Antioko IV.a Epifanes: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.)
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Antioko IV.a Epifanes''' ({{lang-grc|Αντίοχος Επιφανής}}; [[K. a. 215]]-[[K. a. 163]]), [[Seleukotar Inperioa|Seleukotar Inperioko]] erregea izan zen [[K. a. 175]] eta [[K. a. 164]] bitartean.
 
[[Antioko III.a Handia]]ren semea eta [[Seleuko IV.a Filopator]]ren anaia zen. Jatorrian, Mitridates izena jaso zuen, baina Antioko izena hartu zuen tronura iritsi ondoren (edo, beharbada, bere anaia nagusia hil ondoren, hau ere Antioko izenekoa)
 
Errege, bere anaia Selekuko IV.a Filopator hil ondoren bihurtu zen, berak baini ez asko lehenago gobernatu zuena, [[Heliodoro]]k, bere altxorzainak, anbizioagatik hil zuen arte. [[Erroma]]n bizi izan zen [[Apameako Bakea]]ren baldintzen arabera ([[K. a. 188]]), baina Seleuko IV.aren seme eta oinordeko legitimoa zen [[Demetrio I.a Soter]]gatik trukatua izan zen. Antiokok unea probestu zuen, eta Antioko izeneko bere beste anaiarekin batera, bere burua errege izendatu zuen [[Eumenes II.a]] [[Pergamo]]koa eta honen anaia [[Atalo I.a]]ren laguntzarekin. Bere anaia Antioko, handik gutxira hila izango zen.
 
[[Zelesiria]] aldarrikatzen zuen [[Ptolomeo VI.a]]rekin zuen gatazkaren ondorioz, [[Egipto]] eraso eta inbaditu zuen, ia herrialde guztia konkistatuz, hiriburua, [[Alexandria]] izan ezik. Erregea harrapatzea lortu zuen, baina Erroma ez haserrarazteko, tronuan berriz jartzea erabaki zuen, oraingoan, bere txotxongilo bezala. Hala ere, Alexandriarrek, Ptolomeo VI.aren anaia zen [[Ptolomeo VIII.a]] aukeratu zuten errege bezala, eta, bera joan ondoren, elkarrekin gobernatzea erabaki zuten. Honek, Antioko, herrialdea berriz inbaditzera behartu zuen, eta honela, [[K. a. 168]]an, [[Zipre]] konkistatu zuen bere flotarekin. Alexandriatik gertu, [[Gaio Popilio Laenas]] erromatar kontsularekin topo egin zuen, Egipto eta Zipre uzteko agindu ziona. Antiokok, bere kontseiluarekin hitz egin behar zuela erantzun zionean, Popiliok, harean zirkulu bat marraztu zuen Antioko inguratuz, eta "pentsatu hemen" esan zion. Zirkulua, erretreta agindu gabe uztea Erromari desafio egitea zela ikusita, amore ematea erabaki zuen, gerra bat eragozteko.
 
Itzuleran, [[Jerusalem]]en aurkako espedizio bat antolatu zuen, krudelki arpilatu zuen hiria. [[I Makabearrak]] liburuaren arabera, arlo erlijiosoko zenbait arau aldarrikatu zituen: [[Yahveh]]ren gurtza ezabatzen saiatu zen, [[judaismo]]a debekatu zuen manifestazio erlijioso oro suspendituz, ez purutzat hartzen ziren jakiak jatea agindu zuen, eta greziar jainkoenganako gurtza ezartzen saiatu zen. Baina [[Matatias]] apaiz judutarrak eta [[Makabear|Makabeo]] izeneko bere bi semeek, biztanleria Antiokoren aurka altxaraztea eta berau botatzea lortu zuten. [[Januka]] jai judutarrak, gertaera hau gogorarazten du.
17. lerroa:
| aurrekoa = [[Seleuko IV.a Filopator]]
| titulua = Seleuzidar erregea
| epea = [[K. a. 175]]-[[K. a. 164]]
| ondorengoa = [[Antioko V.a Eupator]]
}}
23. lerroa:
{{commonskat}}
 
{{bizialdia|K. a. III. mendeko|K. a. II. mendeko|Antioko 04}}
[[Kategoria:Seleukotar agintariak]]
[[Kategoria:Bibliako pertsonaiak]]