Herodoto: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.)
1. lerroa:
{{Biografia infotaula automatikoa
| jaiotza data = [[K. a. 484]]
| heriotza data = [[K. a. 425]]
}}
'''Herodoto Halikarnasokoa''' ({{lang-grc|Ἡρόδοτος Ἁλικαρνᾱσσεύς}}; [[Halikarnaso]], [[Persiar Inperioa]], [[K. a. 484]] - [[Turios]] edo [[Pella (Grezia)|Pella]], [[K. a. 425]]) [[Antzinako Grezia|greziar]] historialaria izan zen. ''Historiaren aita'' deitu ohi zaio. Haren lanik ezagunena ''[[Historiak]]'' da; bederatzi liburutan banaturik dago, eta [[Mediar Gerrak|Mediar Gerren]] jatorriari buruz egin zituen ikerketak biltzen ditu. Grekoz, «ikerketak» esan nahi duen hitza ἱστορίαι da, eta horixe da «historia» hitzaren sorburua. Herodoto, kronologikoki lehen historialari greziarra izateaz gainera, europar kulturaren barruan [[prosa]]z idatzitako liburu zaharrenaren egilea da. Hark idatzi zuen, bestalde, irakurria izan zedin helburua zuen lehenengo liburua.
 
== Bizitza ==
Herodoto [[Halikarnaso]]n, [[Anatolia|Asia Txikiko]] hego-ekialdeko hirian, jaio zen [[K. a. 484]]. urte inguruan, [[Ligdamis]] [[tirano]]aren aurkakoa zen familia batean. [[Samos]]era erbesteratu behar izan zuen harekin batean. [[Halikarnaso]]ra itzulirik, tirania egozteko matxinadan parte hartu zuen ([[K. a. 454]] inguruan). Denbora batez [[Atenas]]en bizi izan zen ([[K. a. 446]] inguruan), eta [[Perikles]] eta [[Sofokles]] ezagutu zituen. Periklesek [[Grezia Handia]]n sorturiko Turios hirira kolono joan zen [[K. a. 444]]an. Greziak eta Persiak bakea izenpetu zutenetik aurrera, Samos, Atenas eta Turios abiagune harturik, bidaia handiak egin zituen [[Asia]], [[Afrika]] eta [[Europa]]ko lurraldeetan zehar: [[Asia Txikia]], [[Babilonia]], [[Eszitia]] ([[Olbia]], [[Krimeako penintsula]]), [[Zirene]], Goi eta Behe Egipto, [[Kreta]], [[Egeoko uharteak]], ia Grezia kontinental osoa eta Grezia Handia.
 
== Lana ==
21. lerroa:
{{commonskat}}
 
[[Kategoria:K. a. V. mendeko idazleak]]
[[Kategoria:Antzinako Greziako historialariak]]