Keroneako gudua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.)
5. lerroa:
| irudia = [[Fitxategi:Lion of Chaeronea 1914.JPG|200px]]
| oina = Keroneako lehoia
| data = [[K. a. 338]]ko [[abuztuaren 2]]a
| lekua = [[Keronea]], [[Beozia]]
| koordenatuak =
21. lerroa:
| oharra =
}}
'''Keronea''', [[Beozia]] eskualdean kokatutako [[Grezia]]ko antzinako hiri bat da. Hiri hau, historian, ospetsu egin zen [[Atenas]]en etorkizunerako erabakigarriak izan ziren guduak gertatu izanagatik. Beranduago, [[K. a. I. mendea]]n, Keronean, [[Luzio Kornelio Sila|Silak]] zuzendutako erromatar armada eta Pontoko errege zen [[Mitridates VI.a|Mitridates VI.a Eupatorren]] arteko azken gudua gertatu zen.
 
== Gudua ==
'''Keroneako gudu'''rik ezagunena, [[Filipo II.a Mazedoniakoa]]k [[Tebas (Grezia)|Tebas]] eta [[Atenas]]eko armada bateratuen aurka izan zen, [[K. a. 338]]an. Gertaera honen ondoren, greziar hiriak, [[Mazedonia (antzinako erresuma)|Mazedoniarekin]] aliatu ziren, estatu zergari bezala, baina euren independentzia mantenduz.
 
Filipo Mazedoniakoa, greziar lurretatik eginiko espedizio baten buru izan zen, lurralde guzti horien jabe eta subirano bihurtzeko asmoz. Beranduago herri inbaditzaile askorekin gertatuko zen bezala, greziar kultura babestu eta miresten zuen, eta, beraz, greziarrak bere agintepean izatea nahi zuen, ez hauek suntsitzea. Greziako hiri eta herri ezberdinek, urteak zeramatzaten euren artean borrokan, Greziako nagusitasunaren bila. Filipok nahi zuenerako, pare-pareko egoera.
 
[[Alexandro Handia]]ren aitak [[Grezia]]n lortu zuen lehen garaipena [[K. a. 346]]an izan zen, [[Fozia]] eskualdea konkistatu zuenean (greziar penintsularen erdian). Une horretatik aurrera, Mazedonia, honen erregea buru zela, [[Anfiktionia]]n onartua izan zen. Lortu berri zuen bere boterearekin, Filipok, Greziako kontuak domeinatzen zituen, eta [[Delfosko orakulua|Delfoseko orakuluaren]] kontrola hartu zuen, funtsezko garrantzia zuena arlo militar edo politikoko edozein erabaki hartzerako orduan.
 
[[K. a. 338]]an, Tebas eta Atenas hiriak, elkarren artean borrokan zebiltzan, baina, Filipok eta bere armadak suposatzen zuen arriskuaren aurrean, eta [[Demostenes]] hizlari eta politikariaren hitzak jarraituz, amankomunean zuten etsaiaren aurka elkartzea erabaki zuten, gerra hasiz. Hiru armadak, Keroneako zelaietan borrokatu ziren. Mazedoniar armadak, bi estratega bikain zituen jeneral bezala: Filipo bera, eta honen semea, [[Alexandro Handia]], garai hartan 18 urte baino ez zituena eta 1800 zaldizko zuzentzen zituena. Hasieran, garaipena greziarren aldekoa izango zela zirudien, baina agintari mazedoniarrak profesional onak ziren, eta Filipok, etsaia modu erabakiorrean engainatzen jakin zuen, aurretik ustekabean hartua izan zena, eta albo bat agerian zuena. Gudua irabazi zuen eta, ondoren, jakinduria politikoz jokatu zuen, garaituak lotsagarri utzi gabe, batez ere atenastarrak, presoei askatasuna emanez.
 
== Guduaren deskribapena ==