Antzinako Erroma: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.)
3. lerroa:
[[Fitxategi:Forum Romanum panorama 2.jpg|thumb|400px|[[Erromatar foroa|Erromako Foroa]] hiriko bihotz politikoa izan zen.]]
 
[[Historiografia]]n, '''Antzinako Erroma''' esaten zaio [[K. a. VIII. mendea]]n [[Erroma|Erroma hiria]] fundatu zenetik [[V. mendea|K. o. V. mendean]] Mendebaldeko Erromatar Inperioa erori zen arte existitu zen erromatar zibilizazioari; [[Monarkia]], [[Errepublika]] eta [[Inperio]] garaiak biltzen ditu.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=ancient Rome {{!}} Facts, Maps, & History|hizkuntza=en|url=https://www.britannica.com/place/ancient-Rome|aldizkaria=Encyclopedia Britannica|sartze-data=2019-01-14}}</ref> K. a. VIII. mendean [[Italiar penintsula]]n eman zen asentamendu batekin hasi zen guztia; hori Erromako hirian bilakatu zen eta honek eman zion izena ondoren sortu zen inperio osoari eta bertako zibilizazioari. Erromako inperioa izugarri zabaldu zen, antzinako inperiorik handienetarikoa bilakatzera iritsiz; hiritik gobernatua izaten jarraitzen zuen eta 50 eta 90 milioi biztanle artean zituen (munduko populazio osoaren %20, gutxi gorabehera).<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Roman Empire Population {{!}} UNRV.com|url=https://www.unrv.com/empire/roman-population.php|aldizkaria=www.unrv.com|sartze-data=2019-01-14}}</ref>
 
Iraun zuen mendeetan zehar Erromako estatuak forma ezberdinak ezagutu zituen: monarkiatik hasi, Errepublika Klasikotik igaro eta inperio [[Autokrazia|autokratikoa]] izateraino. Konkista eta asimilazioen bidez lur eremu zabala kontrolatzera iritsi zen, [[Mediterraneoa]], [[Mendebaldeko Europa]], [[Anatolia|Asia Txikia]], [[Iparraldeko Afrika|Iparraldelp Afrika]] eta [[Iparraldeko Europa|Iparralde]] eta [[Ekialdeko Europa]] zatiak. Askotan [[Antzinako Grezia]]rekin elkartu ohi da [[Antzinate klasikoa|Antzinate Klasikoa]] osatuz, bien gizarte eta kulturak antzekotasun ugari zituzten eta [[Greko-erromatar (argipena)|greko-erromatar]] moduan ezagutzen da.[[Fitxategi:Roman Republic Empire map.gif|235x235px|thumb|Erromaren menpeko lurren garapena.|alt=|ezkerrera]]
9. lerroa:
Antzinako Erromako zibilizazioak ekarpen asko egin dizkie gaur egungo gobernu, lege, politika, ingeniaritza, arte, literatura, arkitektura, teknologia, gerra, erlijio, hizkuntza eta gizarteari.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Antzinako Erroma {{!}} Infogunea|url=http://info.ikasgune.com/eu/antzinako-erroma|aldizkaria=info.ikasgune.com|sartze-data=2019-01-08}}</ref> Erromak bere indar militarrak profesionalizatu eta zabaldu zituen eta ''[[res publica]]'' izeneko gobernu sistema asmatu zuen, gaur egungo errepublika modernoen oinarri izan dena. Lorpen eta garapen izugarriak egin zituzten teknologia eta arkitekturan, besteak beste ura banatzeko [[akueduktu]] sistema osoa eta errepide sarea eraiki zuten eta baita monumentu, jauregi eta erabilera publikoko zerbitzu asko ere.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Antzinako Erroma: egitura politikoa {{!}} Infogunea|url=http://info.ikasgune.com/eu/erromako-errepublikaren-egitura-politikoa|aldizkaria=info.ikasgune.com|sartze-data=2019-01-08}}</ref>
 
