Gaio Grako: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.)
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa|jaiotza data=[[K. a. 154]] |heriotza data= [[K. a. 121]]}}
'''Gaio Grako''' ({{lang-la|Gaius Sempronius Gracchus}}; [[K. a. 154]] - [[K. a. 121]]) politikari erromatarra izan zen. [[Tiberio Grako]]ren anaia gaztea zen. Bera bezala, erreforma-politika hasteagatik Senatuko alde atzerakoienek hil egin zuen. [[Grakotarrak]], garaiko familia garrantzitsuenetakoa zen, aberatsa eta ospetsua. Bere ama, [[Kornelia Afrikarra]], [[Eszipion Afrikarra|Eszipion Afrikarra Zaharraren]] alaba izan zen, eta bere arreba [[Eszipion Emiliano]]rekin ezkondu zen.
 
Anaiak sortutako iskanbilaren aurrean, laborantza erreforma bultzatzen saiatu zen. K. a. 132ko Tiberioren hilketak Grakotarren buruan utzi zuen Gaio. Ibilbide politikoa K. a. 126an hasi zuen Gaiok. K. a. 123an, [[plebearen tribuno]] izendatu zuten. Senatari atzerakoiak berehala ohartu ziren anaiak bezainbeste arazo emango ziela. Are gehiago, Gaioren erreformak ez ziren laborantza arloan mugatzen: aberatsek ilegalki lortutako lurrak txiroen artean banatu beharko lirateke, gariaren prezioak murriztekoak ziren...
 
K. a. 122an, Gaiok [[tribuno]] kargua lortu zuen berriro, [[Erroma]]ko behe-mailakoek aho batez sustatuta. Hirugarren aldiz saiatu zen, baina arrakastarik gabe. Aldakuntza guztien geldiketa mugitzeke ikusi beharrean, indarra erabiliz erantzun zuen Gaiok. Senatuak estatuaren etsaitzat jota, doi doi ihes egitea lortu zuen. Atzerakoien armadak inguratuta, bere buruaz beste egin zuen. Horren ondotik, 1.000 jarraitzaile inguru hilarazi zituzten eta haien etxaldeak bahitu.
 
Gaiok alaba bat utzi zuen, zein Fulvio Flakorekin ezkondu zen. Horren alaba, Fulvia, [[Klodio Pulker|Publio Klodio Pulkerren]] eta gero [[Marko Antonio]]ren emaztea izan zen.
11. lerroa:
 
[[Kategoria:Antzinako Erromako politikariak]]
[[Kategoria:K. a. II. mendeko biografiak]]
[[Kategoria:Plebearen tribunoak]]
[[Kategoria:Suizidak]]