«Mesopotamia»: berrikuspenen arteko aldeak

86 bytes removed ,  Duela 1 urte
t
Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.)
(88.7.195.225 (eztabaida) wikilariaren 6837990 berrikuspena desegin da. Already noted in the list of countries (SWMT))
Etiketa: Desegin
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.))
'''Mesopotamia''' ([[antzinako greziera]]z: Μεσοποταμία, “bi ibaien artean”; [[arabiera]]z: الرافدين, ''bilād al-rāfidayn''; [[persiera]]z: ''Miyanrudan'', “ibaien arteko lurraldea”; [[asiriera]]z: ܒܝܬ ܢܗܪܝܢ, ''beth nahrin'', “bi ibaien artekoa”)<ref>{{Erreferentzia|url=https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0164.pdf|egilea=[[Euskaltzaindia]]|izenburua= Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia}}</ref><ref>{{Erreferentzia|url=https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0142.pdf|izenburua=142. araua: Antzinateko eskualdeen euskarazko izenak|egilea=[[Euskaltzaindia]]|data=2004/XII/16|lekua=[[Bilbo]]}}</ref> [[mendebaldeko Asia]]ko antzinako lurraldea da, [[Tigris]] eta [[Eufrates]] ibaien artean kokatua, egungo [[Irak]], [[Kuwait]], [[Saudi Arabia]]ko iparraldea, [[Siria]]ko ekialdea, [[Turkia]]ko hego-ekialdea eta [[Iran]]go hego-mendebaldea hartzen dituena.<ref>{{erreferentzia|izena= Dominique |abizena= Collon |url=http://www.bbc.co.uk/history/ancient/cultures/mesopotamia_gallery.shtml| izenburua=Mesopotamia |sartze-data=2018-5-15 |argitaletxea=bbc.co.uk}}</ref> [[Mesopotamia Garaia]]k eta [[Mesopotamia Beherea]]k osatzen dute.
 
[[K. a. XXIV. mendea|K. a. XXIV. mende]] ingurutik aurrera, [[Sumer|sumertar herriek]] Behe Mesopotamiako padurak drainatu, dikeak, hormak eta ubideak eraiki eta lurra lantzeari ekin zioten. Nekazaritzaren aurrerakada handia izan zen eta, ondorioz, hiri-estatu independienteak sortzen hasi ziren, batzuetan elkarren lehian: [[Ur (hiria)|Ur]], [[Uruk]], [[Lagash]] eta [[Eridu]], besteak beste. [[K. a. XXIII. mendea|K. a. XXIII. mendetik]] aitzina, zibilizazio aberatsak garatu ziren: [[Sumer]], [[Akadiar Inperioa|Akad]], [[Babiloniar Inperioa|Babilonia]] eta [[Asiria]].
 
Sumertarrak izan ziren lehenengo agintariak, eta zibilizazio bakezale eta langilea eratu zuten. Agintarien artean, [[Gudea]], [[Lagash]]eko erregea da nabarmentzekoa. [[K. a. 2300]] aldean, [[akadtar]]rek, [[Sargon Akadekoa|Sargon]] buru zutela, sumertarren hiriak indarrez hartu eta [[Akadtar Inperioa]] sortu zuten. Ondoren, [[Babilonia (hiria)|Babilonia]] bihurtu zen hiri nagusi, [[Hammurabi]]ren erregealdian loraldi handia lortu zuena ekonomian eta kulturan. [[K. a. VII. mende]] erdialdean, [[asiria]]rrek hartu zuten mendean eskualde osoa, [[Asurbanipal]] erregearen agindupean. Azkenik, [[K. a. VI. mendea]]n [[Akemenestar Inperioa|persiarrek]] konkistatu zuten Mesopotamia.<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url=http://www.hiru.eus/eu/historia/mesopotamia| izenburua=Mesopotamia |sartze-data=2018-5-24 |argitaletxea=hiru.eus}}</ref>
 
== Geografia ==
== Historia ==
=== Hirien sorrera ===
[[Fitxategi:Basse_Mésopotamie_Uruk.png|300px|thumb|ezkerrera|[[Uruk Aroa|Uruk]] (K. a. 3800-3200) eta Jemdet Nasr (K. a. 3100-2900) aroetako gune nagusiak.]]
[[K. a. 6. milurteko]]aren eta 3.500. urtearen artean, nekazaritza kultura eratu zen [[Persiar golkoa]]n eta handik Mesopotamia guztira zabaldu zen gero; kultura haren zabalkundearekin batera biztanleria asko handitu zen. [[K. a. 4. milurteko]]aren erdialdeko aztarnek erakusten dutenez, ordurako bizileku mota berriak eratzen hasiak ziren, eta sortzen hasita zeuden lehenbiziko hiriguneak. Hiriak arrazoi desberdinen ondorioz sortu ziren, ordea, lekuaren arabera.
 
