Plebe: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «'''Plebe''' ({{lang-la|plebs}}) Antzinako Erroman, herritar xehea izan zen. Plebea erromatarrek menderatutako Lazioko herritarrek eta Erromara joandako atzerritarrek osat...»
 
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.)
1. lerroa:
'''Plebe''' ({{lang-la|plebs}}) [[Antzinako Erroma]]n, herritar xehea izan zen. Plebea erromatarrek menderatutako [[Lazio]]ko herritarrek eta Erromara joandako atzerritarrek osatua zen; lurjabe txikiak, merkatariak edo eskulangileak ziren '''plebeio''' ({{lang-la|plebeius}}) gehienak. Hiritar libreak ziren legez, baina [[Erromatar Errepublika|errepublikaren]] garaian ez zuten ordezkaririk ez [[Erromako Senatua|senatuan]] eta, epaitegi militarrean izan ezik, ezta beste funtzionario karguetan ere; [[K. a. 445]]. urtea arte debekatua izan zuten [[patrizio]]en taldeko kideekin ezkontzea. Plebeak borroka handia egin zuen eskubideak lortzearren; patrizioengandik bereizi eta beren legeak eta erakundeak antolatu zituzten, eta Erromako hiritik alde egitea eta handik hurbil beste hiri bat sortzea erabaki zutenean, patrizioek amore eman behar izan zuten. Plebeioek patrizioekiko berdintasuna lortu zuten pixkanaka; [[K. a. 300]]. urtetik aurrera gero eta txikiagoa izan zen bi taldeen arteko bereizketa eta erabat desagertu zen bateko zein besteko aberatsek [[nobilitas]] klasea osatu zutenean.
 
== Erreferentziak ==