Erromako kontsul: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.)
3. lerroa:
 
== Historia ==
[[Tarkinio Superbo]] azken errege etruskoa bota ondoren, erregeen agintea eta autoritatea, hein handi batean, ezarri berri ziren kontsulei eman zitzaizkien. Hasiera batean "pretor" (lider) deitu zitzaien magistratu horiei, armadako buruak baitziren. [[K. a. 305]]ean, berriz, kontsul izena eman zitzaien.
 
Bake garaian ahalmen handiak zituzten kontsulek, bai administrazioan, bai legegintzan, bai justizian, eta gerra garaian armadako buru nagusia ziren. Horretaz gain, erlijio eginkizunak ere betetzen zituzten. Urtero bi kontsul hautatzen ziren, eta haietako bakoitzak bestearen egintzei betoa jartzeko eskubidea zeukan.
 
Tradizioari jarraikiz, hasiera batean [[patrizioak]] baino ez ziren kontsul karguan aritzen. [[K. a. 367]]an plebeioek magistratura horretan aritzeko eskubidea lortu zuten, Licinia Sexta legeak xedatzen baitzuen urteroko bi kontsuletatik bata [[plebeio]]a izanen zela. Hurrengo urtean [[Luzio Sexto]] izan zen lehendabiziko kontsul plebeioak. Hala ere, egungo historialariek zalantzan jarri dute kontaera tradizional hori; izan ere, Luzio Sextoren aurretik izen plebeioak zeramatzaten kontsulak bazeuden.
 
Denborak aurrera egin ahala, kontsul izatea bilakatu zen norberaren ibilbide politikoaren gailurra eta azken pausoa. [[K. a. I. mendea]]n, [[Luzio Kornelio Sila|Silak]] ibilbide politikoa legeztatu zuenean, kontsul izendatu ahal izateko, 41 urte izan behar zituzten politikariek. Julio Zesar Erromako kontsul hautatu zuten [[Erromako Senatua|senatuan]] hainbat aldiz, [[K. a. 59|K.a. 59an]] hasita.
 
== Ikus, gainera ==