Bestalde, hiriak sortzearekin batera edo horren ondorioz, garrantzi handiko aurrerapen ekonomiko eta teknikoak gertatu ziren; orduan hasi ziren erabiltzen [[golde]]a, lur eremu handien [[ureztatze]] sistematikoko teknikak, [[gurpil]]a, [[buztingintza]]ko [[tornu]]a, metalurgia, neurriak eta pisuak, eta lehenbiziko dirua. Era berean, hiriekin batera agertu ziren Mesopotamian izpiritu eta kultura aurrerapen aipagarriak, bereziki [[idazketa]] eta adierazpen politikoaren artea. Orduan eraiki ziren, orobat, lehenengo tenpluak. Arkeologia aztarnek erakusten dutenez, [[K. a. 3. milurtekoa]]ren amaieran, tenplu zentral bat edo tenplu multzo bat zuten zenbait [[sumeriar]] hirik, tenplu bakoitzak aginpide ekonomiko jakina zuela.
 
[[Fitxategi:Cylinder seal cowshed Louvre Klq17.jpg|340px|thumb|eskuinera|[[Uruk Aroa|Uruk Aroko]] [[zigilu zilindriko]]a, [[Louvre]].]]
[[Uruk]] eman du Mesopotamiako hiriei buruzko berri gehien. Bertan agertu ziren, garai hartan, arkitektura monumentala, [[zigilu zilindriko]]a eta kontularitzarako tresnak; ekonomia berriaren eta eskualdean gertatzen ari zen bizi baldintzen aldaketa handiaren irudi dira ezaugarri horiek. Uruk da, esan bezala, aztarnei dagokienez garrantzi gehien izan duen hiria, baina baziren hura bezain hiri aurreratuak, edo hura baino are aurreratuagoak, [[Kish]] besteak beste. K. a. 3. milurtekotik aurrerako erlijio gune aipagarriena, esaterako, [[Nippur]] izan zen. Hiri bakoitzak jainko zaindari bana zuen, eta tenplua zen zaindariaren egoitza. Ondasun materialei eta gizarte bizitzari dagokionez, tenplua zen hiriko osagai aipagarriena, hura baitzen lur gehienen eta abereen jabea. Tenpluaren eskoletan prestatzen zen idazlarien elitea eta, prestakuntza amaitu ondoren, tenpluaren administrazioaren arduradun jarduten zuten.
 
=== Brontze Aroa ===
[[Fitxategi:Mesopotamian_Chronology_2-2011-29-03.png|thumb|400px|Mesopotamiako kronologia [[Uruk Aroa|Uruk Arotik]] [[Akemenestar Inperioa|persiar agintaldira]] arte.]]
Lehenbiziko herri nekazariak [[K. a. 6. milurteko]]an kokatu ziren Mesopotamian, baina aurreneko estatu egiturak ez ziren handik bi mila urte arte eratu. [[K. a. 4. milurteko]]aren erdian hasi ziren, beraz, estatu egiturak osatzen, harik eta hurrengo milurtekoaren hasieran aro dinastiko arkaikoa hasi zen arte ([[K. a. 2900]]-[[K. a. 2334|2334]]). [[Sargon Akadekoa|Sargonek]] sorturiko [[Akadtar Inperioa]]ren garaian ([[K. a. 2334]]-[[K. a. 2193|2193]]) kultura semita gailendu zitzaion sumeriarrari, eta aginpide politiko bakarraren mende bateratu zen lurraldea lehenengoz. Akadtar Inperioa desegin zenetik K. a. 3. milurtekoaren amaiera arte, [[Ur (hiria)|Urko]] hirugarren dinastia nabarmendu zen Mesopotamiako politikaren historian, [[K. a. 2003]] inguruan desagertu zen arte.
 
K. a. 3. milurtekotik 2. milurtekorako igaroaldian bi gertaera izan ziren aipatzekoak: Urko Hirugarren Inperioa desagertzea, batetik, eta Paleobabiloniar Inperioa sortzea, bestetik. [[K. a. 2000]]. urte inguruan, mendebaldeko [[amorrita]] herri nomadak zenbait hiri hartu zituen, [[Mari (Siria)|Mari]], [[Asur]] eta [[Babilonia]] besteak beste, eta hango agintari egon zen [[K. a. 1900]]. urteaz gero. Babilonia aski hiri txikia izan zen [[Hammurabi]]ren garaia arte; hark bere agintepean bildu zituen Mesopotamiako lurralde guztiak, batasunak denbora gutxi iraun zuen arren. Bestalde, [[Asiria]] Sumeriaren mende egon zen bere historiako lehenengo milurtekoan, baina Urko hirugarren dinastia desegin zenean burujabetasuna eskuratu zuen.
 
