Europa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.)
27. lerroa:
Europan aurkitutako lehenengo [[hominido]]a Georgian aurkitutako ''[[Homo erectus georgicus]]'' izan zen, orain dela 1,8 milioi urte inguru bertan bizi zena<ref>{{Erreferentzia|izena=Christoph|abizena=Zollikofer|izenburua=A New Skull of Early Homo from Dmanisi, Georgia|orrialdeak=85–89|hizkuntza=en|abizena2=Tvalchrelidze|abizena3=Tappen|abizena4=Leon|abizena5=Nioradze|abizena6=Mouskhelishvili|abizena7=Maisuradze|abizena8=Ferring|abizena9=Agusti|izena2=Merab|izena3=Martha|izena4=Marcia Ponce de|izena5=Medea|izena6=Alexander|izena7=Givi|izena8=Reid|izena9=Jordi|data=2002-07-05|url=https://science.sciencemag.org/content/297/5578/85|aldizkaria=Science|alea=5578|zenbakia=297|issn=0036-8075|pmid=12098694|doi=10.1126/science.1072953|sartze-data=2019-05-04}}</ref>. Espainiako [[Atapuerca]]n beste giza aztarna batzuk ere aurkitu dira, orain dela milioi urte ingurukoak. Aurkitzaileek ''[[Homo antecessor]]'' izena eman diete fosil hauei<ref>{{Erreferentzia|izenburua=ScienceDirect|url=https://www.sciencedirect.com/science/article/pii/S0305440313002197?via%3Dihub|aldizkaria=www.sciencedirect.com|doi=10.1016/j.jas.2013.06.013|sartze-data=2019-05-04}}</ref>. [[Neandertaleko gizakia]] Europan orain dela 230.000 urte inguru agertu zen<ref>{{Erreferentzia|abizena=Arsuaga, Juan Luis de.|izenburua=La especie elegida : la larga marcha de la evolución humana|argitaletxea=Temas de Hoy|data=1998|url=https://www.worldcat.org/oclc/39171215|edizioa=1. ed|isbn=8478809090|pmc=39171215|sartze-data=2019-05-04}}</ref>, eta laster hedatu zen kontinente osoan zehar. Erregistro fosiletik orain dela 30.000 urte inguru desagertu ziren, Iberiar penintsulako hegoaldean<ref>{{Erreferentzia|izena=Tatsuhiko|abizena=Sakamoto|izenburua=Late survival of Neanderthals at the southernmost extreme of Europe|orrialdeak=850–853|hizkuntza=en|abizena2=Ruiz|abizena3=Stringer|abizena4=Villalpando|abizena5=Valarino|abizena6=Fuentes|abizena7=Brown|abizena8=Guzman|abizena9=Marco|izena2=Francisca Martinez|izena3=Christopher B.|izena4=Antonio|izena5=Claire A.|izena6=Noemí|izena7=Kimberly|izena8=Francisco Giles|izena9=Antonio Sánchez|data=2006-10|url=https://www.nature.com/articles/nature05195|aldizkaria=Nature|alea=7113|zenbakia=443|issn=1476-4687|doi=10.1038/nature05195|sartze-data=2019-05-04}}</ref>. Neanderthalek milaka urte eman zituzten [[Cro-Magnon]]go gizakiarekin, Europan orain dela 43.000 eta 40.000 urte artean agertu zena, tartean [[Isturitz]]en, [[Nafarroa Beherea]]<ref>{{Erreferentzia|izena=Svante|abizena=Pääbo|izenburua=Genome sequence of a 45,000-year-old modern human from western Siberia|orrialdeak=445–449|hizkuntza=en|abizena2=Viola|abizena3=Kelso|abizena4=Reich|abizena5=Hublin|abizena6=Slatkin|abizena7=Higham|abizena8=Douka|abizena9=Lachmann|izena2=T. Bence|izena3=Janet|izena4=David|izena5=Jean-Jacques|izena6=Montgomery|izena7=Thomas F. G.|izena8=Katerina|izena9=Michael|data=2014-10|url=https://www.nature.com/articles/nature13810|aldizkaria=Nature|alea=7523|zenbakia=514|issn=1476-4687|pmid=25341783|pmc=PMC4753769|doi=10.1038/nature13810|sartze-data=2019-05-04}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=ScienceDirect|url=https://www.sciencedirect.com/science/article/pii/S0047248411002259?via%3Dihub|aldizkaria=www.sciencedirect.com|doi=10.1016/j.jhevol.2011.11.009|sartze-data=2019-05-04}}</ref>.