Errepublika aroaren amaierarako Erromak Mediterraneo eta hurrunagoko lurrak konkistatu zituen: [[Ozeano Atlantikoa|Atlantikotik]] [[Arabia Petraea|Arabiaraino]] eta [[Rhin]]etik Iparraldeko Afrikaraino zabaltzen zen. Errepublikaren amaiera eta [[Zesar Augusto]]ren diktadurarekin Erromatar Inperioa jaio zen. K. a. 92. urtean [[Erromatar-Pertsiar gerrak]] jasi ziren [[Partiar Inperioa]]en aurkako lehen gerrarekin. 721 urtez luzatu zen gerra garaia, eta inoizko gatazkarik luzeena bilakatu zen, bi aldeentzako ondorio iraunkor eta nabarmenak eraginez. [[Trajano]]ren agindupean inperioak bere hedadura handiena lortu zuen. Inperioaren aroan ohitura eta tradizio errepublikarren gainbehera hasi zen eta gerra zibilak enperadore berri baten altsamenduaren ohiko aurrekari bilakatu ziren.<ref>{{Erreferentzia|izena=Guglielmo|abizena=Ferrero|izenburua=The Greatness and Decline of Rome|argitaletxea=G.P. Putnam's Sons|hizkuntza=en|data=1909|url=https://books.google.es/books/about/The_Greatness_and_Decline_of_Rome.html?id=_TsTAAAAYAAJ&redir_esc=y|sartze-data=2019-01-14}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Andrew|abizena=Hadfield|izenburua=Shakespeare and Republicanism|argitaletxea=Cambridge University Press|hizkuntza=en|abizena2=Hadfield|izena2=Professor of English Andrew|data=2005-07-21|url=https://books.google.es/books/about/Shakespeare_and_Republicanism.html?id=Ssm3UQYmsYIC&redir_esc=y|isbn=9780521816076|sartze-data=2019-01-14}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Christopher B.|abizena=Gray|izenburua=The Philosophy of Law: An Encyclopedia|argitaletxea=Taylor & Francis|hizkuntza=en|data=1999|url=https://books.google.es/books/about/The_Philosophy_of_Law.html?id=symGBDPyd5YC&redir_esc=y|isbn=9780815313441|sartze-data=2019-01-14}}</ref>
 
V. mendean, barne estabilitate faltagatik eta migrazio mugimendu indartsuen ondorioz, [[Mendebaldeko Erromatar Inperioa]] zatitu egin zen, [[barbaro]]en esku geratuz. Inperioaren ekialdeko beste erdiak beste 1000 urte inguruz iraun zuen, [[1453|1453 urtera]] arte. Garai hartan bertako biztanleentzat inolako aldaketarik suposatu ez zuen arren, historialari modernoek [[Bizantziar Inperioa]] bezala izendatzen dute garai honetako inperioa, lehenago izan zenarekin ezberdinduz.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Byzantine Empire|url=https://www.ancient.eu/Byzantine_Empire/|aldizkaria=Ancient History Encyclopedia|sartze-data=2019-01-14}}</ref><br />
17. lerroa:
 
=== Fundazioaren mitoa ===
Kondairaren arabera, Erroma K. a. 753ko apirilaren 21ean fundatu zuen [[Romulo eta Remo|Romulok]]. Romulo [[Eneas]] printze [[troia]]rraren ondorengoa zen. Ika-mika baten ondorioz [[Romulo eta Remo|Remo]] anaia hildutakoan, Romulo Erromako lehenengo erregea bilakatu zen. Emakumerik gabe, sabinarrei emakumeak bahitu zizkieten erromatarrek, latindarrak eta sabindarrak batuz.<ref>{{Cite web|url=http://elibrary.bsu.az/books_400/N_144.pdf|izenburua=The History of Ancient Rome|sartze-data=1999|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=Garrett G. Fagan|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=PDF}}</ref>
 
=== Monarkia ===
 
{{Sakontzeko|Erromatar Monarkia}}[[Tiber]] ibaiko ibi baten ondoan sortu zen. Horren trafiko eta merkataritzarengatik hazi zen hiria.<ref>Durant, Will; Durant, Ariel (1944). The Story of Civilization – Volume III: Caesar and Christ. United States: Simon and Schuster, Inc. pp. 12–14. <nowiki>ISBN 978-1567310238</nowiki>.</ref> Arkeologiak erakusten duenaren arabera, K. a. IX. mendean sortu zen [[Erroma]], [[Palatino]], [[Kapitolino]] eta [[Kirinal]] muinoetan hain zuzen ere. Lehenengo biztanleak [[Latino (antzinako herria)|latinoak]] eta sabinoak omen ziren.<ref name=":0">{{Erreferentzia|izena=Matyszak,|abizena=Philip.|izenburua=Chronicle of the Roman Republic : the rulers of Ancient Rome from Romulus to Augustus|argitaletxea=Thames & Hudson|data=2003|url=https://www.worldcat.org/oclc/52432670|isbn=0500051216|pmc=52432670|sartze-data=2019-01-08}}</ref>
 