[[Shamshi-Adad I.a]] amorrita egin zuten Asiriako errege [[K. a. 1814]]an, eta asiriarren eragina Mesopotamiako iparralde guztira zabaldu zen. Baina, Hammurabik aginpidea eskuratu zuenean, Babiloniak aurrea hartu zion Asiriari. Asiria gainbehera etorri zen ordutik aurrera, eta [[Mitanni]]ren mende gelditu zen azkenean. [[K. a. 1595]]ean, Paleobabiloniar dinastia desegin zelarik, Mesopotamia agintaririk gabe gelditu zela baliatuta, [[Zagros]] mendietatik zetorren Kasitar dinastiak hartu zuen Mesopotamiako agintea eta beren nagusitasuna ezarri zuen Bitarteko Inperio Babiloniarraren garaian ([[K. a. XVI. mende|K. a. XVI]]-[[K. a. XII. mende|XII.]] mendeak).
 
[[K. a. XII. mende]]an nazioarteko egoeran aldaketa handiak gertatu ziren: 2. milurtekoan potentzia inperialista izandakoak indarra galtzen hasi ziren eta haien tokia estatu txiki ugarik bete zuten. Estatu txikiak ziren gehienak, Asiriako Inperio Berria izan ezik; Asiriako inperioa Mesopotamiako potentzia nagusia izan zen, eta [[Ekialde Hurbil]] guztira zabaldu zuen bere eragina, harik eta [[K. a. VII. mende]]an Babiloniako Inperio Berriak haren tokia hartu zuen arte.
 
=== Sumer eta Akad ===
[[Fitxategi:Empire_akkad.svg|300px|thumb|ezkerrera|[[Akadtar Inperioa]]ren mapa. Gezi horiek kanpaina militarren norabidea adierazten dute.]]
Aro dinastiko arkaiko edo protodinastikoan ([[K. a. 2900]]-[[K. a. 2334|2334]]) asko bizkortu zen Uruken garaian hasitako urbanizazio prozesua; aro horretan sortu ziren sumeriar hiriak, [[Sargon Akadekoa]]ren agintaldia bitartean. Aro dinastiko arkaikoan hirigune handietara aldatu ziren ordura arte landetan bizi izandako herriak, eta horren ondorioz bizitoki txikiak hustu egin ziren.
 
Hiria eta hiri ingurua izan ziren sumeriarren egitura politikoaren oinarriak; hiri-estatuak eta beren mendeko lurraldeak batasun politiko elkarretatik bereiziak ziren eta elkarren artean lehia gogorra izan zuten, besteen gaineko nagusitasuna nork eskuratuko. Aro dinastiko arkaikoan Mesopotamia Beherea hogei hiri-estatutan banatuta zegoen, besteak beste [[Sippar]], [[Kish]], [[Isin]], [[Nippur]], [[Shuruppak]], [[Umma]], [[Lagash]], [[Uruk]], [[Larsa]], [[Ur (hiria)|Ur]] eta [[Eridu]].
Garai hartako ezaugarri nagusia agintaritza politiko sekularraren sorrera izan zen. Erregeari buruzko hainbat aipamen agertu dira: ''en'', ''lugal'', ''ensi'' tituluak ematen zitzaizkien erregei. Tenplu handietako apaizen ordez, aginpide poliiko zibila ezarri zen, eta badirudi aldaketa horrekin batera sumeriar hirietako kultura materialean osagai berriak agertu zirela: jauregiak (“etxe handiak”) eta erregeen hilobiak hain zuzen.
 
Hirietako agintean zegoen sumeriar monarkiak ez zuen Mesopotamia bateratzeko ahalmenik; [[Akadtar Inperioa|Akadeko]] semitek ([[K. a. 2334]]-[[K. a. 2193|2193]]) bakarrik lortu zuten lurralde batasuna. Akadtarrek sumeriar kultura hartu zuten, Tigris eta Eufrates lurraldeek bezala. Beraz, Mesopotamian akadtarrak nabarmendu izanak ez zuen hango zibilizazioaren hondamena ekarri, baina zibilizazioaren politika gune nagusia iparralderantz lekualdatu zen. Horrezaz gainera, estatuaren eta Mesopotamiako erregeen ideologian inperioaren ideia zabaldu zen, aginpide unibertsalaren ideia hain zuzen ere. Aurrerantzean pentsamendu politikoaren oinarria ez zen hiria izan.
=== Babilonia ===
[[Fitxategi:F0182_Louvre_Code_Hammourabi_Bas-relief_Sb8_rwk.jpg|220px|thumb|eskuinera|[[Hammurabi]] errege intsignia jasotzen [[Xamax]]en eskuetatik.]]
Urko hirugarren dinastia desegin zenean, leinu nomada [[amorrita]]k sartu ziren Mesopotamia Beherean eta, lurralde hartako barne arazoez baliatuta, [[Sumer]]ko eta [[Akad]]eko hiri suntsituak hartu eta erreinu txikiak eratu zituzten. Ur [[elam]]darren esku gelditu zenetik [[hitita|hititek]] Babilonia hartu zuten arteko garaian gertatu zen hori, Aro paleobabiloniar edo antzinako aro babiloniar esaten zaion garaian hain zuzen ([[K. a. 2004]]-[[K. a. 1595|1595]]).
 