 
[[Europako Neolito]]a, [[nekazaritza]] eta [[abeltzaintza]] ekarri, herri-sedentarioen kopurua handitu eta [[eltzegintza]] ekarri zuen [[Iraultza neolitiko|iraultza]], orain dela 9.000 urte inguru hasi zen [[Grezia]]n eta [[Balkanak|Balkanetan]], ziurrenik [[Ekialde Hurbil]]eko [[Anatolia]]tik eragina<ref>{{Erreferentzia|abizena=Borza, Eugene N.|izenburua=In the shadow of Olympus : the emergence of Macedon|argitaletxea=Princeton University Press|data=1990|url=https://www.worldcat.org/oclc/20563267|isbn=0691055491|pmc=20563267|sartze-data=2019-05-04}}</ref>. Balkanetatik hedatu zen [[Danubio]]an eta [[Rhin]]ean zehar ([[Banden eltze kultura]]) eta Mediterraneoko kostan zehar ([[Kardial kultura]]). K. a. 4500 eta 3000 urteen artean Neolitoa mendebalderantz eta iparralderantz hedatu zen, [[kobre]]zko gailuak egiteko teknologia berria zabalduz. Mendebaldeko Europako Neolitoan ez ziren nekazaritza herri handiak garatu, baina bai [[itxitura]]k, [[tumulu]]ak eta [[megalito]]ak<ref>{{Erreferentzia|izenburua=The Oxford companion to archaeology|argitaletxea=Oxford University Press|data=1996|url=https://www.worldcat.org/oclc/35178577|isbn=0195076184|pmc=35178577|sartze-data=2019-05-05}}</ref>. [[Eltze kordadunen kultura]] Neolitoaren amaieran eta [[Kalkolitiko]]aren hasieran hedatu zen. Garai honetan tenplu megalitiko erraldoiak egin ziren, adibidez [[Maltako tenplu megalitikoak]] edo [[Stonehenge]] garai honetan eraiki ziren Europako mendebalde eta hegoaldean<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Encyclopedia of prehistory|argitaletxea=Kluwer Academic/Plenum Publishers|data=©2001-©2002|url=https://www.worldcat.org/oclc/42476753|isbn=0306462648|pmc=42476753|sartze-data=2019-05-05}}</ref>.
 
[[Brontze Aroa]] K. a. 3200.aren inguruan hasi zen Grezian, [[Kreta]]ko [[Minoar zibilizazioa]]rekin, Europako lehen zibilizazio aurreratua<ref>{{Erreferentzia|izenburua=British Museum - Ancient Greece|data=2012-06-15|url=https://web.archive.org/web/20120615141437/http://www.britishmuseum.org/explore/cultures/europe/ancient_greece.aspx|aldizkaria=web.archive.org|sartze-data=2019-05-05}}</ref>. Minoarren ostean [[Mizenastar zibilizazioa]] etorri zen, K. a. 1200 inguruan desagertu zena, Europako [[Burdin Aroa]] piztuz<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Periods - School of Archaeology - University of Oxford|data=2018-10-26|url=https://web.archive.org/web/20181026103821/http://www.arch.ox.ac.uk/classical-archaeology-periods.html|aldizkaria=web.archive.org|sartze-data=2019-05-05}}</ref>. Burdin Aroko kolonizazio nagusiak greziarrek eta [[feniziar]]rek egin zituzten, Mediterraneoko hiriak sortuz. Italian eta Grezian K. a. VIII. mendearen inguruan sortu ziren hiriek Antzinaro Klasikoari bidea ireki zioten, askotan [[Antzinaroko Olinpiar Jokoak|Antzinaroko Olinpiar Jokoen]] hasierarekin irekitzen dena, K. a. 776. urtean<ref>{{Erreferentzia|abizena=Short, John R. (John Rennie), 1951-|izenburua=An introduction to urban geography|argitaletxea=Routledge & Kegan Paul|data=1984|url=https://www.worldcat.org/oclc/59974215|isbn=0710098928|pmc=59974215|sartze-data=2019-05-05}}</ref>.
