Kizzuwadna: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.)
1. lerroa:
'''Kizzuwadna''', [[hurritar]] kulturako erresuma bat izan zen, gaur egun [[Turkia]]ko [[İskenderun|Alexandretako]] golkoan kokatua. Bere historia, [[hitita]]r inperioarekin lotuta dago, eta, hasieran, erresuma independente bat izan bazen ere (Adaniya deitua), dirudienez, hititar inperioan sartu zen [[Hattusili I.a]]ren erregealdian, ([[K. a. 1650ko hamarkada|K. a. 1650]]-[[K. a. 1620ko hamarkada|K. a. 1620]]). Baina, ondoren, hititek izan zuten ahuldadea probestuz, Kizzuwadna independente aldarrikatu zen, honela, [[Mitanni]] eta Hititar inperioaren artean zuen tarteko kokapenarekin jokatuz, botere handia lortu ahal izateko.
 
Egoera hau, [[Telepinu]] erregeak eta bere ondorengoek onartu zutena, [[Tudhalia I.a]]ren erregealdirarte mantendu zen, ([[K. a. 1430ko hamarkada|K. a. 1430]]-[[K. a. 1400ko hamarkada|K. a. 1400]]), Kizzuwadna estatu basailu bihurtu zuena ''Sunasurako hitzarmena''ren bidez, Mitanniren aurkako bere kanpainen aurrekari bezala. Kizzuwadna, hititar inperioaren basailu bezala mantendu zen [[Shubiluliuma I.a]]ren erregealdirarte ([[K. a. XIV. mendea]]ren erdialdea), errege honek, Kizzuwadnaren izenezko independentziarekin amaitu zuelarik.
 
Hititar inperioaren mendeko egoera politikoa gora-behera, dirudienez, Kizzuwadnak eragin handia izan zuen hititengan, erresuma honen bidez, euren kulturan elementu hurritar ugari sartu zituztenak, bereziki erlijioa, zenbait errege hititak, [[Urhi-Teshub]] kasu, euren izen hurritarra erabiltzeraino.