Garai helenistikoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.)
1. lerroa:
{{HezkuntzaPrograma|Kultura klasikoa}}
[[Fitxategi:Nike of Samothrake Louvre Ma2369 n4.jpg|eskuinera|thumb|280px|''[[Samotraziako Garaipena]]'', arte helenistikoaren maisulanetako bat.]]
'''Garai helenistikoa, helenismoa''' edo '''garai alexandrinoa''' [[Antzinako Grezia]]ko historiaren aro bat izan zen. Aro honen muga kronologikoa bi gertaera politiko esanguratsuk zehazten dute: alde batetik, [[Alexandro Handia]]ren heriotza ([[K. a. 323]]) eta beste aldetik, Kleopatra VII.aren eta bere maitale Marko Antonioren suizidio Aktiumgo gudako porrotaren ostean.
 
Greziar garai klasikoaren gainbeheraren eta Erromatar boterearen gorakadaren arteko trantsizio unea da.
 
== Alexandro Handiaren ondarea ==
[[K. a. 336]]. urtean igo zen [[Mazedonia (antzinako erresuma)|Mazedoniako]] tronura [[Alexandro Handia]]. Hamabi urte eskasetan, bere konkistekin, Antzinateko inperio handienetako bat sortu zen, Mendebaldea eta Ekialdea bateratzen zituena, [[Danubio]]tik hasi eta [[Indus]]eraino.
 
Alexandrok hogei urte zituen bere aita [[Filipo II.a Mazedoniakoa|Filipo]] hil zutenean eta orduantxe izendatu berri zuten Alexandro Mazedoniako errege. Hiri grekoak menderaturik, eta erresumaren iparraldeko mugak baketurik, [[K. a. 334]]. urtean gerra panhelenikoa jarri zuen abian grekoen aspaldiko arerioen kontra, hots, une hartan [[Dario III.a Kodomano]] buruzagi zuen [[Persiar Inperio]] erraldoiaren kontra. Alexandrok [[Helesponto]] gurutzatu zuen, 30.000 gizoneko armadaren buru; Graniko eta [[Issosko gudua|Issosko]] guduen ondoren, feniziar kostaldeko hiriez jabeturik, [[Egipto]]n sartu zen; han, [[Alexandria]] fundatu zuen, eta faraon eta jainkotzat ezagutu zuten.
 
[[Fitxategi:Battle_of_Issus.jpg|thumb|ezkerrera|400px|[[Alexandro Handia|Alexandro]] eta [[Dario III.a Kodomano|Dario]] aurrez-aurre [[Issosko gudua|Issosen]], ''Alexandroren mosaikoa'']]
[[Gaugamelako gudua]]k, [[Tigris]] ibaiaren ondoan, Persiar Inperioko hiriburuen ateak –[[Susa (hiria)|Susa]] eta [[Persepolis]]– zabaldu zizkion. Handik abiatuta, inperioaren ekialdeko probintzien konkista hasi zuen –gaurko [[Uzbekistan]] eta [[Afganistan]]–, eta hiri asko fundatu zituen. [[K. a. 327]]. urtean, [[India]]ren konkista hasi zuen, eta [[Indus]] ibaiaren ertzeraino heldu zen. Armadak behartu zuelarik, 7.000 kilometro egin ondoren lehertuta baitzeuden soldaduak, eten egin behar izan zituen konkistak, eta [[Babilonia]]ra itzuli zen. Inperio berriaren hiriburutik, grekoak eta ekialdetarrak bateratuz antolatu zituen Alexandrok lur konkistatuak, baina oso gazte hil zen, [[K. a. 323]]an, eta antolamendu hura behera etorri zen. Hil zenean, erreinu desberdinetan zatikatu zuten inperioa haren jeneralek ([[diadoko]]ek).
 
Horrela hasi zen [[helenismo]]aren aroa, kultura grekoa Mediterraneo ekialdera zabaldu izana ezaugarri duena. [[K. a. III. mende]]an zehar, halako oreka bat lortu zuten [[Mazedonia (antzinako erresuma)|Mazedonia]], [[Seleukotar Inperioa|Siria]] eta [[Ptolomeotar dinastia|Egiptoko]] hiru erresuma handiek, beste erakunde politikoei gailendurik, eta horrek zibilizazio helenistikoaren garapena erraztu zuen. Baina hurrengo mendearen amaieran, oreka hori hautsi egin zuen [[Antzinako Erroma|Erromaren]] eragin gero eta handiagoak, oreka sistema hori pixkana-pixkana bere hegemoniaz ordeztu baitzuen.
 
