Fidias: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.)
1. lerroa:
[[Fitxategi:1868 Lawrence Alma-Tadema - Phidias Showing the Frieze of the Parthenon to his Friends.jpg|thumb|250px|''Fidias Partenoiko frisoa lagunei erakusten'' (1868, [[Lawrence Alma-Tadema|Sir Lawrence Alma-Tadema]]).]]
'''Fidias''', [[greziera]]z Φειδίας, ([[Atenas]] [[K. a. 480]] inguru - [[Olinpia]] [[K. a. 430]] inguru), [[Antzinako Grezia]]ko [[eskulturagintza|eskultore]] ospetsuena izan zen. Margolari eta arkitekto izan zen ere, lehen greziar klasizismoko garaikidea.
 
== Bizitza ==
Fidiasen bizitzaz xehetasun gutxi ezagutzen dira. Jakina da, [[Maratoi]]ko bataila amaitu eta gutxira Atenasen jaio zela. Bere hezkuntzaz datu ugari daude. [[Hegias Atenaskoa]], [[Ageladas Argosekoa]] eta [[Polignoto Tasosekoa]] margolaria, hirurak, bere irakasle izan zirena jotzen da. [[Brontze]]a lantzeko teknika [[Argos]]eko eskolan ikasi zuen Ageladasekin, [[Miron]] eta [[Polikleto]]rekin batera. Bere jarduera artistikoa [[K. a. 464]]an omen zuen.
 
[[Pausanias]]ek Fidiasen bi ikasle aipatzen ditu, era berean bere ''[[eromenoi]]'' izan zirela. Bata [[Agorakrito]] zen, [[Ramnute]]n egin zuen [[Nemesis]] eskulturaz ezaguna; bestea Pantarkes [[elide|elistarra]], [[K. a. 436]]ko 86. [[Olinpiada|Olinpiadetan]] irabazle.
 
== Lanak ==
14. lerroa:
{{sakontzeko|Olinpiako Zeusen Estatua}}
 
Antzinako greziarren artean, beste guztien gainetik ospez nabarmendu ziren Fidiasen bi lan: urre eta bolizko [[Olinpiako Zeusen Estatua|Zeusen estatua]] erraldoia Zeusen Tenpluan, [[Olinpia]]n; eta [[Partenoia|Partenoiko]] [[Atena]] jainkosa greziarraren eskultura. Bi eskulturak [[K. a. V. mendea]]ren erdialdean eraikiak izan ziren. Hainbat erreplika egin izan dira, antzina eta garai modernoan. K. a. V. mendetik, aurkitu diren Zeusen Estatuaren kopiak, [[Elide|Eliseko]] txanponetan eginiko kopia txikiak dira. Honek buruaren eta estatuaren itxuraren nozio orokor bat ez besterik ematen digu. Partenoiko Atenarenak, marmolezko bi kopia txiki aurkitu dira Atenasen.
 
== Ikus, gainera ==