Zibilizazio sumeriar-akadtarrak 2. milurtekoan izan zuen zabalkunde goreneko aldia [[Hammurabi]]ren agintaldia ([[K. a. 1792]]-[[K. a. 1750|1750]]) izan zen. Errege hark Mesopotamia guztia eskuratu zuen indarra eta diplomazia erabiliz, eta lurralde haren historiako bigarren inperio semita handia eratu zuen. Berriro errejimen bateratzailea ezarri zen, eta antzinako lehiaren ondoren lurraldeen artean eratu ziren desberdintasunak berdintzera bideraturiko politika egin zen. [[Hammurabiren Kodea]] da ordena lortzera bideraturiko politika haren erakusgarri nagusia. Haren inperioa hamarkada gutxiren buruan desegin zen, baina bitarte horretan Mesopotamia bateratu zuen eta hiriburu ospetsu bihurtu zuen Babilonia, harresi, tenplu eta kanalizazio bikainez hornituriko hiria.
 
Mesopotamiako historiaren garai hartarako hiri-estatuak desegin ziren arren, sumeriar hiri eredua ez zen desagertu eta iparraldera hedatu ere egin zen gainera. [[Asiria]]rrak iritsi arte ez zen berrikuntza handirik egin hiriei zegokienez. Asiriarrek lekuan lekuko administrazio gune bihurtu zituzten antzinako hiriak, eta errege jauregiaren inguruan eratutako hiriburuak ere sortu zituzten; errege jauregiak asiriar monarkiaren eta monarkia horren ideia inperialaren indarra erakusten du.
=== Asiria ===
Inperio paleoasiriarra amorritek sortu zuten, [[K. a. 1830]] inguruan, lurralde haren gaineko kontrola lortu zutelarik. Asiriar Inperioa sortu eta potentzia politiko eta militarra bihurtu izanak ondorio larriak izan zituen gorabehera eta krisi handiko garai hartan. Asiriako lehenengo errege handia [[Shamshi-Adad I.a]] izan zen ([[K. a. 1813]]-[[K. a. 1781|1781]]). Denbora gutxian Mesopotamia Garaia hartu eta [[Mari (Siria)|Mari]] anexionatu zuen.
 
Babilonia [[kasitak|kasiten]] esku geratu ondoren, eta hititen erasoaren eta [[Mitanni]] erresumaren mehatxupean, Asiriak krisi sakona bizi izan zuen harik eta [[Ashur-uballit I.a]]k ([[K. a. 1365]]-[[K. a. 1330|1330]]) agintea hartu zuen arte, inperioa berriro Eufrates ingururaino zabaldu zuelarik. Mesopotamia iparraldeko merkataritza bideen gailentasuna eta inperioaren sendotzea [[Adad-nirari I.a]] erregearen garaian gertatu zen ([[K. a. 1307]]-[[K. a. 1275|1275]]); hark bihurtu zuen Asiria garai hartako potentzia militar nagusi.
 
== Hizkuntza eta idazkera ==
[[Fitxategi:Hymn Iddin-Dagan Louvre AO8864.jpg|220px|thumb|eskuinera|[[Larsa]]ko errege [[Iddin-Dagan]]en omenezko ereserkia. Sumerieraz idatzirik dago, [[idazkera kuneiforme]]aren bidez. [[K. a. XX. mende]]a.]]
[[Sumeriera]] eta [[akadiera]] izan ziren hizkuntza nagusiak. Lehenbizikoa [[hizkuntza eranskari]]a da, [[K. a. IV. milurteko]]tik aurrera hegoaldeko Mesopotamian mintzatu zena. [[K. a. 2000]]tik aurrera [[akadiera]] gailendu bazitzaion ere, administrazioan, erlijioan, literaturan eta zientzian sumeriera erabiltzen jarraitu zen.<ref name="hizk">{{erreferentzia|izena= |abizena= |url=http://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0175.pdf | izenburua=Antzinateko pertsona-izenak eta izen mitologikoak (I) Mesopotamia, Mediako Inperioa, Akemenestar Inperioa eta Lidia |sartze-data=2018-5-28 |argitaletxea=euskaltzaindia.eus}}</ref>
 