[[Etruriar]]rek K. a. VII. mendean Erroma haren menpe eduki zuten, aristokrazia eta monarkia osatuz. Eskualde horretan boterea galdu zuten K. a. VI. menderako. Erromatarrek gobernu-sistema berritu zuten, [[Erromatar Errepublika|errepublika]] sortuz. Sistema berrian, gobernatzaileek borondatea gauzatzerakoan eragozpenak aurkitzen zituzten, monarkia ekiditeko nahian.<ref>{{Erreferentzia|izena=Kerrigan, Michael,|abizena=1959-|izenburua=Ancient Rome and the Roman Empire|url=https://www.worldcat.org/oclc/48120642|edizioa=First U.S. edition|isbn=0789481537|pmc=48120642|sartze-data=2019-01-08}}</ref>
 
=== Errepublika ===
31. lerroa:
[[Fitxategi:Marius Carthage.jpg|thumb|ezkerrera|250px|[[Gaio Mario|Mario]], Erromako armada eraberritu zuen politikaria eta jenerala.]]
 
K. a. 509an sortu zen errepublika [[Erroma]]n, [[Tito Livio]]k zioenez, [[Tarkinio Superbo]] erregea bota zutenean. [[Junio Bruto]]k, azken erregearen kontrako matxino nagusiak, urtero hautatzekoak ziren magistraturetan oinarritu zuen Errepublika.<ref name=":0" /> Magistratu garrantzitsuenak bi kontsulak ziren, zeinek armadaren gaineko boterea zeukaten. Hala ere, legeak eta politika orokorra Senatuarekin adostu behar izaten zituzten kontsulek. Hasiera batean, nobleziak edo patrizioek baino ezin zuten boterea izan, baina pixkana plebeioei edo jende arruntari kargu publikoen ateak zabaldu zitzaizkien.<ref>{{Erreferentzia|izena=Richard|abizena=Hooker|izenburua=Rome: The Republic|url=https://web.archive.org/web/20110501115708/http://www.wsu.edu/~dee/ROME/REPUBLIC.HTM|aldizkaria=web.archive.org|sartze-data=2019-01-08}}</ref>
 
Italiako penintsulako gainerako herriak menderatu zituen Erromak poliki poliki. Kolonien bidez, erromatarrek konkistak babesten eta aseguratzen zituzten. III. mendeko bigarren erdian, Kartagoren kontra borrokatu behar izan zuen Erromak, [[Lehen Gerra Punikoa|Lehenengo]] eta [[Bigarren Gerra Punikoa]]n. Horren ondorioz, [[Sizilia (erromatar probintzia)|Sizilia]] Erromaren menpe geratu zen baita Hispaniako ekialdeko eta hegoaldeko kostaldea ere.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Cassius Dio — Fragments of Book 11|url=http://penelope.uchicago.edu/Thayer/E/Roman/Texts/Cassius_Dio/11*.html|aldizkaria=penelope.uchicago.edu|sartze-data=2019-01-08}}</ref> [[Mazedonia (erromatar probintzia)|Mazedonia]] eta Seleuziako inperioak garaitu ondoren, K. a. II. mendean, [[Mediterraneoa|Mediterraneo itsasoko]] jabeak bilakatu ziren erromatarrak.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=LacusCurtius • J. B. Bury's History of the Later Roman Empire|url=http://penelope.uchicago.edu/Thayer/e/roman/texts/secondary/burlat/home.html|aldizkaria=penelope.uchicago.edu|sartze-data=2019-01-08}}</ref>
 
Garaipenek eta horien aberastasunek aldaketa sakonak eragin zituzten Erromako gizartean barnan. Noblezia aberastu zen probintzien lepotik. Soldadu xumeek, ordea, urte asko eman behar izaten zuten etxetik kanpoko borroketan. Etxaldeak aurrera eraman ezinik, aberatsei gero eta mailegu gehiago eskatzen zieten. Honela, latifundioak eta esklabotza bultzatu zen.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=H102_25 Fall of the Roman Republic, 133-27 BC|url=http://web.ics.purdue.edu/~rauhn/fall_of_republic.htm|aldizkaria=web.ics.purdue.edu|sartze-data=2019-01-08}}</ref>
39. lerroa:
Gerrek, merkatu berriek eta zerga bilketek behe mailako batzuk ere aberastu zituzten. Hauek ''equites'' izeneko klasea osatu zuten. Haren dirutza gorabehera, ez zeukaten inolako ahalmen politikorik, plebeioak ziren eta.<ref>{{Erreferentzia|izena=Adkins,|abizena=Lesley.|izenburua=Handbook to life in ancient Rome|argitaletxea=Oxford University Press|data=1998, ©1994|url=https://www.worldcat.org/oclc/38043034|isbn=0195123328|pmc=38043034|sartze-data=2019-01-09}}</ref>
 
