Pitagoras: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.)
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa|jaiotza data={{circa|[[K. a. 580ko hamarkada|K. a. 580]]}} |heriotza data= {{circa|[[K. a. 495]]}}}}
'''Pitagoras Samoskoa''' ({{lang-grc|Πυθαγόρας}}; [[Samos]], {{circa|[[K. a. 580ko hamarkada|K. a. 580]]}} – [[Metaponto]], {{circa|[[K. a. 495]]}}) [[Antzinako Grezia]]ko [[matematikari]] eta [[filosofo]] bat izan zen. [[Matematika]]n, [[Pitagorasen teorema]]rengatik da ezaguna eta zenbakien bitartez dena azal daitekeela pentsatzen omen zuen. [[Musika]]n, eskala pitagorikoak bere izena darama. [[Metenpsikosi]] edo [[arima]]ren [[transmigrazio]]aren dotrina ere zabaldu zuen. [[Filosofia]]n, [[Platon]]engan eragina izan zuen eta bere burua [[filosofo]]tzat jo zuen lehenengoa izan zela ere jaso da. [[Eskola pitagorikoa|Pitagorismo]] izendatu den mugimendu erlijioso garrantzitsu baten sortzaile, [[mistika|mistikotzat]] jo izan da historian zehar. Ildo horretatik, mugimendu esoteriko anitzetan eragin duen pertsonaia izan da, [[Rosae Crucis]] mugimenduan kasu.
 
== Bizitza ==
6. lerroa:
Egiazko eta alegiazko historiak daude nahasturik Pitagorasen bizitzari buruzko kroniketan. [[Heraklides Pontokoa]], [[Klearko]] eta [[Aristoxenos]] jakintsuek alegiazko egitateak eta gertaerak jasotzen dituzte hari buruz. Pitagoras [[Apolo]] edo [[Hermes]]en seme zela idatzi izan da. Azpimundura jaitsia eta ondoren berriz ere bertatik ekarria ere omen zen. Halaber, [[urre]]zko [[izter]]ra zeukala eta nonahitasunezkoa zela aipatu da. Kristau aroko lehenengo mendeetan Pitagorasi buruz [[Apolonio Tyanakoa|Apolonio Tianakoak]] eta beste neopitagorikoek idatzitako alegiazko historiak onartu ziren, eta gerora [[Janbliko]] eta [[Porfirio]] neoplatonikoengan eragina izango zuten.<ref>Franco Volpi: ''Enciclopedia de obras de filosofía'', 1676. orrialdea.</ref> Gainera, Pitagorasek ez zuen ezer idatzi, eta seguru asko horregatik ere bere jarraitzaileek Pitagorasenak ez ziren lanak eta asmakuntzak —[[Pitagorasen teorema]], kasu— egotzi zizkioten. Jarraitzaileek osaturiko pitagorismoak ez du, hortaz, lagundu bere bizitzaren eta lanaren berri zuzena izaten. Horrela, ikertzaile zenbaitek Pitagorasen ekarpenak eta pentsamendua neurriz gain balioztatu direla adierazi dute.<ref>Jonathan Barnes: ''Los presocráticos'', 125-128. orrialdeak.</ref>
 
[[K. a. 580ko hamarkada|K. a. 580]]. urtearen inguruan [[Samos]] uhartean jaio zelako datuak fidagarriak dira, ordea.<ref>Franco Volpi: ''Ibid.''.</ref> [[Apolodoro]]ren arabera, 40 bat urte izango zituen [[k. a. 532]]. urtean, [[Polikrates]]en tirania dela eta [[Samos]] utzi [[Crotona]]ra joan behar izan zuenean. Han komunitate izpiritual bat sortu zuen, gizon eta emakumez osaturikoa, bizitzako alderdi guztiak arautzen zituena. Komunitateaz gaindi, jarraitzaileek bizitza politikoan ere parte hartu zuten, joera aristokratiko batez, eta ildo horretatik Crotona eta [[Sibaris]] hiriek [[K. a. 510eko hamarkada|K. a. 510]]. urtean elkarrekin izan zuten borroka aipatzen da, Sibaris hiriaren suntsipenaz bukatu zena.<ref>Wilhem Capelle: ''Historia de la filosofía griega'', 42. orrialdea.</ref> Borroka hartan [[Milos]] pitagorikoa izan zen buru, eta komunitateko kideek ere parte hartze nabarmena izan zuten.
 
Azkenik, matxinada demokratiko bat ere izan zen pitagorikoek bultzaturiko erregimen aristokratikoaren aurka. Horren ondorioz, jazarpen luzea jasan behar izan zuten pitagorikoek eratuak zituzten komunitate guztietan. Pitagorasek [[Metaponto]] hirian aurkitu zuen babesa, eta han hil omen zen.<ref>Franco Volpi: ''Ibid.''.</ref> Pitagorikoen aurkako jazarpenean asko hil ziren. Bakan batzuek ihes egin zuten, eta sektatzat iraun zuten [[K. a. IV. mendea|K. a. IV. mende]] arte.
 
== Aurkipenak ==
40. lerroa:
[[Kategoria:Eskola pitagorikoa]]
[[Kategoria:Antzinako Greziako matematikariak]]
[[Kategoria:K. a. V. mendeko matematikariak]]
[[Kategoria:K. a. VI. mendeko matematikariak]]