Sumeriera da lehenbiziko hizkuntza idatzi ezaguna.<ref name="hizk"/> [[Idazkera kuneiforme]]a deitutakoa erabiltzen zuten: kanabera batez idazten zuten [[buztin]]ezko gainalde batean; kanaberaren muturretako bat ziri moduan zegoen zorroztua, eta buztinaren gainean idaztean “iltzearen” marka berezia uzten zuen; beste muturra, berriz, landu gabe zegoen, eta harekin zenbakiak idazten zituzten. Sumertarrek asmatu zuten idazkera kuneiformea sistema huts-hutsik ideografikoa izan zen hasieran. Ikur bakoitzak funtsezko esanahi bat zuen, eta gero beste esanahi eratorri edo kidekoak eransten zitzaizkion. III. milurtekoaren erdialdera, 600 bat ikurrez eratutako sistema bat erabiltzen zuten, gehienak ideografikoak edo logografikoak.
 
K. a. 2.300. urtean akadiarrek sumeriar idazkera berenganatu zutenean, idazkera hori aldi logosilabiko oso landu batean zegoen. Handik hara oso bilakaera bizkorra izan zuen, akadiera oso bestelako hizkuntza baitzen: silaba anitzekoa zenez, bakanagoa izaten zen [[homonimia]]k sorturiko nahastea. Hala ere, logogramek bere horretan iraun zutenez, eta akadiarrek beren hizkuntzan irakurtzen zituztenez logograma horiek, sistema konplexu samar bat sortu zen, non ikur bakoitzak aldi berean hainbat balio logografiko eta hainbat balio silabiko izan baitzitzakeen, baina ezin jakin daiteke akadiarrek zein balioz erabiltzen zituzten.
 
Ez da harritzekoa, beraz, halako tresna konplexua espezialisten eskuetan baizik ez egotea, idazlarien eskuetan, alegia. Eta arrazoi horregatik beragatik egin dute horren bide luzea idazkera hori deskodetzeko ahaleginek, eta mugatu dira espezialistak, are gaur egun ere, dokumentu kategoria jakin bat, leku jakin bat eta aldi jakin bat baizik ez aztertzera. Mesopotamiako literaturan hiru nai nagusi daude: mitoak, ereserkiak eta eresiak. Aipagarria da [[Gilgamexen epopeia]], dirudienez [[K. a. XIV. mende]]an idatzia; ezagutzen den kontakizunik antzinakoena da.<ref>{{erreferentzia | hizkuntza=eu | izena= Joseba | abizena=Aurkerena |izenburua=Gilgamesh, gizakion epopeiarik zaharrena |url=https://info7.naiz.eus/eu/info_i7/20180425/gilgamesh-gizakion-epopeiarik-zaharrena | sartze-data=2018-06-04 | egunkaria=Info7}}</ref>
== Zientzia eta teknologia ==
=== Astronomia ===
{{sakontzeko|Babiloniar astronomia}}
[[Fitxategi:British_Museum_Cuneiform_planisphere_K8538.jpg|220px|thumb|rigth|[[Buztinezko taulatxo|Taulatxo]] biribil batean egindako zeru-planisferioa. [[K. a. 650]]eko urtarrilaren 3ko gauean [[Ninive]]tik ikusitako [[konstelazio]]ak ageri dira bertan.]]
Denboraren neurketa sistematikoa Babilonian hasi zen. Nekazaritzarentzat garrantzi handia zeukan urte-sasoiak era egokian mugatzea, landareen hazkuntzak lan-mota berezia behar baitu urtaroaren arabera; horrela sortu zen egutegiaren beharra. Gizakiak berehala aurkitu zuen naturak eskaintzen zion denbora-unitate: eguna. Unitate hau baino handiago baten beharra izan zuenean, hilabetea hartu zuen; hilabete bakoitza [[ilberri]]aren sorrerarekin hasten zen. Geroxeago urtaro bakoitzari zegokion hilabete kopurua aurkitzea saiatu ziren. Guzti hau K. a. 4000. urtean gertatu zen Babilonian.<ref name="bandres"/>
 
K. a. 2000. urterako, hamabi hilabetetan banaturiko 360 eguneko urtea ezagutzen zuten babiloniarrek. Noizean behin, eta behar zen doikuntza egiteko, beste hilabete bat sartzen zuten. [[Egun]]a [[ordu]]etan, ordua [[minutu]]tan, eta minutua [[segundo]]tan banatu zuten. Eguzki-esfera ere asmatu zuten; hau lurrean zutik sartutako kainabera bat baino ez zen, eta orduen iragapena adierazten zuen. [[Eguzki]]aren, [[Ilargi]]aren eta artean ezagutzen zituzten bost planeten izenak egokituz, zazpi eguneko beste unitate bat sortu zuten: [[aste]]a. Hilabeteen arabera, hamabi zatitan banatu zuten Eguzkiaren ibilera espazioan zehar, eta zati bakoitzari izan mitiko eta ikur bana egokitu zioten: [[Aries (konstelazioa)|Aries]], [[Taurus (konstelazioa)|Taurus]] eta abar.<ref name="bandres"/>
 