Nahigabea, beraz, nagusitu zen Erromako hainbat gizarte-klasetan barnan. [[Erromako Senatua|Senatuak]], halere, ez zuen inolako erreformarik onartu. K. a. II. mendearen bukaeran, egoera politikoa jasanezina bihurtu zen. [[Tiberio Grako|Tiberio]] eta [[Gaio Grako]] anaiak patrizioen lursoro erraldoiak txiroen artean banatzen saiatu ziren, baina biak erail zituzten.<ref>{{Erreferentzia|izena=Elias H.|abizena=Tuma|izenburua=Twenty-six Centuries of Agrarian Reform: A Comparative Analysis|argitaletxea=University of California Press|hizkuntza=en|data=1965|url=https://books.google.es/books/about/Twenty_six_Centuries_of_Agrarian_Reform.html?id=kmZHKOHgvFQC&redir_esc=y|sartze-data=2019-01-09}}</ref> Aldakuntza horiek bi talde sortu zituzten, aldekoa (''[[Populares]]'') eta kontrakoa (''[[Optimates]]''). Bi talde horiek, [[Gaio Mario|Mario]] eta [[Luzio Kornelio Sila|Sila]] haien buruan, K. a. I. mendearen hasieran aurrez aurre borrokatu zuten. [[Luzio Kornelio Sila|Silaren]] diktadura sortu zen honela.
 
K. a. I. mendearen erdialdean, [[Julio Zesar]]rek, [[Ponpeio]]k eta [[Marko Lizinio Kraso|Krasok]] hitzarmen sekretua, [[Lehen Triunbiratua|Lehen Triunbiratoa]], osatu zuten, Errepublika haien menpe gera zedin.<ref>{{Erreferentzia|izena=Scullard, H. H. (Howard Hayes),|abizena=1903-1983.|izenburua=From the Gracchi to Nero : a history of Rome from 133 B.C. to A.D. 68|argitaletxea=Routledge|data=1988|url=https://www.worldcat.org/oclc/17874084|edizioa=5th ed|isbn=0415025273|pmc=17874084|sartze-data=2019-01-09}}</ref> Nolanahi ere, jelosiak sortu ziren haien artean, eta borrokatzeari eman zioten berriz erromatarrek. [[Julio Zesar|Zesar]], garaile aterata, diktadore bilakatu zen. Hala ere, K. a. 44an, bere laguntzaile batzuek, [[Marko Bruto|Brutok]] eta [[Kasio]]k besteak beste, [[Julio Zesar|Zesar]] hil zuten, Zesarrek monarkia berreskuratu nahi zuelakoan. Hiltzaileen kontra egiteko, [[Bigarren Triunbiratua|Bigarren Triunbiratoa]] osatu zuten zesartar garrantzitsuenek: [[Zesar Augusto|Oktaviok]], [[Marko Emilio Lepido|Lepidok]] eta [[Marko Antonio]]k. Berriro, nagusitasuna bilatu nahian, haien artean mendeko hirugarren gerra zibila piztu zen. K. a. 31n, Actium batailaren ostean, [[Zesar Augusto|Oktavio]] Erromako buru bakarra bihurtu zen.
 
=== Inperioa ===
77. lerroa:
=== Legea ===
[[Fitxategi:Twelve Tables Engraving.jpg|ezkerrera|thumb|243x243px|Erromako herritarrak Hamabi Taulak aztertzen.]]
Erromako legegintzaren garapenak mila urte baino gehiago iraun zuen. Izan ere, [[K. a. 449]]an [[Hamabi Taula]]k idatzi ziren, eta K. o. [[530]] inguruan, [[Justiniano I.a|Justinianus I]].ak ''Corpus Juris Civilis'' izeneko arautegia plazaratu zuen. Kode horretan, Erromako legea gorde zen [[Bizantziar Inperioa|Bizantziar Inperiorako]] ez ezik, [[Europa]]n sortzekoak ziren estatuetarako ere.
 
