Antzinako Grezia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.)
4. lerroa:
| izena= Antzinako Grezia
| mapa = Parthenon from west.jpg
| hasiera urtea=[[K. a. 1100]]
| amaiera urtea=[[K. a. 146]]
| hiriburua=[[Atenas]]
| hizkuntza=[[Antzinako greziera]]
12. lerroa:
| gert3= [[Grezia klasikoa|Aro klasikoa]]
| gert4= [[Aro helenistikoa]]
| gert1 data=[[K. a. 1100]]-[[K. a. 800]]
| gert2 data=[[K.a. 800]]-[[K.a. 480]]
| gert3 data= [[K. a. 480]]-[[K. a. 323]]
| gert4 data= [[K. a. 323]]-[[K. a. 146]]
}}
'''Antzinako Grezia'''<ref>EIMA: [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/ONOMASTIKA/IZEN%20ZERRENDAK.pdf ''Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak''].</ref> greziar hizkuntza eta kulturako herrien zibilizazioa izan zen, K. a. XIII. eta IX. mende artean hasi eta [[Antzinaroa]] bukatu arte iraun zuena (K. o. 600 urtea). Mendebaldeko zibilizazioaren jatorrizko kulturatzat hartzen da, itzelezko eragina izan baitzuen [[Erromatar Inperioa]]n, eta baita [[Pizkundea]]n eta beste ondorengo aroetan ere. Gaur egungo [[Grezia]] eta [[Anatolia|Asia Txikian]] hasi bazen ere, [[Mediterraneo]] osora zabaldu zen, [[Iberiar penintsula]]tik [[Itsaso Beltza|Itsaso Beltzeraino]].
 
== Kronologia ==
35. lerroa:
 
==== Helenismoaren aurreko garaia ====
Grezian, kontinente barruan aurkitu diren giza aztarnarik zaharrenak [[Epipaleolito]]koak dira (40000 K. a.). [[Neolito]]ko lehen aztarnategiak K.a. 6200. urtekoak dira. Garai hartan itsas bidaldiak ohikoak ziren kontinentearen eta uharteen artean, eta horren adierazgarri da [[Milos]] uharteko obsidiana harria, Grezia guztian barrena barreiatua dagoena. Brontzearen antzinako garaian (K.a. 2600-2000) agertu ziren uharteetako aurreneko kulturak: [[zikladiko]]a eta [[zibilizazio minoiko|minoikoa]]. [[Kultura zikladiko]]a nagusi izan zen 2600. urtetik 1800era bitartean, eta minoikoa edo Kretakoa izan zen ondoren. Kretako kulturak merkataritza harremanak zabaldu zituen [[Mediterraneoa]]ren ekialdean, eta luxu handiko hiriak, artelan ugariez apainduak, sortu zituen, eta haiek egundoko eragina izan zuten kontinentean. K.a. 1400 inguruan desagertu zen kultura hura, [[mizenastar zibilizazioa|zibilizazio mizenikoak]] bereganatuta.
 
==== Zibilizazio mizenikoa ====
45. lerroa:
 
=== Garai Arkaikoa ===
[[Fitxategi:Location_greek_ancient.svg|frame|eskuinera|450px|Antzinako Grezia K. a. VI. mendean]]
Garai hartan ''polis'' hiribilduetan ekonomia aldatuz joan zen, eta merkataritzak eta artisautzak garrantzi handia izan zuten. Lehengo erregetza ere aldatuz joan zen eta erregimen aristokratiko bihurtu zen, VIII. mendean Asia Txikian sortu eta Grezia osora hedatu zena gero. Hiria gobernatzeko eztabaida politikoen lekua aitonen semeen kontseilua edo biltzarra ''(bule)'' izan zen. Herriaren biltzarra ''(ekklesia)'' bigarren mailan geratu zen, eta, horregatik, politikan parte hartzeko eskubidea aberatsen eta ahaldunen esku zegoen ia oso osorik. VIII. eta VI. mendeen bitartean gertatu zen Greziaren kolonizazioa Mediterraneo itsasoaren eta itsaso Beltzaren kostaldean. Hasieran, emigrazioa, nekazaritzako lursailen faltaren kariaz gertatu zen, izan ere, antolaketa patriarkalaren arabera, lurraren gaineko eskubideak noble familietako premuarentzat izaten baitziren. VII. mendetik aurrera emigrazioaren merkataritza alderdia hasi zen azaltzen, eta, hala, polis berriak jatorrizko hiriaren faktoria edo sukurtsal bihurtu ziren.
 
137. lerroa:
Oro har, hiri batek eta elikadura ziurtatzen zuen inguruko lurraldeak osaturiko estatu burujabea zen polisa. Hiri antolaketa honen eredua eta garapena Antzinako Grezian hasi zen, baina ondoren [[Mesopotamia]]ko, [[Ekialde Hurbil]]e<nowiki/>ko eta [[Mediterraneo]] aldeko ([[Sumer]], [[Fenizia]], [[Siria]], [[Zipre]], [[Kreta]]) lurraldeetara ere zabaldu zen. Grezian ehunka polis sortu ziren, eta halako estatu txikien ugalketaren arrazoia izadia, mendiek eta itsasoak mugaturiko lurraldeak, eta tribu zein erlijio zatiketak dira.
 
Hiri horietako gehienen historia eta konstituzioa zatika besterik ez da ezagutzen; hala, askotan, greziarren historiak [[Atenas]], [[Esparta]] eta beste polis gutxi batzuei buruzko datuak biltzen ditu. Greziako polisak [[K. a. VIII. mende]]an agertu ziren. Hiriak punturik garaienean eraikitako gotorlekuak (ἀκρόπολις, [[Akropoli|''akropoli'']]), merkatu plazak (ἀγορά, [[Agora|''agora'']]) eta bizitegiek (ἄστυ, ''asty'') osaturik zeuden. Hiriaren inguruan nekazal lursailen eraztun bat egoten zen eta bertan polis bakoitzak behar zuena landatzen zen. Klasiko deituriko garaian –monarkia eta [[tirania]] gobernu moten ondoren– polisen helduaroa iritsi zen eta demokrazia garatu zen (Atenasen bereziki). Polis guztiek beren konstituzioa (''politeia'') eta legeak (''nomoi'') zituzten. Hiritarrak politikaz ez arduratzea gaitzetsia zen, eta Atenasen batzarrean (''ekklesia''), kontseiluan (''boule'') eta epaitegietan (''heliaia'') esku hartzen zuten.
 
== Kultura ==