Luzio Kornelio Sila: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.)
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa|jaiotza data=[[K. a. 138]] |heriotza data= [[K. a. 78]]}}
'''Luzio Cornelio Sila''' ({{lang-la|Lucius Cornelius Sylla Felix}}; [[Erroma]], [[K. a. 138]] inguru - [[Kumas]], [[K. a. 78]]) [[Antzinako Erroma]]ko jeneral eta politikaria izan zen. Felix izengoitia hil ondoren eman zioten, borroketan zorionekoa zelako.
 
== Biografia ==
Aristokraziaren familia batean sortu zen. Beste kargu batzuen artean, [[kuestore (Antzinako Erroma)|kuestore]], [[pretore]], legatu eta kontsul izan zen. [[Gaio Mario|Marioren]] armadarekin [[Numidia]]ra joanik, [[Jugurta]] bere esku uztera behartu zuen Mauritaniako erregea ([[K. a. 105]]) eta horrek ospea eman bazion ere, Marioren errezeloa ere sortu zuen. [[K. a. 104]]-[[K. a. 103]] urteetan, Marioren legatu zela, germaniarren aurkako borrokan egin zen ezagun. Oligarkiaren buru izan zen, eta [[Mitridates VI.a|Mitridates VI.a ''Eupatoren'']] aurkako gudarostearen buru izendatu zuen senatuak. Alabaina, plebeak kargu hartatik egotzi eta Mario hautatu zuten haren ordez. Silak Erroma hartu zuen eta Mariok [[Afrika]]ra ihes egin behar izan zuen.
 
Erroma menderatu ondoren [[Grezia]] eta Asiako probintzia bere mende zituen Mitridatesen aurka jo zuen. [[K. a. 87]]-[[K. a. 86]]an Greziaz jabetu zen eta [[K. a. 85]]ean Asiako probintzia eskuratu zuen. Sila Grezian zela, ordea, Erroma plebeen eta Marioren jarraitzaileen eskuetan gelditu zen (K. a. 87). Sila [[Italiar penintsula|Italian]] lehorreratu zen 40.000 gizonen buru eta, azkenik, [[Metelo Pio]]ren eta [[Ponpeio]] gaztearen armadarekin bat eginik, eta urte eta erdiko gerra zibilen ondoren, Erroman sartu zen [[K. a. 82]]an. Bere burua diktadore izendatu zuen eta lege gogorrak ezarri zituen. Ankerkeriaz beteriko agintaldiaren ondoren [[K. a. 79]]an aginpidea utzi zuen eta [[Kumas]]era erretiratu zen.
 
== Kronologia ==
* [[K. a. 138]] inguru – [[Erroma]]n jaio zen.
* [[K. a. 107]] – [[Kuestore (Antzinako Erroma)|Kuestore]] izendatu zuten.
* [[K. a. 106]] – [[Jugurta]]ren gerra bukatu zen.
* [[K. a. 104]]/[[K. a. 103]] – [[Gaio Mario|Marioren]] laguntzailea [[Galia]]n.
* [[K. a. 103]] – [[Kinto Lutazio Katulo]]ren laguntzailea [[Galia]]n.
* [[K. a. 101]] – Zinbriarrak garaitu zituen Vertzeleko batailan.
* [[K. a. 94]] – [[Pretore]] izendatu zuten.
* [[K. a. 93]] – [[Zilizia]]ko gobernaria.
* [[K. a. 91]]/[[K. a. 88]] – [[Gizarte Gerra|Gizarte gerretan]] jeneral aritu zen.
* [[K. a. 88]] –
** Kontsul [[Ponpeio Rufo]]rekin batera.
** Armada [[Erroma]]n sartu zuen eta [[Gaio Mario|Mario]] legez kanpo utzi.
* [[K. a. 87]] – [[Pontoko Erresuma|Pontoko]] [[Mitridates VI.a]]ren aurka egitera ekialdera bidali zuten.
* [[K. a. 86]] – [[Gaio Mario|Mariok]] legez kanpo utzi zuen.
* [[K. a. 82]] – Bigarren aldiz [[Erroma]] inbaditu zuen.
* [[K. a. 81]] – Bizitza osorako diktadore izendatu zuten.
* [[K. a. 80]] – Kontsul [[Metelo Pio]]rekin batera.
* [[K. a. 79]] – Karguak utzi eta erretiroa hartu zuen.
* [[K. a. 78]] – [[Kumas]]en hil zen.
 
== Erreferentziak ==
34. lerroa:
{{Erreferentzia zerrenda}}
 
{{bizialdia||K. a. 70eko hamarkadako|Sila, Luzio Kornelio}}
 
[[Kategoria:Antzinako Erromako militarrak]]
40. lerroa:
[[Kategoria:Antzinako Erromako politikariak]]
[[Kategoria:Erromatar Errepublikako kontsulak‎]]
[[Kategoria:K. a. I. mendeko biografiak]]