[[XVIII. mendea|XVIII. mendera]] arte, Europako herrialde gehienetan Antzinako Erromako lege-sistema zaharra zen indarrean zegoena. Hainbat tokitan, [[Alemania]]n kasu, Erromako legearen erabilpenak are luzeago iraun zuen. Hori dela eta, Europan eta Europatik kanpo ere, egungo legedi modernoek erromatar legeen eragin handia daukate, batik bat zuzenbide pribatuari dagokionez. Eragin hori zuzenbide-terminologian dago ageri: ''stare decisis'', ''culpa in contrahendo'' edo ''pacta sunt servanda'', esate baterako. Herrialde batzuetan, [[Hegoafrika]]n eta [[San Marino]]n, lege-sistema ''Ius Commune'' kode zaharrean oinarrituta daude gaur egun ere.
87. lerroa:
=== Ekonomia ===
[[Fitxategi:Maximinus denarius - transparent background.PNG|eskuinera|thumb|250px|Erromako [[zilar]]rezko denarioa.]]
Antzinako Erromako [[ekonomia]]ren oinarria, garaiko gainerakoak bezalatsu, nekazaritzan eta merkataritzan oinarritzen zen. Bere aginpean lurralde zabala edukita, salerosketak areagotu ziren. Nekazal ondasun salerosketak [[Italia]]ko lur-egitura aldatu zuen. [[K. a. I. mendea|K. a. I. menderako]], azalera handiko olibadiek eta mahastiek nekazari txikiko etxaldeak ordezkatu zituzten. Izan ere, [[Egipto]], [[Sizilia]] eta [[Tunisia]]tik zetozen gari-horniketa etengabea zela eta, Italiako nekazari txikiek ezin izan zuten lehiari eutsi. Trukean, ardoa eta [[oliba]] [[olio]]a Italiako exportazio nagusiak ziren.
 
[[Industria]] eta eskulangintza txikiagoak ziren. Hargintza eta meatzak sektore honetako arlo inportanteenak ziren, batez ere eraikuntza publikoa erpinean egon zen garaian. Eskulangintzan, ekoizpena maila txikikoa izan zen. Eskuarki, langile gutxiko tailer izaten ziren, nahiz eta zenbait adreilu lantegietan ehunka langilek jardun.
93. lerroa:
Aurreko Errepublika garaiko ekonomiak etxalde txikiak eta ordaindutako langileak zituen oinarri. Hala ere, gerra-garaipenek eta konkistek [[esklabotza]] gero eta ugariago eta merkeago bilakatu zuten. [[Erromatar Errepublika berantiar|Erromatar Errepublika beranterako]], trebetasuna eskatzen zuten lanak zein trebetasunik gabekoak esklaboen esku zeuden nagusiki. Esklaboen populazioa [[Erromatar Inperioa|Erromatar Inperioko]] %20 eta Erroma hiriko %40 zela estimatu da. Soilik konkistak amaitu zirenean gora egin zuen esklaboen prezioak. Orduan, kontratatutako langileak esklaboak baino ekonomikoagoak izan ziren.
 
[[Zaldi]]ak garestiak izateaz gain, errepideetan oinarritutako garraioa motela zen oso, nahiz eta Erromako errepide-sarea guztiz garatua izan.<ref>{{Erreferentzia|izena=Philip|abizena=Sabin|izenburua=The Cambridge History of Greek and Roman Warfare|argitaletxea=Cambridge University Press|hizkuntza=en|abizena2=Wees|abizena3=Whitby|abizena4=Whitby|izena2=Hans van|izena3=Michael|izena4=Michael Jeffrey|data=2007-12-06|url=https://books.google.es/books?id=4aX-W6AVNv8C&pg=PA231&redir_esc=y#v=onepage&q&f=false|isbn=9780521782746|sartze-data=2019-01-09}}</ref> Nolanahi ere, errepideek gune militarrak komertzialak baino lotzen zituzten. Ondorioz, Erroma eta eskualdeen arteko ondasun-salerosketa txikia izan zen itsas-garraioa garatu arte [[K. a. II. mendea]]n. [[Mediterraneoa|Mediterraneo]] osoa zeharkatzeak (Gadestik Alexandriaraino esaterako) hilabetea baino ez zuen ematen. Merkeagoa ere izanda, garraio mota nagusia izan zen Antzinaroan.<ref>{{Erreferentzia|izena=Jenny|abizena=Franchot|izenburua=Roads to Rome: The Antebellum Protestant Encounter with Catholicism|argitaletxea=University of California Press|hizkuntza=en|data=1994-01-01|url=https://books.google.es/books/about/Roads_to_Rome.html?id=Fm5l000EmoAC&redir_esc=y|isbn=9780520078185|sartze-data=2019-01-09}}</ref>
 
