Arabia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.)
38. lerroa:
== Historia ==
=== Islam aurreko Arabia ===
[[K. a. IX. mende]]ko testu [[Akadtar Inperioa|akadtar]] eta [[hebrear]]rek [[Mesopotamia]]ko basamortuan, gaur egun Arabia denaren ipar-mendebaldean, kokatzen dute ''Aribi'', ''Arabu'', ''Arubu''(akadtarrek) eta ''Arab'' (hebrearrek) deituriko herria. Geroago, gerrak galdu arren, beti matxinadetan aritzen ziren arabiarrak aipatu zituzten [[asiriar]]rek beren kroniketan. [[Iran|Persiak]] nolabaiteko eragina izan zuen arabiarrengan: [[K. a. 481]]ean, [[Xerxes I.a]]ren armadako gudarien artean, arabiarrak ere baziren.
 
Arabiaren iparraldean egokituriko herriek (hebrearrak, [[babiloniar Inperioa|babiloniarrak]], persiarrak) antzinako ekialde klasikoari begira bizi behar izan bazuten ere, Arabia hegoaldean bizi ziren herri [[semita|semitek]] arras zibilizazio berezia izan zuten. Kristo aurreko testu hebrear batek ematen du [[Saba (Arabia)|Sabako]] estatu baten berri. [[K. a. 24]]an, [[Zesar Augusto]]k [[Antzinako Egipto|Egiptoko]] gobernaria igorri zuen lurralde haiek konkistatzera. Hego Arabia nekazaritzako teknika aurreratuei esker (ureztatze-teknikak eta terrazak) lorturiko gaiez bizi zen, baina gainerako arabiar lurraldeetako bizimodua zeharo bestelakoa zen. [[Beduino]] nomadak azienda-hazkuntzatik bizi ziren, eta [[oasi]]etan laborantza- eta azienda-hazkuntzaz bizi ziren taldeak nomaden razzien mendean zeuden. Horiezaz gainera, Mesopotamia, [[Siria]] eta [[Palestina]] inguruko lurraldeetan ere bizi ziren arabiarrak. Arabiako [[Nabatea]] ([[Petra]], hiriburua) erromatarren aliatua izan zen. [[106]]. urtean, [[Trajano]]k bereganatu, eta Arabiako probintzia eratu zuen.
 
[[III. mendea]]ren bukaeran, [[lakhmida]]k nagusitu ziren [[Siriako basamortua]]n, [[Antzinako Erroma|erromatar]] eta [[Sasandar Inperioa|sasandarrekin]] aliatu, eta [[Bizantzio]]tik egotzitako [[nestoriotar]]rak onartu zituzten. Beste dinastia bateko arabiarrak, gasanidak, Bizantziorekin elkartu eta kristau [[monofisita]] bihurtu ziren. [[Islam]]a sortu zen garaian, politeismo arabiarraz gainera, kristautasun monofisita, kristautasun nestoriarra eta [[judaismo]]a ziren Arabiako penintsulako erlijioak.