Mitridates I.a Partiakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.)
1. lerroa:
{{biografia infotaula automatikoa
|nazionalitatea =
|jaiotza data = [[K. a. 195]] aldean
|heriotza data = [[K. a. 132]] aldean
}}
'''Mitridates I.a Partiakoa''' ([[partiera]]z: ''Mihrdat''; {{lang-fa|مهرداديکم}}, ''Mehrdād''; [[K. a. 195]] aldean – [[K. a. 132]]), [[Partiar Inperioa|Partiako erregea]] izan zen [[K. a. 171]] eta [[K. a. 138]] bitartean<ref>{{erreferentzia |url= https://global.britannica.com/biography/Mithradates-I |izenburua= Mithradates I |argitaletxea= global.britannica.com |sartze data= 2017-3-8|}}</ref>. [[Partia]] potentzia politiko bihurtu zuen, inperioa ekialderantz, hegoalderantz eta mendebalderantz hedatuz. Haren erregealdian, [[Herāt]] ([[K. a. 167]]), [[Seleuzia Tigrisekoa|Seleuzia]] ([[K. a. 144]]), [[Media]] ([[K. a. 141]]) eta Persia ([[K. a. 139]]) konkistatu zituzten partiarek.
 
== Bizitza ==
[[Priapatio]]ren semea, [[Praates I.a]] anaiaren ondorengoa izan zen<ref name="partia">{{erreferentzia |url= http://www.parthia.com/mithradates1.htm |izenburua= Mithradates I |argitaletxea= parthia.com |sartze data= 2017-3-8|}}</ref>. Lehenik, ekialderantz hedatu zuen inperioa, [[K. a. 160]] eta [[K. a. 155|155]] bitartean, [[Greko-Baktriar Erresuma]]ko errege [[Eukratides I.a]] garaituz<ref name="iranica">{{erreferentzia|izena= Toumanoff |abizena= Cyril |url= http://www.iranicaonline.org/articles/arsacids-ii |izenburua= Arsacids |argitaletxea= Encyclopaedia Iranica, Vol. II, Fasc. 5, iranicaonline.org |sartze data= 2017-3-8|}}</ref>. Era horretan, [[Margiana]] eta [[Aria (Afganistan)|Ariaren]] kontrola erdietsi zuen, [[Herat]] hiria barne. Horrezaz gainera, Ekialde eta Mendebaldearen arteko merkataritza bideak kontrolatzea ere lortu zuen, [[Zetaren Bidea]] eta [[Persiar erregebidea]] alegia. Horrek aberastasun eta botere handia eman zien partiarrei, eta bide horiek zeharkatzen zituzten eskualdeak mendean edukitzen ahalegindu ziren.
 
Greko-Baktriar Erresuma menderatu ostean, [[Seleukotar Inperioa]]ren aurka jo zuen. [[Media]] inbaditurik, [[Ekbatana]] hartu zuen (K. a. 148)<ref name="iranica">{{erreferentzia|izena= Toumanoff |abizena= Cyril |url= http://www.iranicaonline.org/articles/arsacids-ii |izenburua= Arsacids |argitaletxea= Encyclopaedia Iranica, Vol. II, Fasc. 5, iranicaonline.org |sartze data= 2017-3-8|}}</ref>, eta [[Mesopotamia]]ko [[Seleuzia Tigrisekoa|Seleuzia]] ere bereganatu zuen. Seleuzia, Ekbatana, [[Ktesifon]] eta Mithradatkerten kokatu zituen errege egoitzak. Seleukotarrek kontraerasoa egin zuten, baina partiarrek [[Demetrio II.a Nikator|Demetrio II.a]], seleukotar erregea, harrapatu zuten [[K. a. 139]]an, eta preso eduki zuten 10 urtez, beren konkistak sendotzen zituzten bitartean. Urte horietan, Mitridatesen alaba Rodogunarekin ezkondu zen Demetrio, eta zenbait seme-alaba izan zituen harekin<ref name="partia"/>. Mitridates [[K. a. 132]] aldean hil zen.
 
Partiarren garaipenen ondorioz, Greko-Baktriar Erresuma [[Helenizazio|helenista]], mendebaldeko [[Antzinako Grezia|greziarrekin]] harremana zeukana, desagertu zen. Hala ere, Mitridatesek helenismoa sustatu zuen menpeko eskualdeetan, eta ''Filoheleno'' («grekoen laguna») titulua eman zion bere buruari, txanponetan ageri denez. Izan ere, Mitridatesek txanpon ekoizpena berrabiarazi zuen, [[K. a. 206]]an [[Arsazes II.a]] (K. a. 211–191) [[Antioko III.a Handia]] (K. a. 223–187) seleukotar erregearen mende gelditu zenetik bertan behera utzirik zegoena. Mitridatesen garaian egindako txanponetako erretratua greziar estilokoa da, lehenbiziko aldiz Partian, eta buruan errege diadema du, ohiko greziar ikurra.
 
== Erreferentziak ==
19. lerroa:
| aurrekoa = [[Praates I.a]]
| titulua = Partiar inperioko erregea
| epea = [[K. a. 171]]-[[K. a. 138]]
| ondorengoa = [[Praates II.a]]
}}
 
{{commonskat}}
{{bizialdia|K. a. 190eko hamarkadako|K. a. 130eko hamarkadako|Mitridates 01 Partiakoa}}
 
[[Kategoria:Partiar Inperioa]]