=== Klase banaketa ===
112. lerroa:
Aurreko [[Erromatar Errepublika|Errepublika]] garaian, ez zegoen eskola publikorik. Hortaz, mutikoei idazten eta irakurtzen gurasoek edo hezitako [[esklabotza|esklaboek]], ''paedagogi'' izenekoek, irakasten zieten.<ref>{{Erreferentzia|izena=Adkins,|abizena=Lesley.|izenburua=Handbook to life in ancient Rome|argitaletxea=Oxford University Press|data=1998, ©1994|url=https://www.worldcat.org/oclc/38043034|isbn=0195123328|pmc=38043034|sartze-data=2019-01-10}}</ref> Heziketaren xede nagusia nekazaritza, gerragintza, erromatar usadio eta kontu publikoetan trebatzea zen.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Lecture 13: A Brief Social History of the Roman Empire|url=http://www.historyguide.org/ancient/lecture13b.html|aldizkaria=www.historyguide.org|sartze-data=2019-01-10}}</ref> Bizitza publikoaren gainean mutikoek aitarekin erlijio eta politika ekitaldietara joanez ikasten zuten. Nobleen semeak [[Erromako Senatua|Senatura]] ere joaten ziren. Nobleziako gazteak politikari nabarmen baten ondoan 16 urte zituztenerako hurbiltzen ziren, eta 17 urterekin, armadarekin ibiliak ziren. Ohitura honek bizirik iraun zuen garai inperialaren erdira arte.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=ExCET Culture Review: Roman Education|data=2007-12-25|url=https://web.archive.org/web/20071225125840/http://www.txclassics.org/exceteducation.htm|aldizkaria=web.archive.org|sartze-data=2019-01-11}}</ref>
 
Heziketaren gaineko praktikak, [[K. a. III. mendea]]n, erresuma greziarren konkistarekin batera, aldatu ziren. Erromatar eta greziar heziketek desberdin izaten jarraitu bazuten ere, greziarren eragina nabarmena izan zen erromatarraren gainean. Gurasoak ordaintzeko gai izatera, mutikoak eta neskato batzuk ere 7 urterekin etxetik kanpoko eskola pribatuetara igortzen zituzten. Hor, irakasleak (''litterator'' edo ''magister ludi'' izenekoek) irakurtzen, idazten, [[aritmetika]] eta, batzuetan [[greziera]] ere, irakasten zieten 11 urte bete arte. Hamabi urterekin, irakasleak (''grammaticus'' izenekoak oraingo horretan) [[greziera]]zko eta [[latin]]ezko [[literatura]] irakasten zien. Hamasei urterekin, ikasle batzuk erretorika eskolara joaten ziren, non ia ia guztietan greziarra zen irakasleak (''rhetor'' izenekoak) Erromako legedia irakasten zien. Maila honetako heziketak ibilbide politikoaren hasiera markatzen zuen.
 
== Kultura ==
=== Latina ===
 
[[Fitxategi:Duenos inscription.jpg|ezkerrera|thumb|215px|[[Duenos idazkuna|Duenos inskripzioa]], K. a. VI. mendeko testu bat, latinez ezagutzen den zaharrena.]]
 
Erromatarren jatorrizko hizkuntza [[latin]]a zen.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Introduction to Latin|url=https://lrc.la.utexas.edu/eieol/latol/00|aldizkaria=lrc.la.utexas.edu|sartze-data=2019-01-11}}</ref> Euren alfabetoa ere garatu zuten, [[etrusko]]enean oinarritua; eta etruskoena, berriz, [[alfabeto greko|greziarrenean]] oinarritu zen.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=The Latin Alphabet|data=2007-04-03|url=https://web.archive.org/web/20070403040205/http://www.du.edu/~etuttle/classics/latalph.htm|aldizkaria=web.archive.org|sartze-data=2019-01-11}}</ref> Guregana ailegatu zaigun literatura gehiena [[latin klasiko]]an dago idatzia, hau da, K. a. I. mendeko latin altu eta garbitua. Jende arruntak [[latin arrunt]]ean hitz egiten zuen. Denboraren poderioz bi latin motak banandu ziren, eta hiztegia, gramatika zein ahoskera ezberdinak garatu zituzen. Inperioko hedapenak latina ere zabaldu eta sakabanatu zuen. Denborak aurrera egin ahala hizkuntza garatu eta zatitu zen.<ref>{{Cite web|url=https://web.archive.org/web/20070810033726/http://classics.lss.wisc.edu/courses/Classical_Latin_Supplement.pdf|izenburua=Classical Latin Supplement|sartze-data=|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>
 
