Rimini: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-hiri orokor infotaula +hiri infotaula)
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.)
1. lerroa:
{{hiri infotaula
|zer = [[Italiako udalerri]]a}}
'''Rimini''' [[Italia]]ko ipar-ekialdeko hiria da, [[Adriatikoa]]ren ertzean dagoena, [[Emilia-Romagna]] eskualdean, [[Riminiko probintzia]]n. [[2010]]eko erroldaren arabera 142.579 biztanle zituen. [[Antzinako Erroma|Erromatarrek]] [[K. a. 268]]. urtean sortu zuten.
 
[[Venezia]]ren ondoren, Italiako Adriatiko kostaldeko turismogune garrantzitsuena da ziur aski. [[Artzapezpiku]]-hiria da. Aipagarriak dira [[Antzinako Erroma|erromatarren garaiko]] zubia (K. o. 21), garaipen-arkua (K. a. 27 - K. o. 21), [[anfiteatro]]aren hondakinak eta Malatesta familiaren eliza (XIV. mendea). Komunikabide-gune garrantzitsua da (burdinbideak, aireportua). Turismoa erakartzen du (hondartzak).
 
== Mugakideak ==
12. lerroa:
== Historia ==
 
''Marecchia'' izeneko hiri [[unbriar]]-[[etrusko]]a zen erromatarrak hara joan baino lehen (K. a. 268). ''Ariminium'' izena eman zioten erromatarrek. [[Kontzilio]] bat egin zuten [[arriotar]] kristau buruzagiek Riminiko hirian 359. urtean, arriotarrek [[Kristo]]ren jainkotasunaren aurrean azalduriko zalantza guztiak argitzearren. [[Bizantziar Inperioa|Bizantziarrak]] nagusitu ziren hurrengo urteetan hirian, [[godo]]ak ondoren, bizantziarrak berriro, eta [[lombardiar|lonbardiarrak]] eta [[franko (argipena)|frankoak]] azkenean. [[Aita santu]]aren eskuetara igaro zen 754an, [[Pepino Laburra]]k eskaini ondoren. [[Malatesta familia]] izan zen nagusi 1295etik 1528ra bitarteko urteetan, eta aita santuen gobernupean egon zen ondoren, 1860an [[Italiako Errepublika]]ko hiri bihurtu zen arte. Gudaroste aliatuek bonbardatu zuten [[Bigarren Mundu Gerra]]n.
 
== Iruditegia ==