Egiptoko Aro aurredinastikoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.)
3. lerroa:
 
== Glaziazioen amaiera eta Iraultza Neolitikoa ==
K. a. 13000 eta 10000. urteen artean tenperatura pixkanaka igotzen hasi zen. [[Afrika]] iparraldea euri ugaria jasotzen hasi zen, larreak eratu zituztenak, bereziki gaur egun [[Sahara]] basamortuak ([[Nilo]]tik mendebaldera) eta arabiar basamortuak (Nilotik ekialdera) hartzen duten eskualdean zeuden lakuen ondoan. Niloren harana zingiratsua zen: euria ibaiaren ibilguari berari gehitzen zitzaizkionez, hezetasuna oso altua zen. Larreen presentziak zenbait animalia espezie erakarri zituen (adibidez [[asto]] basatiak), eta hauek, gramineo ugariekin batera (artatxikia, basartoa, arroz afrikarra, oraindik landatu gabeak zirenak) gizaki ehiztari eta fruitu biltzaileen taldeak erakarri zituen.
 
K. a. 6. milurteko aldera, herrixka txikien inguruan, nekazaritza eta abeltzaintza aktibitate sedentarioak garatzen hasi ziren, [[Egipto]]n [[neolito]]ari hasiera emanez. Nekazal herrixken presentzia nahiko berantiarra da Egipton, K. a. 9. milurtekotik garatzen hasten baita Ekialde Hurbileko beste lurralde batzuetan, [[Palestina]] ([[Jeriko]]), ekialdeko [[Anatolia]] (egungo [[Kurdistan]] turkiarra) eta [[Zagros mendiak|Zagros]] mendiak (egungo [[Iran]] eta [[Irak]]) kasu. [[Mesopotamia]]ren neolitizazioa Niloren haranarenaren garai berean gertatu zen, K. a. 5500 inguruan.
 
Niloren iturrietako bat den [[Victoria (aintzira)|Victoria lakua]] dagoen tokia den egungo [[Uganda]]n gertatutako eurien ondorioz, ekaina amaieran ibaiaren maila hazi egiten zen, han zeuden laku eta zingiretako landare hondakinen eramatearen ondorioz kolore berdexka bat hartuz; beranduago, [[Etiopia]]ko mendien izotz urtzeak eragindako uholdeak zetozen, eurekin batera buztin gorria zekartena. Uholdeak amaituta, ibaiaren maila jeitsi egiten zen, eremu zabalak lupetzez estalita utziz, lupetz hori Nilok garraiatutako sedimentuez (buztina eta landare hondakinak) osatuta zegoelarik. Lupetzak lurra emankortzen zuen, eta urtero lupetzak emankortutako lurra erraz landatzekoa zen.