaztetasuna eskatzea ahaztu zitzaion. Horren ondorioz, Titono betirako zaharra da, hilkezkorra den arren, beti zahartuz joaten da. Safori antzeko zerbait gertatzen zaio: bera gero eta zaharragoa den bitartean, haren ikasleek beti adin bera dute. Hori dela eta, Titonorekin bat egiten du<ref>{{erreferentzia|izena= Marco Antonio |abizena= Santamaría |url= http://www.academia.edu/1006345/La_suerte_de_Titono._En_torno_al_nuevo_poema_de_Safo_sobre_la_vejez |izenburua= La suerte de Titono. En torno al nuevo poema de Safo sobre la vejez |bilduma= Mvnvs Qvaesitvm Meritis. Homenaje a Carmen Codoñer | argitaletxea= Acta Salmaticensia, academia.edu}}</ref>.
 
[[2014]]an Dirk Obbink papirologoak Saforen beste bi olerki berri argitaratu zituen, ''Anaien poema'' eta ''Kyprisen poema'', [[Oxirrinkoko Papiroak|Oxirrinkoko Papiroetan]] atzemandakoak<ref>{{erreferentzia|izena= James |abizena= Romm |url= http://www.thedailybeast.com/articles/2014/01/28/scholars-discover-new-poems-from-ancient-greek-poetess-sappho.html |izenburua= Scholars Discover New Poems from Ancient Greek Poetess Sappho |bilduma= Mvnvs Qvaesitvm Meritis. Homenaje a Carmen Codoñer | argitaletxea= The Daily Beast, thedailybeast.com}}</ref>.
29. lerroa:
 
[[Kategoria:Antzinako Greziako poetak]]
[[Kategoria:K. a. VI. mendeko emakumeak]]
[[Kategoria:K. a. VII. mendeko emakumeak]]
[[Kategoria:LGBT literatura]]
[[Kategoria:K. a. VI. mendeko idazleak]]
[[Kategoria:K. a. VII. mendeko idazleak]]
[[Kategoria:Pertsona bisexualak]]