 
=== Antzinaroa ===
{{sakontzeko|Antzinate klasikoa|Antzinako Grezia|Antzinako Erroma}}
[[Fitxategi:The_Parthenon_in_Athens.jpg|thumb|Atenasko [[Partenoia]].]]
[[Antzinako Grezia]] [[Mendebaldea (kultura)|Mendebaldeko zibilizazioaren]] sortzailea izan zen. Mendebaldeko [[demokrazia]]k eta [[arrazionalismo]]a askotan egozten zaizkio Antzinako Greziari. Greziako hiri-estatua, [[polis]]a, Grezia klasikoko unitate politiko funtsezkoa zen<ref name="daly">{{Erreferentzia|abizena=Daly, Jonathan W.|izenburua=The rise of Western power : a comparative history of Western civilization|argitaletxea=Bloomsbury|data=2014|url=https://www.worldcat.org/oclc/856054646|isbn=9781441189011|pmc=856054646|sartze-data=2019-05-05}}</ref>. [[K. a. 508]]. urtean [[Klistenes Atenaskoa]]k munduko lehen gobernu sistema demokratikoa sortu zuen [[Atenas]]en<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Democracy : the unfinished journey, 508 BC to AD 1993|argitaletxea=Oxford University Press|data=1992|url=https://www.worldcat.org/oclc/25548427|isbn=0198273789|pmc=25548427|sartze-data=2019-05-05}}</ref>. Greziako ideal politikoak [[XVIII. mende]]ko filosofoek eta idealistek berraurkitu zituzten. Antzinako Greziaren ondare kulturala oso handia da: [[filosofia]], [[humanismo]]a eta arrazionalismoa [[Aristoteles]], [[Sokrates]] eta [[Platon]]; historian, [[Herodoto]] eta [[Tuzidides]]; bertso dramatiko eta narratiboan, [[Homero]]ren poema epikoak; draman [[Sofokles]] eta [[Euripides]]ekin, [[medikuntza]]n [[Hipokrates]] eta [[Galeno]]rekin; eta [[zientzia]]n [[Pitagoras]], [[Euklides]] eta [[Arkimedes]]<ref>{{Erreferentzia|abizena=Heath, Thomas Little, Sir, 1861-1940.|izenburua=A history of Greek mathematics|argitaletxea=Dover Publications|data=1981|url=https://www.worldcat.org/oclc/7703465|isbn=0486240738|pmc=7703465|sartze-data=2019-05-05}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Brian|abizena=Gee|izenburua=Early Physics and Astronomy: A Historical Introduction|orrialdeak=21–21|data=1975-01|url=http://dx.doi.org/10.1088/0031-9112/26/1/028|aldizkaria=Physics Bulletin|alea=1|zenbakia=26|issn=0031-9112|doi=10.1088/0031-9112/26/1/028|sartze-data=2019-05-05}}</ref>. [[K. a. V. mende]]an Greziako hiri-estatuetako batzuek elkarrekin egin zioten aurre [[Akemenestar Inperioa]]ri [[Mediar Gerrak|Mediar Gerretan]], munduaren historiako gertakari garrantzitsuenetako bat<ref>{{Erreferentzia|abizena=Strauss, Barry S.|izenburua=The battle of Salamis : the naval encounter that saved Greece--and Western civilization|argitaletxea=Simon & Schuster|data=2004|url=https://www.worldcat.org/oclc/988941905|isbn=9780743274531|pmc=988941905|sartze-data=2019-05-05}}</ref>. Ondoren, 50 urteko bake egonkorra egon zen, [[Periklesen Mendea]] deitzen zaion garaia, Mendebaldeko zibilizazioaren fundaziorako unerik garrantzitsuenetako bat.
