Olmeka: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.)
1. lerroa:
[[Fitxategi:Olmecas.png|eskuinera|thumb|360px|Olmeka kulturako lekurik garrantzitsuenak]]
'''Olmeka'''<ref>{{EuskaltzArauErref|arau-zk=190|arau-izenb=Munduko herriak eta etniak}}</ref> [[Mesoamerika]]ko antzinako zibilizazioa izan zen, [[Mexikoko golkoa]]ren kostaldeko eskualde zabal batean garatu zena, oraingo [[Veracruz (Mexiko)|Veracruz]] estatuan eta [[Tabasco (Mexiko)|Tabasco]] ekialdean. Ezagutzen den [[Amerika]]ko lehen zibilizazioa izan zen, eta [[K. a. 1250ko hamarkada|K. a. 1250]]. urtetik [[K. a. 500]]-[[K. a. 400|400]]. urtera arte iraun zuen. Kultura honen hiru gune nagusiak San Lorenzo, La Venta, Cerro de las Mesas eta Tres Zapotesen daude, non eraikin erlijioso eta tenpluak izan zitezkeenen hondakinak aurkitu diren.
 
== Historia ==
Olmekak [[Kolon]] aurreko Mexikoko lehen kultura aurreratuaren moldatzaileak izan ziren. Mexikoko golkoko hegoaldeko kostalde inguruan bizi izan ziren, Papaloapan ibaiaren eta Laguna de Términos aintziraren artean, gaur egungo Veracruz eta Tabasco estatuetan. Bizibidez nekazariak, arrantzaleak eta ehiztariak ziren. Erlijio eta gizarte egitura aurreratua zuten, jaguar itxurako jainko bat gurtzen zuten, eta zenbatzeko sistema bat eta egutegia ere bazuten, gero [[maiak|maiek]] erabili zutenaren antzekoa. Baina, olmeken kultura arteagatik da ezaguna batez ere: tenpluak eta piramideak eraiki zituzten eta harria artez landuz estatuak eta goi-erliebeak egin zituzten; oso ezagunak dira eskulturak, [[basalto]]zko harri handietan landutako buru erraldoiak, bi metro baino garaiagoak, biribilak, sudur-motzak, ezpain-lodiak, eta burukoa edo kaskoa dutenak. Lehen eraikinak [[K. a. 1150]] urte ingurukoak dira, baina olmeken kulturak [[K. a. 1100]]-[[K. a. 800|800]] bitartean izan zituen urterik oparoenak, eta eragin handia izan zuen Mexikoko eta [[Erdialdeko Amerika]]ko ondorengo kulturetan, hala nola, maia, [[tolteka]] eta [[Zapoteka zibilizazioa|zapoteka]] herrienetan. K. a. 800 urtetik aurrera olmeken arte estiloaren eragina ahulduz joan zen eta zibilizazioak, K. o. urteetan ere bizirik iraun arren, nagusitasuna galdu zuen.
 
== Kultura ==
9. lerroa:
Zibilizazio olmeka izan zen, adituen ustez, Erdialdeko Amerikako lehenengoetakoa eta hark finkatu bide zituen ondorengo mendeetako eskualdeko zibilizazioen ezaugarri aipagarrienak: hiriguneak, piramide tankerako monumentuak, monolito zizelatuak, behe erliebez apainduriko aldareak, harri bitxizko estatua txikiak, idazkera eta egutegia. Politeistak ziren, piztia itxurako jainko asko zituzten (nagusia [[jaguar]]ra), nekazaritzarekin, [[eguzkia]]rekin, [[ur]]arekin, [[sumendi]]ekin... erlazionatuak.
 
[[Hieroglifo|Idazkera hieroglifikoa]] garatu zuten lehen amerikarrak izan zirela uste da (adibiderik zaharrena [[K. a. 650]]. urte ingurukoa da), nahiz eta puntu hau oso eztabaidatua den adituen artean. Mesoamerikako ondorengo kulturetan ohikoa izan zen pilota jokoa asmatu zuten,<ref>{{erreferentzia| izena= | abizena= | url=http://www.inah.gob.mx/es/boletines/2245-develan-pelotas-olmecas | izenburua= Develan pelotas olmecas| argitaletxea= inah.gob.mx |sartze-data=2017-10-20}}</ref> eta denbora neurtzeko [[egutegi]]ak sortu zituzten.
 
== Arkitektura ==