Ezagutzen ditugun behaketa astronomikoen lehen datu zehatzak K. a. 2000. urtean egindakoak dira, eta [[Artizar]] planetaren irteera eta sarrerari zegozkien. Oso antzinetik, Mesopotamiako apaizek behatzen zuten gauez ortzea, eta lortutako datuak buztinezko taulatxoetan jartzen. Pixkanaka, fenomeno astronomikoen erregulartasunez ohartu ziren eta, [[K. a. VI. mende]]ko dokumentu baten arabera, Eguzkiaren eta Ilargiaren posizio erlatiboak eta [[eklipse]]ak aldez aurretik kalkulatzeko gai ziren. Hau izan zen astronomia zientifikoaren sorrera.<ref name="bandres"/>
 
== Erlijioa ==
[[Magia]], dirudienez, hasieran sinpatikoa zen, hau da, gizakiek Natura menderatzeko lortu nahi zituzten fenomenoak imitatzen zituzen. Hortik, misterio-erritoak sortu ziren. Geroagoko beste garai batean, horiei buruz pentsatzerakoan Naturaren indarrak nolabaiteko izaki biziak zirela imajinatu zuten. Orduan, aspaldi-aspaldiko errito magikoak zeremonia bihurtu ziren, jainkoak sortuz.<ref name="bandres"/>
 
Babiloniarren ustez, astroek finkatzen eta gidatzen zuten giza bizia; haien iritziz, taula astrologikoa egitea zen zientziaren helburu nagusia. Hori dela-eta, babiloniar astronomoek izugarrizko eragin handia lortu zuen gizakiengan. Igartzapenak nola egin behar ziren ikasteko, literatura astrologiko eta astronomikozko idazkiak zeuden tenplo bakoitzeko bibliotekan. Astrologiaren gailurra [[K. a. 540]] aldean izan zen, hau da, [[kaldea]]rrek herrialdea hartu ondoren.<ref name="bandres"/>
 
== Gizartea ==
Mesopotamiako gizarte-egitura hierarkikoa zen:<ref name="dayli">{{erreferentzia|izena= Joshua J. |abizena= Mark |url=https://www.ancient.eu/article/680/daily-life-in-ancient-mesopotamia/ | izenburua=Daily Life in Ancient Mesopotamia |sartze-data=2018-5-28 |argitaletxea=Ancient History Encyclopedia, ancient.eu}}</ref><ref name="irizar">{{erreferentzia|izena= José |abizena= Irizar |url=http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/dig_publicaciones_innovacion/es_otrosamb/adjuntos/euskal_ikasmaterialgintza/gabirel_jauregi/953016e_Pub_EJ_egipto_marcadores.pdf | izenburua=Antzinako Egipto eta Mesopotamia |sartze-data=2018-5-28 |argitaletxea=euskadi.eus}}</ref>
[[Fitxategi:Standard_of_Ur_901bis.jpg|thumb|eskuinera|250px|Erregea eta haren zerbitzariak. ''Urko estandartea'', [[K. a. XXVII. mendea]].]]
* Piramidearen gailurrean zegoen hiri, eskualde edo inperioko erregea. Jainkoekin harreman berezia zuela uste zuten, baina ez zuten inoiz jainkotzat hartu, jainkoen eta menpekoen arteko bitartekotzat baino. Erregeak arrakasta izateak erakusten zuen jainkoak alde zituela. Errate baterako, [[Sargon Akadekoa]] agintari gogoangarri bilakatu zen, inperioa handitzea lortu zuelako; haren garaipen militarrek agerian utzi zuten herritarren aurrean jainkoek laguntzen ziotela.
 
== Ekonomia ==
[[Fitxategi:Vorderasiatisches_Museum_Berlin_055.jpg|thumb|eskuinera|250px|Aziendak eta laboreak. ''Warkako Edontzia'', [[K. a. 3300]]-[[K. a. 3100|3100]].]]
Nekazaritza zen Mesopotamiako ekonomiaren oinarria. [[Garagar]]ra, [[gari]]a, [[tipula]], [[arbi]]a, [[mahats]]a, [[sagar]]ra eta [[datil]]a ziren uztarik garrantzitsuenak. [[Behi]], [[ardi]] eta [[ahuntz]]ak zeuzkaten, eta [[garagardo]]a eta [[ardo]]a egiten zuten. Arrantza egiten zuten ibai eta ubideetan. Klima bero eta lehorra baitzen, beharrezkoa zen sailak ureztatzea; beraz, [[Tigris]] eta [[Eufrates]] ibaietako ura ezinbestekoa izan zen laborantza garatu ahal izateko. Baina uholdeak ere maiz gertatzen ziren.<ref name="timemaps">{{erreferentzia|izena= |abizena= |url=https://www.timemaps.com/civilizations/ancient-mesopotamia/ | izenburua=Civilization: Ancient Mesopotamia |sartze-data=2018-5-29 |argitaletxea=timemaps.com}}</ref>
 
