Denario: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.)
1. lerroa:
'''Denarioa''', antzinako [[zilar]]rezko erromatar txanpon bat izan zen, gutxi gora-behera, [[K. a. 268]] eta [[360]] bitartean txanpondutakoa. Bere hasierako balioa, 10 [[as (txanpona)|asekoa]] zen, hortik bere izena eta bere ikurra, X.
 
[[K. a. 212]]an, denarioa, txanpon sistema berriaren oinarri bihurtu zen, asa erreferentzia txanpon bezala ordezkatuz, [[kobre]] patroitik zilar patroira pasa baitzen. Txanpon sistema berri hau, denarioaz gain, [[quinario]]arekin, [[sestertzio]]arekin eta asarekin osatua zegoen, honako baliokidetza koadro honekin.
 
{| class="wikitaula" align="center" style="text-align: center" |
25. lerroa:
|}
 
[[Tito Livio]]ren arabera, denarioa, lehen aldiz, [[K. a. 268]]an txanpondu zen. Bere hasierako pisua, 4,54 gramokoa zen (ontza baten seirena), [[K. a. 217]]an, [[Lex Flaminia]]ren ondorioz, bere pisua 3,90 gramotan ezarri zelarik, honela, 16 as balio izatera pasatuz. Balio honekin mantenduko da [[64]]. urterarte, noiz, [[Neron]]ek, bere pisua, 3,4 gramorarte jaitsiko duen. Denarioaren pisuaren jaitsierak jarraitu egingo zuten, [[Marko Aurelio]]ren agintaldian 2,36 gramotan ezarriz, eta 1,70 gramotan [[Septimio Severo]]renean. Denarioaren balioaren etengabeko jaisteak jarraitu egin zuen, [[Karakala]]ren agintaldian [[Antoniniano]]a sartu zen arte, txanpon honek, denarioa erabat ordezkatuko zuelarik [[Gordiano III.a]]ren erregealdian.
 
[[Fitxategi:8denarii.jpg|thumb|erdian|400px|Goian, [[K. a. 157]]koa [[Erromatar Errepublika]]ren garaikoa, [[73]]. urtekoa, [[Vespasiano]]ren erregealdikoa, [[161]]ekoa, [[Marko Aurelio]]ren erregealdikoa eta [[194]]koa, [[Septimio Severo]]ren erregealdikoa. Behean, [[199]]koa, [[Karakala]]rekin, [[200]]ekoa, [[Julia Domna]]rekin, [[219]]koa, Heliogabalorekin eta [[236]]koa, [[Maximino Trax]]ekin]]
 
Denarioen eta bere txanpon zatitzaileen aurrealdeetan, hasieran, erromatar jainko eta jainkosen irudiak agertu ziren, asetan bezala, quinarioek bezala, Erroma pertsonifikatuaren burua zeramatela, galea edo kasko batekin estalia (askok [[Minerva]]rekin nahasten dutena). Atzealdean, [[Dioskuro]]en, (Castor eta Polux)en irudiak daramatzate, Garaipenaren gurditik edo kuadriga batetatik tiratzen (lau zaldi), Jupiterren gurdia edo [[Marte (mitologia)|Marterena]] eramaten, nondik pieza hauei ematen zaizkien bigatu eta kuadrigatu izenak datozen. Askoz beranduago, bata bestearen ondorengo igortzeetan, aipaturiko jainko eta jainkosen irudiak desagertzen joango dira, euren tokia, irudi oso bariatuei uzteko, txanpontzea zuzentzen zuen magistratuaren nahiaren arabera, eta antzinako pertsonaien, familia oroigarrien, familiako ikurren, eta, ondoren, zegokion magistratuaren balentrien edo ekintzen irudikapenetan zetzana. Erromatar Errepublikaren amaieran edo [[Julio Zesar]]ren triunbiratoaren garaian, txanponen aldeetako batean, horiek baimentzen zituen pertsonaiaren erretratua agertzen hasi zen.