«Nippur»: berrikuspenen arteko aldeak

14 bytes removed ,  Duela 2 urte
t
Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.))
[[Fitxategi:Ciudades_de_Sumeria.svg|thumb|220px|Antzinako Mesopotamiako hirien kokapena. Nippur erdian dago.]]
{{coord|32|7|37|N|45|13|51|E|display=title}}
'''Nippur'''<ref>{{erreferentzia|url=https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0147.pdf|egilea=[[Euskaltzaindia]]|izenburua=Antzinateko hirien euskarazko izenak| data= 2006-1-27}}</ref> ([[sumeriera]]z ''Nibru'', {{lang-akk|Nibbur}}), antzinako [[sumer]]tar herri bat izan zen, bere lehen hondakinak, [[K. a. 5. milurtekoa]]k direlarik. Nippurren zegoen zerua eta sorreraren jainkoa zen [[Enlil]]en tenplu nagusia. Identifikazioa hain zen handia, sumerreko [[idazkera kuneiforme]]an, "Nibru" (Nippur) eta "Enlil" hitzak, modu berean idazten zirela. Egungo hondakin zelaiaren ondoan, oraindik populaturik dagoen herrixka bat dago, [[arabiera]]z ''Niffer'' bezala ezagutzen dena. Paper garrantzitsua izan zuen gune erlijioso bezala, hurrengo garaietan, Akadiar Inperioan, [[Lagash]]eko bigarren dinastian edo [[sumertar pizkundea|Urko hirugarren dinastian]] mantendu zena. Azken garaikoak dira, aurkitutako sumertar tenplu tipikoak. Gaur egun, Nippurreko hondakinak, [[Bagdad]]etik 160 kilometro inguru hego-ekialdera daude, egungo [[Diwaniya]]tik gertu, [[Irak]]en.
 
Hiria, ''Shatt-en Nil'' ibaiaren bi ertzetan zegoen, [[Eufrates]]en ibilgurik antzinakoenetako bat. Ibaiaren ibilgua, historian zehar, aldatuz joan zen, eta, gaur egun, Nippurren hondakinak, [[Eufrates]] eta [[Tigris]] ibaien artean daude. Ibaiak, bi zatitan banatzen zuen hiria. Hondakin hauen artean punturik gorenena, inguratzen duen lautadaren gainetik 30 metro altxatzen den [[kono]] formako [[muino]] bat da, kanalaren ibilguaren ipar-mendebaldean, arabiarren artean, "Bint el-Amiror" (printzearen alaba) bezala ezagutzen dena.
 
== Historia ==
Hiriaren hondakinik antzinakoenak, K. a. V. milurtekoan datatuak daude, [[Obeid Aroa]]ren garaian. Lehen garai honetan, hiriak jada bazuen [[tenplu]] bat, azken garaietako toki berean zegoena, ''Ekur''. Hurrengo milurtekoaren amaiera aldera ([[Uruk Aroa]]ren amaiera eta [[Yemdet Nasr garaia]]n), ibaiaren beste aldean zegoen muinoa ere populatua zegoen. [[Aro Dinastiko Zaharra]] eta [[Akadiar Inperioa]]n ([[K. a. III. milurtekoa]]), Ekurra hedatu eta [[Inanna]]ren omenezko tenplu bat eta harresi bat eraiki ziren. Hau, hazkuntza handiko garaia izan zen. Baina, K. a. II. milurtekoko lehen hiru mendeetan, hiriak biztanleria galdu zuen.
 
[[K. a. XVIII. mendea|K. a. XVIII. mende]] inguruan, [[Eufrates]] ibaiak bere ibilgua aldatu zuen, hiritik urrunduz, hamarkada gutxitan, hiria erabat baztertua izatea eragin zuena. [[K. a. XIV. mendea|K. a. XIV. menderaino]] ez zen birpopulatu, Eufrates ibaiaren ibilgua berriz hirira itzuli zenean, jada ez erdiko kanaletik, baizik eta hiriaren mendebaldetik. Garai honetan, tenpluak berritu eta jauregiak eraiki ziren. Hiria, berriz gainbehera erori zen [[K. a. XII. mendea|K. a. XII.]] eta [[K. a. IX. mendea|K. a. IX. mendeetan]]. Berriz gora egin zuen [[K. a. VIII. mendea]]n eta [[Shamash-shum-ukin]] eta [[Assurbanipal|Asurbanipalen]] erregealdietan, tenpluak eta zigurata berreraiki ziren.
 
[[K. a. VI. mendea]]n, hiria gainbehera erortzen hasi zen. Garai horretan, hirian, erbesteratuen elkarte ugari bizi zirela ezagutzen da. Erbesteratuak, [[Mesopotamia]] inguruko erresuma guztietatik zetozen, eta hirira, konkistatutako herriak eramatean zetzan politika neobabiloniarraren bidez iritsi ziren. Praktika hau, [[diaspora]]gatik ospetsu egin zen, [[Biblia]]n kontatzen dena. [[Akemenestar Inperioa|Persiar Inperioaren]] garaian, tenpluak, beste behin berreraikiak izan ziren, eta hiriaren biztanleria hazi zen. Egoera honek, Seleuzidar eta Partiar Inperiopean jarraitu zuen.
 
[[I. mendea|I. mende]] inguruan, Nippur, Mesopotamiako hiririk handienetako bat zen. Garai honetan eraikitzen da Zutabeen Patioa. Persiar Sasanidarrak heldu zirenean, Nippurrek bere posizioa mantendu zuen, eta [[Abbastar Kaliferria|Abasidar kaliferriaren]] garaian, jada islamiar garaian, beste loratze garai bat izan zuen. Ondoren, hiria utzi egin zen, [[XIV. mendea]] arte, noiz, berriz, hiri ezaugarriak berreskuratu zituen. Azkenik, Otomandarrak iritsi zirenean, hiria gainbehera joan zen, egundaino, herrixka txiki bat baino ez duelarik.