Amon: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.)
8. lerroa:
== Historia eta ezaugarriak ==
 
Hasieran Tebasko jainko soila zen, eta XII. dinastian (K. a. 2000-1800) jainko nagusiengana goratua izan zen. [[Hikso]]ren inbasioaren ondoren haren izena eta [[Ra]] eguzkiaren jainkoarena laster batu ziren '''Ammon-Ra''' edota '''Ammon-Re''' bezala, eta [[Tebas (argipena)|Tebas]] hiri inperialean halakotzat gurtu zuten. Munduaren sortzaile eta bizitza emailea; haren ageriko gauzatzea [[eguzkia]] da, biziemaile eta, zenbaitetan, suntsitzaile ere badena.
 
Laster Inperio Askearen jainko goren bihurtu zen, eta Inperio Berriaren zaindari. [[Akenaton]] enperadorearen erlijiozko iraultzak [[Aton]] jainkoaren gurtza ezarri zuen Amonenaren ordez, hein handi batean Amonen apaiz gero eta aginpidetsuagoen aurka zuzendua zelarik.
 
[[Tutankhamon]] (K. a. 1350 inguruan), Akenatonen ondorengoa, berriro itzuli zen Amonen gurtzara, lehen baino indar gehiagoz agian, eta haren ohorez [[Karnak]]eko tenplu nagusia eraikiarazi zuen. Amon jainkoaren irudikapenetan, ahari buruz, haren adarrez eta giza aurpegiz agertzen da, edota buru gainean eguzki diskoa eta gabirai luma luzeak dituela.
 
Jainko honen gurtza ez zen baztertu harik eta [[asiria]]rrek Tebas hiria suntsitu zuten arte (K. a. 664 inguruan), eta jainkoen arteko lehen tokia [[Osiris]] jainkoak beretu. [[Antzinako Grezia|Grekoek]] [[Zeus]]ekin ez zen berdindu.
 
== Irudi galeria ==