Eguzkia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.)
228. lerroa:
 
=== Ulermen zientifikoaren garapena ===
[[K. a. 1. milurteko]]an, [[Babiloniar astronomia|Babiloniako astronomoek]] ikusi zuten Eguzkiaren mugimendua [[ekliptika]]n zehar ez zela uniformea, baina ez zuten jakin zergatia bilatzen; gaur egun badakigu Lurrak Eguzkiaren inguruan duen mugimendu eliptikoaren ondorio dela, eta Eguzkia azkarrago mugitzen dela Eguzkitik gertuago dagoenean perihelioan eta geldoago urrunago dagoenean afelioan<ref>{{Erreferentzia|izena=Leverington, David,|abizena=1941-|izenburua=Babylon to Voyager and beyond : a history of planetary astronomy|argitaletxea=Cambridge University Press|data=2003|url=https://www.worldcat.org/oclc/50511046|isbn=0521808405|pmc=50511046|sartze-data=2018-10-04}}</ref>.
 
Eguzkiaren inguruko azalpen zientifiko eta filosofiko bat eman zuen lehen pertsonen artean Anaxagoras greziar filosofoa egon zen. Heliosen gurdia baino Eguzkia metalezko suzko bola erraldoi bat zela proposatu zuen, [[Peloponeso]]a bera baino handiagoa, eta Ilargiak ematen zuen argia Eguzkiaren argiaren isla baino ez zela<ref>{{Erreferentzia|izena=David|abizena=Sider|izenburua=Anaxagoras on the Size of the Sun|orrialdeak=128–129|hizkuntza=en|data=1973-04|url=https://www.journals.uchicago.edu/action/captchaChallenge?redirectUri=%2Fdoi%2F10.1086%2F365951|aldizkaria=Classical Philology|alea=2|zenbakia=68|issn=0009-837X|doi=10.1086/365951|sartze-data=2018-10-04}}</ref>. Heresia hau irakasteagatik kartzelara sartu zuten eta heriotza zigorra jaso zuen, nahiz eta beranduago askatu zuten [[Perikles]]en interbentzioaren ondorioz. [[Eratostenes]]ek [[K. a. III. mende]]an estimatu zuen Lurraren eta Eguzkiaren arteko distantzia «400 miriada eta 80000 estadiokoa» zela, baina itzulpena oso zaila duen terminoa da: izan daiteke 4.080.000 estadio (755.000 kilometro) edo 804.000.000 estadio (148 milioi edo 153 milioi kilometro artean); azken balioa zehatza da ehuneko txiki batzuetako akatsarekin. [[I. mende]]an, [[Ptolomeo]]k estimatu zuen distantzia Lurraren erradioa baino 1.210 aldiz handiagoa izan beharko zela, gutxi gorabehera 7,71 milioi kilometro<ref>{{Erreferentzia|izena=Bernard R.|abizena=Goldstein|izenburua=The Arabic Version of Ptolemy's Planetary Hypotheses|orrialdeak=3–55|data=1967|url=http://www.jstor.org/stable/1006040|aldizkaria=Transactions of the American Philosophical Society|alea=4|zenbakia=57|doi=10.2307/1006040|sartze-data=2018-10-04}}</ref>.
 
[[Fitxategi:Aristarchus working.jpg|thumb|Aristarkos Samoskoaren lana.]]
Eguzkia Unibertsoaren zentroa dela eta planetek inguruan biratzen dutenaren teoria [[heliozentrismo]]a da. [[Aristarko Samoskoa]]k proposatu zuen, lehen aldiz, K. a. III. mendean, eta ondoren [[Seleuko Seleuziakoa]]k babestu zuen. Ikuspuntu hau XVI. mendean eredu matematiko batekin defendatu zuen, modu zehatzagoan, [[Nikolas Koperniko]]k.
 
[[Txinako astronomia|Txinako astronomoek]], [[Han dinastia]]n (K. a. 206–220) zehar lehen aldiz eguzki-orbanak ikusi zituzten, eta euren erregistroa mendeetan zehar egin zituzten. XVII. mendearen hasieran teleskopioa askatu zuenean [[Thomas Harriot]], [[Galileo Galilei]]k eta beste astronomo batzuek eguzki-orban hauek zehatzago ikusteko aukera izan zuten. Galileok proposatu zuen orban horiek Eguzkiaren azalean zeudela, eta ez zirela Lurraren eta Eguzkiaren artean igarotzen ziren objektu txikiak<ref>{{Erreferentzia|izenburua=BBC - History - Galileo Galilei|hizkuntza=en-GB|url=http://www.bbc.co.uk/history/historic_figures/galilei_galileo.shtml|sartze-data=2018-10-04}}</ref>.
 
[[Al-Battani]] arabiar astronomoak aurkitu zuen Eguzkiak bere apogeoan (Eguzkiak atzeko izar finkoekiko duen posizioa) duen norabidea aldatzen dela<ref>{{Erreferentzia|izena=Charles Joseph|abizena=Singer|izenburua=A short history of scientific ideas to 1900,|argitaletxea=Oxford University Press|hizkuntza=English|data=1968|url=https://www.amazon.com/short-history-scientific-Oxford-paperbacks/dp/B0007IVMF2|edizioa=2nd Edition edition|sartze-data=2018-10-04}}</ref>. [[Ibn Yunus]]ek Eguzkiaren 10.000 sartze ikusi zituen bizitza osoan zehar [[astrolabio]] bat erabilita<ref>{{Erreferentzia|izena=Ronan, Colin|abizena=A.|izenburua=The Cambridge illustrated history of the world's science|argitaletxea=Cambridge University Press|data=1983|url=https://www.worldcat.org/oclc/10411883|isbn=9780521258449|pmc=10411883|sartze-data=2018-10-04}}</ref>.