Kaspiar Baso misto hirkandarra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Maddi (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Maddi (eztabaida | ekarpenak)
9. lerroa:
Behinola, [[Kaspiar itsasoa|Kaspiar Itsasoaren]] kostaldeko lautadetan honako zuhaitz hauek aurkitzen ziren: [[Gaztainondo hostoko haritz|gaztainondo hostoko haritzak]] (''Quercus castaneifolia''), Europako [[Ezpel arrunt|ezpel arruntak]] (''Buxus sempervirens''), [[Haltz beltz|Haltz beltzak]] (''Alnus glutinosa, Barbata''), Kaukasoko haltza ''(Alnus subcordata),'' [[Zurzuri|zurzuriak]] ''(Populus alba )'' eta Kaukasoko intxaurrondoak (''Pterocarya fraxinifolia).'' Gaur egun, berriz, baso hauek ia desagertuta daude, eta horien lekuan hiriak eta nekazaritzarako lurrak aurki daitezke. (Mosadegh, 2000; Mohadjer Marvie, 2007)
 
=== Behealdean ===
[[Elburz|Alborz mendien]] iparraldeko maldetan dauden basoak direla eta, Iran hostogalkorren berezko basoen azken aztarnategietako bat dela esan dezakegu. Talix eta Alborz edo Elburz mendien behealdean, 700 metrotik (2.300 oin) beherako maldetan, askotariko baso hezeak aurki daitezke. Bertan, gaztainondo hostoko haritzak, Europako [[Xarma arrunt|xarma arruntak]] (''Carpinus betulus'' ), Persiako burdin-zura ( ''Parrotia persica)'', zumar kaukasiarra ''(Zelkova carpinifolia)'', [[Konstantinoplako akazia|Persiako zeta zuhaitza]] ( ''Albizia julibrissin'' ), eta (''Diospyros lotus'' ) gorosti-zuhaixkak (''Ilex hyrcana'' ), Ruscus Hirkandarra, ''Danaë racemosa'' eta ''Atropa pallidiflora'', eta ''[[Smilax]]'' eta ''Hedera pastuchovii'' lianak (Mosadegh, 2000; Marvie Mohadjer, 2007). Persiako burdin-zura endemikoa da Talix mendietan eta Irango iparraldean. Paisaiari eite berezia ematen diote, likenez estalitako adar okerrak eta orbelaz besterik ez duen zorua baso ilunean. Horrez gain, burdin-zuraren hosto horiak lila kolore argia hartzen dute udazkenean.
 
=== Erdialdean ===
Erdialdean, 700 eta 1.500 metro (2.297 eta 4.921 oin) artean, Ekialdeko Pagoa da nagusi zonalde lainotsu hartan. Harekin batera, gaztainondo hostoko haritzak, Kaukasoko haritzak (''Quercus macranthera)'', [[Xarma arrunt|pago-lizarrak]] ''(Carpinus betulus)'', [[Ekialdeko xarma]]<nowiki/>k (C. orientalis) eta [[Gaztainondo|Europako gaztainondoak]] ''(Castanea sativa)''. Floraren aldetik, pagadi hauek Europako basoekin lotuta daude, batez ere [[Balkanak|Balkanetako]] pagadiekin. Hala ere, itxura edafikoak eta tokiko baldintzek, esaterako, lurzoruaren hezetasunak eta sakontasunak, garrantzi handia dute landarediaren konposizioa zehazteko, eta azpikomunitate desberdinak sortzen dituzte. (Mosadegh, 2000; Mohadjer Marvie, 2007)
 
=== Goialdean ===
Mendien goialdeetan eta subalpetar zonaldeetan, haritz kaukasiarrak, ekialdeko xarmak, sasiak eta estepak daude; eta toki gorenetan tundra eta belardiak.
 
28 ⟶ 31 lerroa:
Ekoeskualde honetako habitata arrisku larrian dago, nekazaritzaren hedapena dela eta. Basoak moztu eta te, barazkiak, frutak eta mahastiak landatzen dituzte.
 
=== Azerbaijan ===
Zonalde hauek babestuta daude Azerbaijanen:
 
35 ⟶ 39 lerroa:
* Zuvand Parke Nazionala - 15 km2
 
=== Iran ===
Iranen, aldiz, hauek:
 
45 ⟶ 50 lerroa:
* Selkeh Basabizitzaren Babeslekua
* Dashtenaz Basabizitzaren Babeslekua
 
<br />
 
== Kanpoko estekak ==