Julia Maior: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.)
1. lerroa:
{{biografia infotaula automatikoa}}
'''Julia Zesaris''' edo '''Julia Maior''', [[latin]]ez ''Julia Caesaris'' (K. a. 39ko [[urriaren 25]] - K. o. 14) [[Zesar Augusto|Augustoren]] alaba bakarra izan zen, [[Eskribonia]] bigarren emaztearena. Julia gurasoak dibortziatu baino egun batzuk lehenago jaio zen.
 
K. a. 25ean, Julia [[Martzelo]] lehengusuarekin ezkondu zen. K. a. 23an hil zen [[Martzelo]]. K. a. 21ean, [[Marko Agripa|Agriparekin]] ezkondu zen, zein, leinu apalekoa bazen ere, [[Zesar Augusto|Augustoren]] eskuina bihurtu baitzen. Bost seme-alaba izan zituzten: [[Vipsania Julia]] (edo [[Julia Minor]]), [[Agripina Maior]] ([[Kaligula]]ren ama), [[Gaio Zesar]], [[Luzio Zesar]] eta [[Postumo Agripa]]. [[Zesar Augusto|Augusto]] bera arduratu zen biloben heziketaz. [[Gaio Zesar|Gaio]] eta [[Luzio Zesar|Luzio]] semetzat eta oinordekotzat hartu zituen. [[Marko Agripa|Agripa]] bizirik zegoenean ere, [[Zesar Augusto|Augustok]] familia bere kasa eraman nahi izan zuen: apaltasun eta kastitate ereduak izatera behartu zituen. Hala ere, infideltasunak (batez ere Juliarenak) herritarren hizpide ohikoa ziren.
 
[[Marko Agripa|Agripa]] hil ondoren, Julia [[Tiberio]]rekin ezkondu zen K. a. 11n. Horretarako, [[Tiberio]]k [[Vipsania Agripina]]z dibortziatu behar izan zuen, benetan maite zuen emakumea. Gainera Juliarekin izandako semea hil zen. Zorigabeko ezkontza zen Julia eta [[Tiberio]]ren artekoa. K. a. 6an, [[Tiberio]] [[Rodas]]era bizitzera joan zen. Orduko, banandurik zeuden.
 
[[Zesar Augusto|Augustoren]] alaba bakarra izanda, Juliak uste zuen ukiezina zela. Nolanahi ere, K. a. 2an, adulterio eta traizioa leporatuta, atzeman zuten Julia. [[Zesar Augusto|Augustok]] ezkontza baliogabetu zuen, eta, publikoki, adierazi zuen Julia aitaren kontrako konspirazio batean parte hartu zuela.
 
Juliaren maitaleak herbesteratu ([[Senpronio Grako]] bezala) edo hil ([[Julo Antonio]], [[Marko Antonio]]ren semea, bezala) zituen [[Zesar Augusto|Augustok]]. Julia bera herbesteratu zuen egoera txarreko irla txiki batera: gizonik gabe, ardoa edatea ere debekatu zion. 5 urte beranduago baldintzak baretu zizkion, baina [[Erroma]]tik urrun eduki zuen. Agindu garbiak eman zituen [[Zesar Augusto|Augustok]] Julia eta bere burua mausoleo berean ez ehorzteko. [[Tiberio]]k, boterea eskuratu zuenean, Julia etxe batean sartu zuen, bakar-bakarrik. Gosez hil zen Julia etxe horretan.
14. lerroa:
[[Kategoria:Antzinako Erromako emakumeak]]
[[Kategoria:14ko heriotzak]]
[[Kategoria:K. a. I. mendeko emakumeak]]
[[Kategoria:I. mendeko emakumeak]]