Ura kontrolatzea funtsezkoa izan zen mesopotamiarrentzat. Horretarako, dike, urtegi, ubide, drainatze-erreten eta akueduktu sistema konplexua eraiki zuten, belaunaldiz belaunaldi zabalduz joan zena. Sistema hori mantentzea, konpontzea eta hedatzea izan zen agintarien eginbeharrik behinena. Idazlariek eta ikuskatzaileek prestatzen zituzten proiektuak, eta biztanle xeheak obra horietan lan egitera behartuak ziren.<ref name="timemaps"/>
 
Mesopotamia Behereko lautada alubialean harri, mineral eta egur gutxi zegoen. Hori zela-eta, merkataritza oso goiz garatu zen: sobera ziren elikagaiak hurbileko eskualdeetara eramaten ziren, mineralen truke. Geroago, mesopotamiar merkatariak urrunago ere iritsi ziren, mendebalderantz [[Siria]] eta [[Asia Txiki]]raino, eta ekialderantz [[Iran|Persia]] eta [[Indus]]eraino. [[K. a. 3000]]tik aurrera, [[kobre]]a eskuratzeko beharra sortu zen, metal horrekin egiten baitziren armak eta armadurak; distantzia luzeko merkataritza-bideak garatu ziren orduan. Garraioan astoak eta idiak erabiltzen ziren (gameluak [[K. a. 1. milurteko]] arte ez ziren etxekotu). Beste gai batzuk ibaiz garraiatzen ziren, hala nola [[Libano]]ko zurak, eta itsasontziak Indiako iparralderaino heltzen ziren.<ref name="timemaps"/>
 
== Artea ==
Mesopotamiako arteaz hitz egin ordez [[Sumertar artea|sumertar]] eta [[akadtar artea]]z, [[asiriar artea|asiriarraz]] eta [[babiloniar artea|babiloniarraz]] hitz egin behar da. Zibilizazio horietako artea, dena den, erlijio sinismen komunen eraginpean zegoen eta, aniztasun politikoa gorabehera, batasun kulturala eta estetikoa ekarri zuen horrek. Artea aginpindearen mende zegoen. Horrek bi ondorio nagusi izan zituen: banakako lanik edo lan pribaturik ez izatea eta egile guztiak anonimoak izatea. Lanak, bestalde, kanon formal eta ideologiko jakin batzuen mende zeuden eta, hori zela eta, uko egiten zitzaion norbanakoaren berezko adierazpenari. Hala ere, Mesopotamiako artistek talentu handia erakutsi zuten inguruneak jartzen zizkien eragozpenak -harri eta zur urritasuna, adibidez- gainditzen.
 
[[Fitxategi:Standard_of_Ur_-_War.jpg|thumb|eskuinera|350px|''Urko estandartea'', gerraren panela, [[K. a. 2500]] inguru]]
[[Uruk Aroa]]n lan sofistikatuak egin ziren, hala nola ''Warkako Edontzia'' eta [[zigilu zilindriko]]ak. [[Elam]]go ''Guennolgo lehoi emea'', [[kareharri]]zko eskultura bikaina da, [[K. a. 3000]]–[[K. a. 2800|2800]] aldean egindakoa. Aipagarriak dira [[Eshnunna]]ko irudiak ([[K. a. 2900]]–[[K. a. 2550|2550]]), gehienak [[alabastro]]zkoak, jainko-jainkosak eta apaizak irudikatzen dituztenak. Estatuaren tamainarekin alderatuz, oso begi handiak dituzte denek, eta jainko-jainkosek besteek baino begi nini handiagoak. Hala gorputzak nola aurpegiak eskematikoak dira, begiek beregana dezaten arreta osoa. Metalak lantzeko antzean [[brontze]]a beste material batzuekin konbinatzen zen, [[zur]], [[urre]]zko xafla eta [[lapislazuli]]arekin.
 
Lanik aipagarrienetako bat Urko hilobietan aurkitutako ''[[Ahuntza kimu jaten]]'' da ([[K. a. 2600]] aldean); metro erdiko goratasuna du, eta euskarri gisa erabiliko zen segur aski: ahuntz bat da eta zutik dago, zuhaixka loratu batean bermaturik. Aipagarriak dira, baita ere, [[titakadura]] lanak, hau da, zurean txertatutako maskor eta harri puskez egindako mosaiko modukoak, hala nola ''Urko estandartea'' ([[K. a. 2500]] aldean, [[British Museum]], [[Londres]]), 20 x 48 zentimetroko egurrezko kutxa baten apaingarria, non gerrako eta bakealdiko eszenak eta gai mitologikoak irudikatzen baitira.
 
