Bigarren Triunbiratua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.)
1. lerroa:
[[Fitxategi:Antony with Octavian aureus.jpg|thumb|300px|K. a. 41eko erromatar ''[[aureus]]'' txanpona, alde bitan Marko Antonio (ezker) eta Oktaviano (eskuin) dituela.]]
'''Bigarren triunbiratua'''<ref>''Triunbiratu'' agertzen da Elhuyar eta 3000 hiztegietan. ''Triumviratu'' agertzen da Euskaltermen.</ref> da historialariek [[Zesar Augusto|Oktavio]], [[Marko Emilio Lepido|Lepido]] eta [[Marko Antonio]]k osatutako itunari eman dioten izena. [[Lehen Triunbiratua]]k ez bezala, bigarrenak estatus ofiziala (nahiz eta legez kanpokoa) izan zuen. Ez zeukaten paregaberik, eta haien boterea kontsulenen gainean zegoen. Muga bakarra epea zen: 5 urteko agintaldia zen.
 
Proskripzioak berreskuratu zituzten ogasun publikoa betetzeko. Biktima nabarmenena Marko Tulio [[Zizeron]] izan zen. Zesarren aurkari zaharra ez ezik, Marko Antonio ere gogor kritikatu zuen Filipiketan. Haren anaia Kinto Tulio Zizeronen kontra ere jo zuten. Ezusteko handiagoa zen Luzio Julio Zesarrena, zein [[Julio Zesar|Zesarren]] lagun eta laguntzaile ohia nahiz [[Marko Antonio]]ren osaba zen.
 
[[Julio Zesar|Zesarren]] hiltzaileek, [[Marko Bruto]]k eta [[Kasio]]k, ekialdeko probintzien agintea zeukaten. [[Zesar Augusto|Oktaviok]] eta [[Marko Antonio]]k menderatu zituzten Filipoko bi batailetan, eta hiltzaileek bere burua hil zuten. K. a. 42an, triunbiroek probintziak haien artean banatu zituzten. [[Zesar Augusto|Oktaviok]] mendebaldea hartu zuen, [[Marko Antonio]]k ekialdea eta [[Marko Emilio Lepido|Lepidok]] Afrika.
 
[[Marko Antonio]]k ekialdeko probintziak erreformatzen zituen bitartean, [[Zesar Augusto|Oktaviok]] Sexto Ponpeio pirata, [[Ponpeio]] Handiaren semea, eraso eta garaitu zuen. Kanpainak [[Zesar Augusto|Oktavioren]] laguntzaileak, Marko Vispasiano [[Marko Agripa|Agripak]], burutu zuen. [[Marko Agripa|Agripa]] K. a. 37an izan zen kontsul, eta triunbiraldia beste bost urterako luzatu zien.
 
[[Lehen Triunbiratua]]k bezala, Bigarrenak ezin izan zituen osatzaileen jelosiak eta handinahiak jasan. [[Marko Emilio Lepido|Lepido]], beste bien itzalpean beti, saiatu zen [[Zesar Augusto|Oktavioren]] legio garaileen menpea hartzen. Hori zela kausa, [[Zesar Augusto|Oktaviok]] triunbiratutik bota zuen, nahiz eta ''pontifex'' karguan jarraitzea utzi zion.
 
[[Marko Antonio]]k, [[Zesar Augusto|Oktavioren]] arrebarekin ezkondu arren, ez zuen [[Kleopatra VII.a|Kleopatrarekiko]] harremana ezkutatzen. Horretaz baliatuta, [[Zesar Augusto|Oktaviok]] iritzi publikoa Marko Antonioren kontra jarri zuen. K. a. 33an, triunbiraldia bukatu bazen ere, [[Marko Antonio]]k triunbiro titulua erabiltzen segi zuen. [[Zesar Augusto|Oktaviok]], [[Marko Antonio]]ren testamentua ilegalki eskuratutakoan, ozenki irakurri zuen [[Erroma]]n. [[Kleopatra VII.a|Kleopatrarekin]] izandako seme-alabak oinordeko izendatzen ziren eta [[Alexandria]]n ehorzteko nahia adierazi zuen [[Marko Antonio]]k. [[Erroma]]k, asaldatuta, gerra deklaratu zion.
 
K. a. 31an, Aktio batailan, [[Zesar Augusto|Oktaviok]] [[Marko Antonio]] eta [[Kleopatra VII.a|Kleopatraren]] tropak menderatu zituen. Garatitutakoek, [[Egipto]]ra ihes eginda, bere buruaz beste egin zuten [[Alexandria]]n K. a. 30ean. [[Marko Emilio Lepido|Lepidoren]] bazterketari eta garaipen horri esker, [[Zesar Augusto|Oktavio]] [[Erroma]]ko buru bakarra eta ukaezina bihurtu zen. [[Erromatar Errepublika|Errepublikaren]] garaia bukatu eta [[Erromatar Inperioa|Inperioarena]] hasi zen.
 
== Erreferentziak ==