 
Greziaren ostean [[Antzinako Erroma]] etorri zen, [[erromatar zuzenbide]]an, [[politika]]n, [[latin|hizkuntzan]], [[ingeniaritza]]n, [[Erromatar arkitektura|arkitekturan]], [[gobernu]]an eta mendebaldeko zibilizazioaren beste eremu askotan eragin zuzena izan zuena<ref name="daly" />. Italiatik abiatuta, [[K. a. III. mende]]tik aurrera erromatarrak hedatzen joan ziren, milurtekoaren aldaketarekin batera Europako mendebaldea eta Mediterraneo osoa kontrolpean izan arte. [[Erromako Errepublika]] [[K. a. 27]]. urtean amaitu zen, [[Zesar Augusto]]k [[Erromako Inperioa]] aldarrikatu zuenean. Hurrengo bi mendeetan ''[[pax romana]]'' gisa ezagutzen dena hedatu zen, bake, oparotasun eta egonkortasun politiko handiko denbora, Europako leku gehienetan<ref>{{Erreferentzia|abizena=McEvedy, Colin.|izenburua=The Penguin atlas of medieval history|argitaletxea=Penguin Books|data=(1985 printing)|url=http://worldcat.org/oclc/17782716|pmc=17782716|sartze-data=2019-05-05}}</ref>.
 
Inperioa oraindik gehiago hedatu zen, [[Antonio Pio]] eta [[Marko Aurelio]] enperadoreen gobernupean, denbora luzez iparraldeko mugan zeuden [[germaniar]], [[pikto]] eta [[eskoziar]]ren aurka<ref>{{Erreferentzia|abizena=Foster, Sally M.|izenburua=Picts, Gaels and Scots : early historic Scotland|argitaletxea=Batsford|data=2004|url=https://www.worldcat.org/oclc/56453769|edizioa=[New ed.]|isbn=0713488743|pmc=56453769|sartze-data=2019-05-05}}</ref>. Inperioaren gainbehera [[III. mende]]an hasi zen, bereziki mendebaldean. [[Konstantino I.a]]k [[Kristautasun]]a legaleztatu zuen [[313]]. urtean, hiru mendetako jazarpenaren ondoren. Konstantinok hiriburua Erromatik [[Bizantzio]]ra mugitu zuen, 330etik aurrera [[Konstantinopla]] izena hartu zuen hiria. Kristautasuna erlijio ofizial bakarra bilakatu zen [[380]]ean, eta [[391]]-[[392]]an [[Teodosio]]k [[paganismo]]a debekatu zuen<ref>{{Erreferentzia|abizena=Williams, Stephen, 1942-2004.|izenburua=Theodosius : the empire at bay|argitaletxea=Batsford|data=1994|url=https://www.worldcat.org/oclc/230743868|isbn=0203975960|pmc=230743868|sartze-data=2019-05-05}}</ref>. Autore batzuek Antzinaroa une horretan amaitzen dela uste dute; alternatiba gisa, [[476]]. urtean [[Erromatar Inperioaren gainbehera|Mendebaldeko Erromako Inperioaren erorketan]] ezarri ohi da garaiaren amaiera gisa, [[529]]an [[Atenasko Akademia]]ren itxieran<ref>{{Erreferentzia|abizena=Hadas, Moses, 1900-1966.|izenburua=A history of Greek literature.|argitaletxea=Columbia University Press|data=1950|url=https://www.worldcat.org/oclc/307596|isbn=0231017677|pmc=307596|sartze-data=2019-05-05}}</ref> edo [[Islam]]aren sorreran [[VII. mende]]an.