<gallery widths="200px" heights="200px" perrow="4">
File:Guennol Lioness.jpg|''Guennolgo lehoi emea'', [[K. a. 3. milurtekoa]].
File:Sitting bull Louvre AO7021.jpg|Kareharrizko zezena, [[Uruk]], [[K. a. 3000]] inguru.
File:Mesopotamia_male_worshiper_2750-2600_B.C.jpg|Gizon adoratzailea, [[Eshnunna]], [[K. a. 2750]]–[[K. a. 2600|2600]].
File:Raminathicket2.jpg|''[[Ahuntza kimu jaten]]'', [[K. a. 2600]] inguru.
</gallery>
 
[[Akad]]tar eskultoreak erregeen zerbitzura zeuden eta lanean sumertar tradizioari jarraitu bazioten ere, haiek baino errealismo handiagoaz irudikatu zituzten erregeen eszenak eta erretratuak. Akadtar lehen errege [[Sargon Akadekoa|Sargonen]] garaitik (K. a 2334-2279) alabastrozko buru txiki bat gorde da. [[Ninive]]n brontzeko buru bat aurkitu zen, akadtar errege ezezagun batena, Naramsin. Lan horrek argi erakusten du beren maisutasuna zizelatze eta moldatze lanetan. Akadtar erliebeek erregeen gerra egitandi gogoangarriak goresteko helburua zute; ospetsuena ''[[Naram-Simen estela]]'' da. Bertan, bi metroko [[harlauza]] zut batean, erregea ikusten da, bere gudarostearen buru, etsaiak zanpatzen. Aurreko errege batzuen estelak ere daude, baina zatiak baizik ez dira gorde. Akadtarrek trebetasun handia erakutsi zuten buztinazko oholtxotarako zigilu zilindrikoak egiten. Harri mota desberdinak erabili zituzten horretarako: harri kristala, lapislazulia eta jaspea edo harnabarra. Mitologia gaiak irudikatzen zituzten gehienbat, giza itxurako jainkoak, baina baita eguneroko bizitzako eszenak ere.
 
[[Lagash]] hiri estatuko jaun [[Gudea]]ren (K. a. 2144–2124 bitartean agintean) hogeita hamarretik gora estatua gorde dira, gehienak [[diorita]] harrian eginak, lantzeko oso zaila den gaia. Gudea [[longain]]ez jantzia irudikatua dago eskultura guztietan, besagaina eta ezkerreko besoa agerian dituela. [[Artile]] kizkurtuez egindako kapelu zilindriko bat darama buruan. Oinutsik ageri da beti, eskuak bularraldean elkartuak dituela, jainkozale baten gisa. Estatua gehienek idazkunak dituzte jainkoei eskainiak. Estatua horietatik ezagunena Gudea eseria da, osorik gorde den bakarra. Gorde diren buruen artean, berriz, Louvren dagoena da hoberena, Gudearen buru turbanteduna.
 
<gallery widths="200px" heights="200px" perrow="4">
File:Ebih-Il_Louvre_AO17551_n01.jpg|''[[Ebith II. superintendentearen estatua]]'', [[K. a. 2400]] inguru.
File:Victory_stele_of_Naram_Sin_9062.jpg|''[[Naram-Simen estela]]'' (xehetasuna), [[K. a. 2390]] inguru.
File:Sargon_of_Akkad.jpg|[[Sargon Akadekoa]]ren burua, [[K. a. 2334]]–[[K. a. 2284|2284]].
File:Statue_Gudea_Met_59.2.jpg|[[Gudea]]ren estatua, [[K. a. 2130]] inguru.
</gallery>
 
 
<gallery widths="200px" heights="200px" perrow="4">
File:Genien,_Nimrud_870_v._Chr._Aegyptisches_Museum,_Muenchen-4.jpg|Jeinu hegoduna, [[Nimrud]], [[K. a. 870]] aldean.
File:Human-headed_Winged_Bulls_Gate_-_Louvre.jpg|[[Sargon II.a]]ren [[Dur Sharrukin]]go jauregiko [[lammasu]]ak, [[K. a. 721]]–[[K. a. 705|705]]; egun [[Louvre]]n.
File:Sculpted reliefs depicting Ashurbanipal, the last great Assyrian king, hunting lions, gypsum hall relief from the North Palace of Nineveh (Irak), c. 645-635 BC, British Museum (16722131531).jpg|''Niniveko lehoia hilzorian'', [[K. a. 645]]–[[K. a. 635|635]]; egun [[British Museum]]en.
File:Ishtar_Gate_at_Berlin_Museum.jpg|[[Babilonia]]ko [[Ixtarren Atea]], [[K. a. 575]]; egun [[Pergamo Museoa]]n.
</gallery>