Pretore: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.)
1. lerroa:
'''Pretorea''' ([[latin]]etik ''Praetor''), hierarkikoki, kontsularen azpitik zegoen lehen magistratu erromatarra zen. Gaur egun, epaile txikia izango litzateke.
 
[[Erromatar Errepublika]]ren lehen garaietan, ''pretor'' hitzak, kontsulak izendatzeko balio zuen, armaden agintaritza baitzuten. Baina, [[K. a. 366]]an, ''pretor'' izeneko titulu berezi bat sortu zen [[Erroma]]n, magistratura berri bat, justizia banatzeko eginkizuna zuena. Plebeioak ez ziren pretoretzara iritsi [[K. a. 337]] arte.
 
== Pretoreen funtzioak Antzinako Erroman ==
Urtebetez auzitegien buru izateko ardura zuten; ondoren propretore bihurtu eta beste urtebetez lurralde zehatz batzuetan gobernatzea bazuten. Kontsulak funtzio judizial zibilak galdu zituen urte betez, ''Pretor'' bezala izendaturiko magistratu kurul baten mesedetan. Honek ''imperium''a zuen eta hierarkia mailan magistraturik gorenetako bat zen. Izendapena [[Hauteskunde Erromatar|Hauteskunde Zenturiatuen]] bidez egiten zen, kontsula hautatzeko erabiltzen zen erritual erlijioso berarekin. Bere karguaren ikurra [[toga praetexta]] delakoa zen. Pretoreak, gainera, kontsularen eginkizunak betetzen zituen kontsulik ez egotekotan.
 
Pretorea [[patrizioak|patrizioa]] zen [[K. a. 337]] arte; handik aurrera plebeioak ere magistratura honetara irits zitezkeen. Pixkana-pixkana, pretore gehienak plebeioak izan ziren.
 
Erromako pretoreak bere funtzioak banatu zituen [[K. a. 242]]tik aurrera: [[Praetor Urbanus]]a delakoa, hiritarren kontuez arduratu zen, eta [[Praetor Peregrinus]]a [[erromatar hiritar]] eta hiritar ez zirenen arteko kontuez. Funtzioen banaketa beharrezkoa izan zen, kontuak gora eta gora baitzihoazen.
 
Erromatar domeinua [[Italia]]tik kanpora hedatzen zen heinean, ''probintzietako pretoreak'' delakoak sortu ziren, konkistaturiko herrialdeak gobernatzeko lana zutenak, baita armaden buruzagi izatea ere, operazio militar gune asko zeudenean. Pretoreek, orduan, ediktuak argitaratzeko eskubidea zuten. Auzitegiaren ate gainean harri zuri bat zegoen, non pretore berri bakoitzak lanean hasterakoan bere ''ediktu''a grabarazten zuen, hau da, bere magistraturan zehar justizia banatzeko erabiliko ziren zuzenbide arauak iragartzen zituena. Legedian hutsuneak sumatutakoan, aurkezten zen kontuari buruzko beharrezko arauak idazten zituen pretoreak, edo zuzenbide zaharrekoak behar berrientzako egokiak ez zirela uste bazuten, espreski indargabetu gabe, euren zorroztasuna ahultzen zuten.