Delosko Liga: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.)
1. lerroa:
[[Fitxategi:Athenian empire es.svg|thumb|400px|Atenastar inperioa [[K. a. 450]] inguruan]]
'''Delosko Liga''' edo '''Delosko Konfederakundea''' atenastar hiritarrek, [[Egeo|Egeo itsasoko]] uharteetako biztanleekin eta [[Anatolia|Asia Txikiko]] kostaldeko greziarrekin egin zuten erakunde bat da, [[Antzinako Grezia]]ko [[hiri-estatu]]ak (200dik gora izan zirenak). Bere egoitza [[Delos]] uhartean zegoen.
 
== Egitura ==
Erakunde hau, itsas [[konfederakuntza]] bat izan zen, hasiera batean, [[Aristides]] atenastar estadistak sortu eta kontrolatua (estatutuak idatzi eta abian jarri zuena), [[K. a. 477]]an, [[Mediar Gerrak]] amaitu ondoren, persiarren balizko eraso gehiagotatik babesteko asmoz. [[Esparta]]k nagusitasuna galdu izanaren ondorio ere izan zen, ordutik aurrera [[Atenas]]ek Espartaren lekukoa hartu zuelarik espedizioak antolatzerako orduan.
 
Konfederatuek, soldaduak, ontziak eta dirua eman behar zituzten derrigorrez gerra kanpainetarako. Bere aldetik, [[Atenas]] hiriak, kanpaina horiek antolatu eta zuzendu eta gainontzeko hiriak persiarrek inbaditu eta hartzea eragozteko konpromezua hartzen zuen. Erabaki garrantzitsuak, hiri konfederatu bakoitzeko ordezkari bat zegoen kontseiluko biltzar batean hartzen ziren. Ordezkari honek, hitz egiteko eskubidea zuen.
13. lerroa:
 
== Atenasen nagusitasuna ==
Gertaera guzti hauen ondoren, Atenasek, [[Perikles]] aukeratu zuen buruzagi berri bezala. Periklesek, bere agintaldia, konkista politika bati amaiera emanez hasi zuen. Atenas, [[Grezia]]ko lehen hiri eta garrantzitsuena bihurtu zuen, eta Delosko Ligako gainerako hirien gaineko erabateko nagusitasuna lortu zuen, hiri aliatuak izatetik, mendeko hiriak izatera pasa zirelarik. Atenasen mende zegoen inperio baten hasiera zen, armada, ontziteria eta diplomazia zuzentzen zituena zena, eta, gainera, hirietan, bere erregimen politiko propioa ezarri nahi izan zuena. [[K. a. 454]]an, Konfederakuntzaren altxorra Atenasera eramanarazi zen. Gertaera guzti hauek, beharrezko zergen gorakadarekin batera, Konfederakuntzako hiriak matxinatzea eragin zuen, baita Atenasen etsai sentitzea ere, gainera, bere txanpona, bere pisu sistema eta baita gobernu forma ere ezarri zizkiena.
 
== Konfederakuntzaren amaiera ==
Hala eta guztiz ere, Atenasen mende egoten jarraitu zuten, [[Esparta]]k, [[K. a. 404]]an garaitu zuen arte, [[Peloponesoko Gerra]]n. Une honetatik aurrera, Konfederakuntza desagertu egin zen [[K. a. 377]] arte. Urte honetan, berriz eratu zen, kasu honetan Espartaren boteretik babesteko. Hala ere, Atenas, jada ez zen bere autoritatea ezartzeko gai. Konfederakuntza, behin betiko desagertu zen [[K. a. 338]]an, [[Filipo II.a Mazedoniakoa]]k, atenastarrak [[Keroneako gudua]]n garaitu zituenean.
 
== Ikus, gainera ==