Erosten harresia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.)
19. lerroa:
| webgunea =
}}
'''Erosten harresia'''<ref>EIMA: [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/ONOMASTIKA/IZEN%20ZERRENDAK.pdf ''Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak''].</ref> —''Aieneen harresia'' izenaz ere ezaguna— ([[hebreera]]z: הַכֹּתֶל הַמַּעֲרָבִי, ''HaKotel HaMa'aravi'') euste harresi bat da, judutarrentzat toki sakratua dena. Sineste sustraitu batek dioenez, judaismoaren eraikinik sakratuena den [[Jerusalemgo tenplua]]ren azken arrastoa bide da. Oraindik geratzen diren arrastoak [[Herodes I.a Handia|Herodesen]] garaikoak dira: horrek [[Moria]] mendiaren inguruan euste harresi handiak eraikitzea agindu zuen, [[K. a. 37]]. urtean, lehenengo eta bigarren tenplua eraikiak izan ziren zelaigune txikia handituz, gaur egun [[Meskiten Zelaigunea]] izenarekin ezagutzen dena (musulman tradizioaren arabera) edo Tenpluaren zelaigunea (judeokristau tradizioaren arabera).
 
== Historia ==
Lehen tenplua, edo Salomonena, errege horren erregealdian eraiki zen, [[K. a. X. mendea]]n, eta babiloniarrek deuseztatu zuten [[K. a. 580ko hamarkada|K. a. 587]]. urtean. Bigarren tenplua [[Esdrasen liburua|Esdras]] eta [[Nehemiasen liburua|Nehemiasek]] eraiki zuten [[K. a. 445]]an, [[Babiloniako erbeste]]tik itzuli ondoren, eta erromatarrek deuseztatu zuten [[70]]ean, [[Judutar Matxinada Handia]]n. Modu horretan, tenplu bakoitzak 400 urte inguru iraun zuen zutik.
 
Historiaren arabera, [[Vespasiano]] erromatar enperadorearen legioek tenplua txikitu zutenean, kanpo harresiko zati bat bakarrik geratu zen zutik. Garai hartan, legioen jeneral [[Tito]]k harresi hura utzi zuen, judutarrek [[Erroma]]k [[Judea]] garaitu zutela garrazki gogora zezaten (hortxetik, ''Erosten harresia'' izena). Judutarrek, baina, Jainkoak eginiko promes bat zela sinesten zuten. Promes horren arabera, Tenpluaren zati bat beti egongo da zutik, judutar herriarekin zuen betiereko aliantzaren seinale gisa. Judutarrek harresi horren aurrean otoitz egin dute azkeneko bi mila urteetan, toki helgarririk sakratuena dela ustez, ez baitute Meskiten Zelaigunera sartzerik, guztietan sakratuena bada ere.