Kalkolitoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.)
5. lerroa:
Kalkolitoa askoz lehenago izan zen [[Ekialde Hurbila|Ekialde Hurbilean]] [[Europa]]n baino. Europan kobrearen erabilera ez zen oso zabala izan, eta [[eztainu]]arekin galdatzeko ahaleginak oso goiz hasi ziren. Beraz, Kalkolitoko kultura eta aroak bereiztea zaila da.
 
Oro har, Mendebaldeko Europan, Kalkolitoak [[K. a. 2500]]tik [[K. a. 1800]] arte iraun zuen. Hasiera batean, kobrearen eskulangintzaren hedapena [[Egeo|Egeo Itsasotik]] etorri zen, [[Danubio]]ko salerosketarako bideari esker. Eta prozesu hori ere mugatua izan zen. [[Ozeano Atlantikoa|Atlantikoko]] kostaldean, esaterako, brontzea etorri baino lehenagoko metalezko ekoizpen zabala urrezkoa izan zen. [[K. a. 1800]] eta [[K. a. 1600]] bitartean, kobrea eta eztainua galdatuz brontzearen metalurgia sortu zuen, metalezko benetako lehendabiziko garaia.
 
== Kalkolitoa, Euskal Herrian ==
{{Sakontzeko|Neolito eta Kalkolitoa Euskal Herrian}}
[[Euskal Herria]]n kobrea lantzen hasi zen gizakiak egungo [[euskaldun]]aren antzeko ezaugarri morfologikoak eta antropologikoak zituen, [[artzaintza]]n ziharduen oro har, eta aztarna ugari utzi zituen bizi zen leizeetan eta harpeetan, hala nola hileta oroitarrietan (trikuharrietan). Euskal Herrian [[K. a. XXV. mendea|K. a. 2500]]. urte aldera hasi bide ziren lantzen metalezko lehen tresnak, kobrezkoak guztiak: [[ezten]]ak, [[aizkora]]k, [[sastakai]]ak, [[gezi punta]]k. Sail eder bat agertu zen [[Gobaederra]]ko leizean ([[Erriberagoitia]], Araba). Jaso dira, halaber, garai hartako kobrezko apaingarri batzuk ([[eskumuturreko]] batzuen zatiak, [[eraztun]]ak, [[lepoko]] batzuen hondarrak).
 
Kalkolitoak [[K. a. 1200ko hamarkada|K. a. 1200]]. urtearen ingururaino iraun zuen Euskal Herrian; orduan hasi zen brontzearen erabilera nagusitzen. Kalkolitoan funtsezko aldakuntzak izan zituen euskaldunen zibilizazioak: beterrietan lehen [[nekazaritza|laborariak]] azaldu ziren ([[Santimamiñe]], [[Jentiletxeta]], [[Sorginaren Txabola]], [[Jaizkibel]], [[Izturitze|Isturitze]]...), hegoaldeko ([[Millaresko kultura]]) eta ipar-mendebaleko ([[zelta]] [[indoeuropar]]rak) herriekiko harremanak areagotu ziren, eta, oro har, euskal gizartearen kultura ezaugarriak eta bereizgarriak itxuratu ziren. Bestalde, kobrearekin batera, beste metal batzuk ere lantzen hasi ziren, [[aleazio]]etan batzuk ([[eztainu]]a, [[berun]]a, [[zilar]]ra), eta hutsik besteak ([[urre]]a, zilarra).
== Erreferentziak ==
{{commonskat}}