«Germania»: berrikuspenen arteko aldeak

3 bytes removed ,  Duela 2 urte
t
Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.)
t (Euskaltzaindiaren webguneko esteka berriak)
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.))
[[Fitxategi:Imperium Romanum Germania.png|thumb|300px|Erromatar Inperioaren eta haren menpe ez zegoen Germania Handiaren ''(Germania Magna)'' mapa, K. o. II. mendeko mugen arabera]]
 
'''Germania'''<ref>{{Erreferentzia|url=https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0142.pdf|izenburua=142. araua: Antzinateko eskualdeen euskarazko izenak|egilea=[[Euskaltzaindia]]|data=2004/XII/16|lekua=[[Bilbo]]}}</ref>, [[Erromatar Inperioa]]n, [[Zesar Augusto|Augustoren]] agintaldiaren garaian, hiru probintziaz osaturiko Europako erdialdeko eremu zabal bat izan zen. Germaniako probintziak hauek ziren: [[Germania Garaia]], [[Germania Beherea]] eta [[Germania Magna]]. Azken hori oso denbora laburrez egon zen Erromatar Inperioaren barruan, 18 urtez baino ez. [[Druzoak|Druso]] garaile irten zen [[Rhin]]etik [[Elba (ibaia)|Elbara]] bitartean izan zituen gudu guztietan, eta, K. a. 9. urtean, probintzia hori Erromaren mende geratu zen [[Teutoburgoko oihaneko gudua]] gertatu zen arte, K. o. 9. urtean. Beste bi probintziek berriz, Mendebaldeko Inperioaren azken uneetaraino jarraitu zuten inperioaren barnean.
 
== Historia ==
 
Germaniaren parte bat, [[Rhin]] ibaitik [[Galia|Galietaraino]], erromatarren mende egon zen; [[Zesar Augusto|Augusto]] enperadoreak bitan banatu zuen K. a. zazpigarren urtean: Germania Beherea iparraldean, [[Kolonia (Alemania)|Kolonia]] hiriburu zuena, eta Germania Garaia hegoaldean, [[Mainz|Maguntzia]] hiriburu zuena.
 
Germaniaren beste parteak (Germania Magna) muga egiten zuen Erromatar Inperioarekin, eta Rhin ibaia zuen mendebalean, [[Baltikoa]] eta [[Ipar itsasoa|Ipar Itsasoa]] iparraldean, [[Vistula]] ibaia ekialdean, eta [[Danubio]] hegoaldean. Erromak ez zuen inoiz bereganatu Germaniaren parte hori, nahiz eta bertako herrien aurka etengabe borrokan jardun eta sarritan gurutzatu Rhin eta Danubio ibaiak. [[Julio Zesar|Zesarrek]], adibidez, erasoaldiak jo zituen K. a. 55. eta 53. urteetan.
 
Germaniako barbaroei eusteko ''limes''ak, [[gotorleku]]ak, eraiki zituzten erromatarrek beren mugetan. Hala ere, IV. mendean, germaniar herriek limesak gainditu eta [[Erroma]] hartu zuten. Armaden bidez jaso zuen Germaniak Erromaren eragina; izan ere, armaden kanpamenduak zeuden tokietan hiri asko sortu ziren: Argentoratum ([[Estrasburgo]]), Bonna ([[Bonn]]), eta abar.