Bestalde, Alexandroren inperio zaharraren ekialdea, [[Eufrates]]tik [[Indus]]era, iraniar potentzia berriaren eskuetan erori zen, [[partia]]rren eskuetan alegia. [[Augusto]]k [[Antzinako Egipto|Egipto]] hartu zuenean, [[K. a. 30]]ean, desagertu zen Alexandroren konkistekin sorturiko azken erreinua, eta Erromak beretu zuen helenismoaren ondarea, Ekialdean [[Partiar Inperioa]]ren kontra defenditu behar izan zuena.
 
== Erresuma helenistikoak ==
[[Fitxategi:Map Diadochs-fr.png|thumb|ezkerrera|400px|[[Diadoko]]en erresumak [[K. a. 301]]ean]]
Alexandro hil zenean, haren jeneralek, [[diadoko]]ek, urteak eta urteak eman zituzten borroka gogorrean, inperioko lurrak beretu nahian, eta borroka haietatik erresuma sail bat sortu zen. Errege berriek dinastiak fundatu zituzten. Nagusiak hauek izan ziren: Antigonidak [[Mazedonia (antzinako erresuma)|Mazedonian]]; [[Seleukotar Inperioa|Seleukotarrak]] Persiar Inperio zaharrean, [[Asia Txiki]]tik [[Indus]]eraino; Lagidak edo [[Ptolomeotar dinastia|Ptolomeotarrak]] [[Antzinako Egipto|Egipton]], eta Atalidak [[Pergamo]]n, Asia Txikiko erdiko kostaldean. Erregeek, konkista eskubidez baitziren beren erresumen jabe, aginpide erabatekoa zuten, jainkozkoa izateak are sendoagotzen zuena, eta horrek gurtza ofiziala ekarri zuen berekin.
 
44. lerroa:
=== Antzokia ===
[[Fitxategi:PrieneTheatreMay2007.jpg|ezkerrera|thumb|Prieneko antzokia]]
Antzoki kopurua ere areagotu egin zen. Ohitura zaharren arabera eraiki ziren, normalean mendi magalen ondoan. Garai honetan egokitzapen batzuk izan ziren, esate batera aktoreak antzezteko eszenatoki iraunkorrak jarriz. Honi buruzko informazio gehien duen antzokia K. a. 150. urteko [[Priene]] antzokia da.
 
=== Gimnasioa ===
60. lerroa:
 
<gallery mode=packed heights=250px style="text-align:left">
Pergamonmuseum_Pergamonaltar.jpg|<small>[[Pergamoko Aldarea]], [[K. a. II. mendea]], [[Pergamo Museoa]], [[Berlin]]</small>
MG-Paris-Aphrodite of Milos edited.jpg|<small>''[[Venus Milokoa]]'', K. a. 130-100, [[Louvre]], Paris</small>
Laocoon group-Vatican Museums.jpg|<small>''[[Lakoon eta bere semeak]]'', K. a. 200 aldean, [[Vatikanoko Museoak]], [[Erroma]]</small>
Ptolemy_I_Soter_Louvre_Ma849.jpg|<small>[[Ptolomeo I.a]]ren bustoa, [[Louvre]]</small>
</small>
68. lerroa:
 
== Erlijio helenistikoa ==
[[Fitxategi:Serapis_Pio-Clementino_Inv689_n2.jpg|thumb|220px|[[Serapis]] jainkoa, [[K. a. IV. mende]]ko irudiaren kopia]]
Helenismoa erlijio kezka eta asalduren garaia izan zen. Grekoen eta ekialdekoen nahasketak jainko grekoen eta indigenoen ezaugarrien nahastura eragin zuen. Grekoen hiri erlijio usadiozkoak, beraz, gainditu egin zuen hirien gainbehera politikoa eta erregearen gurtzarekin aberastu zen, dinastiarekiko leialtasunaren adierazgarri gisa.
 
76. lerroa:
 
== Eskolak eta akademiak ==
IV. mendeko eskola gehienek garai helenistikoan bizirik iraun zuten. Platonen eskolak lan filosofikoa jarraitu zuen eta Akademiak K. a. I mendera arte luzatu ziren garai ezberdinetan izen ezberdinak hartuz.
 
'''- Akademia Zaharra'''