Pindaro: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.)
2. lerroa:
| izena = Pindaro
| irudia = Pindar statue.jpg
| jaiotza data = [[K. a. 522]] aldean
| jaiotza hiria = Kinozefale, [[Tebas (Grezia)|Tebastik]] hurbil
| jaiotza herrialdea = [[Beozia]]
| heriotza data = [[K. a. 440]] aldean
| heriotza hiria = [[Argos (Grezia)|Argos]]
| heriotza herrialdea =
}}
'''Pindaro'''<ref>{{Erreferentzia|url=https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0076.pdf|egilea=[[Euskaltzaindia]]|izenburua=76. araua: Latin eta greziar pertsona-izen klasikoak euskaraz emateko irizpideei buruzko erabakia|orrialdea=561}}</ref> ({{lang-grc|Πίνδαρος}}, ''Pindaros'', {{IPA|píndaros}} ahoskatua; {{lang-la|Pindarus}}; Kinozefale, [[Beozia]], [[K. a. 522]] aldean - [[Argos (Grezia)|Argos]], [[K. a. 440]] aldean), [[Antzinako Grezia|greziar]] [[olerkigintza|poeta]] lirikoa izan zen. Garai hartako olerkari ospetsuenetako izateaz gain, greziar poeta liriko nagusitzat hartzen da.
 
== Bizitza ==
Familia aristokrata bateko kidea zen. [[Agatokle]] eta [[Laso Hermionekoa]] olerkiarekin ikasi zuen [[Atenas]]en. Arrakasta handiko poeta izan zen, eta berehala hedatu zen haren izena Grezia osoan harrena. [[K. a. 496]]an irabazi zuen lehenengo saria poesia leihaketa batean ditiranbo bati esker. [[K. a. 476]]. urtean [[Sizilia]]ra joan zen, eta [[Hieron I.a|Hieron]] eta [[Teron]] tiranoen gorteetako olerkari izan zen. Atenasa itzuli zenean, ospe eta ohore handiz bizi izan zen.
 
== Olerkigintza ==
19. lerroa:
Pindaroren poesiara hurbiltzeko ezinbestekoa da ezagutzea, batetik, zertan ziren garai hartako atletismo lehiaketak, eta bestetik, zenbaiterainoko garrantzia zuten greziarrentzat. Lau jaialdi mota izaten ziren, eta haietan irabazle izaten zirenentzat idazten zuen Pindarok. Lehiaketa horien artetik nagusiak [[Olinpo]]n lau urtez behin egiten ziren. Haietan garaile zirenei kantatzeko, Pindarok oda ugari idatzi zituen, baina horietatik hamalau besterik ez dira iritsi gaur egun arte. [[Delfos]]en [[Apolo]]ren ohorez ospatzen ziren [[Pitiar Jokoak|Pitiar Jokoetarako]] idazten ziren lanei pitikoak esaten zitzaien, eta Pindaroren hamabi pitika ezagutzen dira; Nemeako Jokoetako irabazleen ohorez idatzi zituen lanetatik, berriz, hamaika gorde dira; [[Korinto]]n Joko Istmikoak ospatzen ziren, eta haietarako Pindarok idatzi zituen zortzi oda ezagutzen dira gaur egun.
 
[[Fitxategi:Aulos player Met 24.97.28.jpg|thumb|<small>Neska gaztea aulosa jotzen, [[K. a. 480]] aldean</small>]]
Musika, dantza eta bertsoa batera izaten ziren garaipen kantuetan, baina gaur egun hirugarren osagaia besterik ezin da aztertu. Pindarok ikuskizun horietarako ondu zituen bertsoek argi eta garbi erakusten dute ospakizun haien izaera sakratua. Poesia mota hori egitura jakin baten arabera antolatzen zen: konposizioaren hasieran atletaren garaipena aipatzen zen, eta jokoak ospatzen ziren hiriaren gorespena egiten zen ondoren, bertako historiaren edo jainkoen ekintza gogoangarriak aipatuz. Garailearen aldeko laudoriekin batera atletaren jaioterriaren eta senideen aldekoak aipatzen ziren, eta laudorioekin batera aholku moralak ematen zituen.
 
37. lerroa:
* [http://ekarriak.armiarma.eus/?i=898 Euskarari ekarriak: Pindaro] Ekarriak.armiarma.eus
 
[[Kategoria:K. a. VI. mendeko idazleak]]
[[Kategoria:K. a. V. mendeko idazleak]]
[[Kategoria:Antzinako Greziako poetak]]
[[Kategoria:Mitografoak]]