Niessen: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
3. lerroa:
==Historia==
[[Lehen Mundu Gerra|I. Mundu Gerra]] piztu zenean, 1914. urtean, Guillermo Niessen jatorri alemaniarreko enpresariak [[Bordele]] utzi eta Errenterian jarri zuen bizilekua, Juana Schmidt emaztearekin eta Gertrudis, Edith eta Marta alabekin batera. Bertan, Alemaniako beste ingeniari batzuen laguntzari esker, urte bereko azaroaren 1ean ''Fábrica Electrotécnica Guillermo Niessen'' enpresa sortu zuen. Etxean erabiltzeko tresna elektromekanikoak ekoizten hasi ziren, entxufeak, etengailuak, lanpara-euskarriak eta antzeko gailuak. 1918an, Zubitxo paduraren lursailetan ezarri zuten eraikina, gerora Errenteriako hiri-erdigune bihurtuko zen lekuan<ref name=":0">{{Erreferentzia|izenburua=Historia de ABB|hizkuntza=es|url=https://new.abb.com/es/100niessen/historia|aldizkaria=new.abb.com|sartze-data=2019-07-06}}</ref>.
[[Fitxategi:Edificio de la empresa Niessen en Errenteria (Gipuzkoa) con nieve-1.jpg|thumb|440x440px|Niesen lantegiaren lehen eraikina. Atean, Guillermo Niessen. 1925ko azaroaren 30a.]]
 
Niessen fabrika Errenteriako industria aktibo eta aberatsenetakoa bihurtu zen denbora gutxian. Errenteria ezaguna zen XIX. mendearen amaieratik “Manchester txiki” gisa, tximinien eta lantegien kopurua zela eta, hiri britainiar jendetsuarekin konparatzen zutelarik<ref>{{Erreferentzia|izenburua='Manchester Txikia'-ren jatorrira bidaia|hizkuntza=eu|data=2016-10-01|url=https://oarsoaldea.hitza.eus/2016/10/01/manchester-txikia-ren-jatorrira-bidaia/|aldizkaria=Oarsoaldeko Hitza|sartze-data=2019-07-06}}</ref>. Egia esan, herria probintziako eta Euskal Herriko produkzio-gune nagusietako bat zen. Niessenez gain, hainbat lantegi garrantzitsu ere bazituen udalerriak: ''La Iberica de Galletas Olive''t, ''Papelera Vasco-Belga'', ''Fabril Lanera'' eta baita eskulangintzako enpresa txiki asko ere. Industria horiek eskatzen zuten eskulanaren eskaerari erantzuteko, Espainiako eskualde batzuetako etorkinak iritsi ziren<ref name=":1">{{Erreferentzia|izenburua=Errenteria, pueblo industrial: una historia que contar|orrialdeak=25–82|data=2015|url=https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=5020994|aldizkaria=Bilduma: Revista del Servicio de Archivo del Ayuntamiento de Errenteria = Errenteriako Udal Artxibo Zerbitzuko aldizkaria|alea=27|issn=0214-624X|sartze-data=2019-07-06}}</ref>.
[[Fitxategi:Vista de los antiguos talleres de la empresa Niessen en Errenteria (Gipuzkoa)-1.jpg|ezkerrera|thumb|440x440px|Errenteriako Niessen enpresaren antzinako tailerren bista (Gipuzkoa). Guillermo Niessen eta bere emazte Juana Schmidt langileekin hizketan]]
 
1920ko hamarkadaren erdialdera, Guillermo Niessenek [[bakelita]] materialaren Espainiarako esklusiba lortu zuen. Bakelita laborategian sintetizaturiko lehenengo substantzia plastikoa izan zen, 1907an sortua, eta laster erabili zen hainbat artikuluren fabrikazioan. Bere propietate isolatzaile bikainei etekina ateraz, sektore elektrikoan aplikatu zuen Niessenek, eta era guztietako artikuluak fabrikatzeko lehengai nagusi bihurtu: lanparak, entxufeak, etengailuak eta euskarriak, besteak beste. Material elektrikoa Niessen katalogoaren erreferentzia nagusia zen arren, enpresak bere eskaintza dibertsifikatu zuen eta produktu berriak sortzen hasi. Besteak beste, hautsontziak, automobilerako produktuak, uniformeentzako botoiak, mahaigaineko eta mahaiko osagarriak, eta baita erlijio kultuetarako objektuak ere<ref name=":0" />.
19 ⟶ 21 lerroa:
 
Oiartzunera eraman ondoren, atzerriko enpresetako bazkideak izaten hasi zen, eta, azkenean, fusio-prozesua hasi zen. 1998an 140 herrialdetan presentzia daukan multinazional bateko kide izatera pasatu zen: Asea Brown Boveri<ref name=":1" />. Gaur egun, ia 200 laguneko plantilla dauka lantegiak eta automatizazioa eta domotika alorrak ere lantzen ditu.
 
 
==Kanpo loturak==
* [https://ahotsak.eus/errenteria/gaiak/0605/ Niessen lantegian lan egindakoen testigantza, Ahotsak]