Bit Adini: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.)
2. lerroa:
 
== Historia ==
[[K. a. XII. mendea]]n gertatu zen inperio handien krisialdiaren ondoren, Siria iparraldeko eremu erdi idor zabalak tribu aramaikoen kontrolpean geratu ziren, sedentario bihurtu ondoren [[K. a. XI. mendea]] eta [[K. a. X. mendea]] bitartean zenbait estatu eratuko zituztenak eta [[Mesopotamia]], Ekialdea eta [[Anatolia]]ko estatu neohititen arteko ibilbide komertzialak kontrolatzen hasiko zirenak. Horien artean dago Bit Adini, Eufrates ibaiaren haranean kokatua eta bere hiriburua zen [[Til Barsip]] ibaiaren ibi baten gainean estrategikoki kokatua.
 
Asiriaren birsortzearekin, [[Asurnasirpal II.a]]ren erregealdian sendotua, Bit Adini bere eragina eta inguruan zituen harreman komertzialak arriskuan ikusten hasi zen, eta, beraz, [[Babilonia (hiria)|Babiloniarekin]] batera, Asiriaren mugakide ziren estatu txikien altxamenduak bultzatu zituen. Altxamendu hauek zanpatu ondoren, Asurnasirpal II.a ez zen Babiloniari aurre egiten ausartu eta Bit Adiniren aurka joan zen, nori Eufratesetik ekialderako lurraldea kendu zion.
 
[[K. a. 850eko hamarkada|K. a. 858an]], Bit Adini Anatolia hegoaldeko eta Siria iparraldeko estatu aramaiko eta neohititen koalizio baten buru jarri zen Asiriako errege berria zen Salmanasar III.aren aurka. Koalizioa garaitua izan zen eta Bit Adini erresuma Asiriara erantsia eta probintzia bihurtua izan zen. Bere hiriburua Kar-shulman-ashare-du (Salmanasarren gotorlekua) bezala berrizendatua izan zen, eta probintziako gobernuaren egoitza izango zen.
 
Asiriak Bit Adini konkistatu izanak ez zuen eskualde hartan aldaketa kultural handirik suposatu. Hizkuntza aramaikoa mantendu egin zen, baita aurrera egin ere, eta tokiko oligarkiaren zati bat Asiriar Inperioaren zerbitzura sartu zen.