«La Tène kultura»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.)
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.))
[[Fitxategi:Celts 800-400BC.PNG|thumb|250px|Zelten hedapena K. a. 800-400 bitartean.]]
'''La Tène kultura''' [[Burdin Aro]]ko [[kultura arkeologiko]]a da, zein [[K. a. 450]] ingurutik K. a. I. mendeko [[Antzinako Erroma|erromatarren konkista]] arte [[Frantzia]]n, [[Suitza]]n, [[Austria]]n, hegoaldeko [[Alemania]]n, [[Txekia]]n, [[Eslovakia]]n eta [[Hungaria]]n garatu zen. Izena [[1857]]an aurkitutako Suitzako La Téne aztarnategitik hartu zuen. [[Mediterraneoa|Mediterraneotik]] zetozen eragin greziar eta etruskoari esker, [[Hallstatt kultura]]tik garatu zen zuzenean, haustura kulturalik gabe.
 
Kultura hau ezagutzeko hiru iturri mota ditugu: arkeologikoak, idatzizkoak eta, polemikoena, etnografikoak. Izan ere, aditu batzuen ustetan, La Teneko arte eta kulturaren elementu batzuk [[Europa]]ko mendebaldeko lurralde zeltetan gorde ziren.
 
Arkologikoki La Téne kulturako materiala erabiltzen zuten gizarteei, K. a. V. mendetik aurrera [[Grezia]]ko eta Erromako idazleek ''keltoi'' eta ''galli'' deitu zieten hurrenez hurren. [[Herodoto]]k [[zelta]]k [[Danubio]]ko iturburuan kokatu zituen, La Téne kulturako bihotzean hain zuzen ere. La Tène kultura osoa zelta herri batuarekin lotu ahal den edo ez zehazten zaila da. Arkeologoek behin eta berriro adierazten dute hizkuntzak, kultura materialak eta tribuarekiko loturak ez dutela ezinbestean bat egiten.
 
{{commonskat}}