[[Greziera|Grekoa]], halere, goi-mailakoen hizkuntza bilakatu zen, erromatarrek ikasten zuten literatura gehiena hizkuntza horretan idatzirik baitzegoen. Ekialdeko erdian, [[Bizantziar Inperioa]] izatekoa zen eremuan, grekoak latina idazterakoan eta ahozkoan ere ordezkatu zuen.
131. lerroa:
Erromako '''margolaritzak''' [[Antzinako Grezia|greziar]] eragina izan zuen. Guregana iritsi diren adibide bakarrak etxe aberatsetako horma eta sabaietako freskoak izan dira, nahiz eta garaiko idazkietan zur, boli eta beste material batzuk erabiltzen zirela ere aipatu. Erromako pinturako zenbait adibide [[Ponpeia|Pompeian]] aurkitu dira, eta, horien arabera, arte historialariek Erromako margolaritza lau epetan banantzen dute.<ref>{{Cite web|url=https://www.metmuseum.org/toah/hd/ropt/hd_ropt.htm|izenburua=Roman Painting|sartze-data=|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>
 
Lehendabiziko Estiloan, [[K. a. II. mendea|K. a. II. mendetik]] [[K. a. I. mendea|K. a. I. mendeko]] erdialdera arte, marmol eta adreiluen imitazioak burutu nahi izan ziren, tartean [[mitologia]]ko pertsonaiak ere irudikatu arren. Bigarren Estiloan (K. a. I. mendean hasita), hiru dimentsiotako arkitekturak eta paisaiak irudikatzen zen. [[Zesar Augusto|Augustoren]] agintaldiko Hirugarren Estiloan, Bigarren Estiloko [[errealismo]]ari muzin egin zitzaion, apaindura xumeagoaren alde: arkitektura txikia, paisaia edo diseinu abstraktua kokatzen zen erdian, hondoa kolore bakarrekoa zela. Laugarren Estiloan, K. o. I. mendean, mitologiako eszenak marrazten ziren, arkitekturetako ñabardurak eta eredu abstraktuak gordeta.
 
Erretratuen '''eskulturak''' proportzio klasikoak erabili zituen, eta, geroago, [[idealismo]]a eta errealismoa nahastutako estiloa garatu zuen. Antoniar eta Severar enperadoreen garaietan (K. o. [[II. mendea]]n) ile eta bizar apainduagoak nagusitu ziren. Erliebeko eskulturan ere garapenak burutu ziren, gehienbat erromatarren garaipen militarrak omentzeko.
 
[[Latin]]ezko '''literaturak''', hasiera-hasieratik, greziar egileen eragin handia jaso zuen. Guregana iritsi diren lanen artean, zaharrenetakoak [[Plauto]] eta [[Terentzio]]ren antzezlanak dira. Latinezko Urrezko Garaian, [[K. a. I. mendea|K. a. I. mendetik]] K. o. [[I. mendea|I. mendera]] arte, [[Zizeron]], [[Virgilio]], [[Katulo]], [[Horazio]] eta [[Publio Ovidio|Ovidio]] dira idazle aipagarrienak. Pizkundean, autore horien lanak goraipatuenak eta imitatuenak izan ziren. Hurrengo epea, Zilarrezko Garaia deritzona, [[II. mendea|II. mendera]] arte iristen da. Horren ondoko idazleek ez daukate adinako osperik.
 
Erromatar musika greziarrenean oinarritzen zen hein handi batean.<ref>{{Erreferentzia|izena=Donald Jay|abizena=Grout|izenburua=A History of Western Music|argitaletxea=Norton|hizkuntza=en|abizena2=Palisca|izena2=Claude V.|data=1988|url=https://books.google.es/books?id=ise5AAAAIAAJ&redir_esc=y|sartze-data=2019-01-11}}</ref> Paper garrantzitsua jokatu zuen erromatarren ekitaldi frankotan, armadan esaterako. Arlo horretan, aginduak emateko edo zeremonietan erabiltzen zen batik bat. Ekitaldi erlijiosoek ere musika zuten lagun errituak burutzerakoan. Hainbat historialarien ustetan, musika ekitaldi publiko gehienetan agertzen zen.
145. lerroa:
[[Erromatar Errepublika]]n, senatari maila zuten gizonezkoek gidatutako ekitaldi-sistema zorrotzaren azpian antolatu zen erlijio praktika. Pontifizeen Kolegioa hierarkia honetan maila gorena zen, eta horren burua, ''Pontifex Maximus'' izenekoa, estatu-erlijioko lehena. ''Flamen'' deituriko apaizak jainkoen gurketez arduratzen ziren, eta ''augur'' zeritzenek jainkoen borondatea igartzen zuten. [[Erromatar Inperioa]]n, hainbat enperadore jainkotzat jo ziren.
 
[[Grezia]]rekiko harremana areagotu ahala, antzinako jainko erromatarrak greziar jainkoekin batzen joan ziren erromatarrak. Honela, [[Jupiter (mitologia)|Jupiter]] [[Zeus]] zen sinesmena nagusitu zen emeki emeki. Erromatar jainkoek greziarren mitoak, gizatasun ezaugarriak eta atributuak ere hartu zituzten. Gainera, [[antzinako greziar filosofia|greziar filosofia]] hezibide oneko erromatarren artean nagusitu zen. Horrek guztiak erritu zaharren gainbehera ekarri zuen [[K. a. I. mendea]]n. Apaiz postuen garrantzia erlijiosoak behera egin zuen, nahiz eta bere paper zibikoak zein garrantzia politikoak bere horretan jarraitu zuten.
 
[[Zesar Augusto|Augusto]], lehen enperadorea, antzinako erlijioa eta etika berreskuratzen saiatu zen, baina Inperio garaian denborak aurrera egin ahala, enperadoreen garrantzia erlijiosoa areagotu zen. Heriotzaren ondoren, hainbat enperadore jainko izendatu zituzten. Halaber, menpeko herrialdeetako mitologiak bereganatu zituzten erromatarrek Inperioan. Ohikoa zen [[Italia]]ko jainko tradizionalen tenpluak eta apaizak jainko kanpotarrenen ondo-ondoan egotea. Horietako kultu atzerritar batzuek ospea irabazi zuten denborarekin, [[Egipto]]ko [[Isis]] edo [[Persia]]ko [[Mitraismo|Mitras]] jainkoek esaterako. [[II. mendea|II. mendetik]] aurrera, [[kristautasun]]a Inperioan zehar hedatu zen nabarmenki, jazarpenak jazarpen. Enperadoreen arabera, kristautasunarekiko jarrera aldatzen zen. Batzuetan kristau izateak berak heriotza ekar zezakeen. [[Diokleziano]] enperadorearekin kristauen jazarpena bere erpinera iritsi zen. Nolanahi ere, handik gutxira, [[Konstantino]]ren agintaldian estatuak babestutako erlijioa bihurtu zen, eta areago hedatu zen. [[Juliano Apostata]] erlijio paganoa berreskuratzen saiatu arren, kristautasuna Inperioko erlijio nagusia bilakatu zen, eta, [[391]]n, [[Teodosio I.a Handia|Teodosio]] enperadoreak kristautasuna ez beste erlijioak debekatu zituen.
156. lerroa:
 
{{Sakontzeko|Erromatar arkitektura}}
[[Fitxategi:Pont du gard.jpg|ezkerrera|thumb|250px|[[Frantzia]]ko [[Pont du Gard]]eko ubidea K. a. 19an eraiki zen.]]
Bere historiaren lehen mendeetan zehar, [[Toskana]]ko eta [[Umbria]]ko lurraldeetan bizi zen etruriar herri indoeuroparrak menperatu zuen Erroma politikan eta kulturan. [[Magna Graecia|Grezia Handia]] konkistatu ondoren, zuzeneko harremanak izan zituzten erromatarrek Greziako kulturarekin, orduz gero gehiago baloratu zutelarik arte adierazpen oro. [[Grezia]]rren eskutik ikasi zuten arkitektura-ordenen erabilera, ordena hauek egituran baino dekorazioan bideratu bazituzten ere.
 
166. lerroa:
Erromako estreinako armada, garaiko hiri-estatu gainerakoko armada bezalakoa, greziar falangean oinarritzen zen. Soldaduek bere armak eraman behar izaten zituzten. Bizitza zibilera zerbitzua bukatutakoan bueltatzen ziren.<ref>{{Erreferentzia|izena=Keegan, John,|abizena=1934-2012,|izenburua=A history of warfare|url=https://www.worldcat.org/oclc/27727131|isbn=0394588010|pmc=27727131|sartze-data=2019-01-11}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=The Cambridge Companion to the Roman Republic|argitaletxea=Cambridge University Press|data=2004|url=https://www.worldcat.org/oclc/52071758|isbn=0521807948|pmc=52071758|sartze-data=2019-01-11}}</ref>
 
Lursoro txikien jabeak ziren armadaren zutabe nagusia, baian K. a. II. mendeko bukaerako, horrelako baserritarrak desagertzear zeuden, latifundioa zabaltzen ari delako. Arazo honi begira, [[Gaio Mario]]k boluntarioen armada bihurtu zuen. Gainera, behe-mailetakoak ere onartu zituen, armak bere poltsikotik ordainduz.
 
Azken aldaketa garrantzitsua [[Konstantino]]k egin zuen, armada bitan zatitu zuen eta. Alde batetik, mugan zehar indar estatikoa uzti zuen. Bestetik, indar mugikor bat sortu zuen, zein behar zen lekuetara joanen zen.