Noticias de Gipuzkoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
11. lerroa:
Informazioa orotarikoa da, gaur egungo arlo guztiak lantzen ditu (politika, kirola, gizartea, ekonomia, kultura etab). Sekzio bakoitzaren inguruan albiste ugari publikatzen dira egunero. Informazio hori Gipuzkoa eta Euskal Autonomi Erkidegokoa izaten da, baina Espainiako arazoei eta gertaerei ere denbora eskaintzen die, baina aipagarria da Euskadi eta Espainiaren artean bereizketa egiten duela. Gipuzkoa eta Euskadiko gertaerek izaten dute lehentasuna, normala den zerbait, Gipuzkoan bakarrik argitaratzen den egunkaria baita. Kirol arloan, adibidez, Reala futbol taldeak izaten du lehentasuna beste taldeekiko, talde horrentzako bakarrik sekzio bat dagoelako egunkarian.
 
Noticias de Gipuzkoak bere ibilbidea 2005ean hastea erabaki zuen eta Grupo Noticiasen barruan sartzea erabaki zuen ([[Deia]], [[Noticias de ÁlvaÁlava]] eta [[Diario de Noticias]] taldeekin batera). Herritarren helburua gipuzkoar gizartearen izaera islatzen zuen egunkari bat sortzea zen, ia 30 urte pasa baitzituzten gipuzkoarrentzat esklusiboa zen egunkari bat gabe. 2005eko azaroaren 24an argitaratu zen lehen alea, Gipuzkoa osoan. Hedabidearen lehen zuzendaria Pablo Muñoz izan zen baina denboraren poderioz, kargua uztea erabaki zuen eta gaur egun zuzendari den Eduardo Irribarrenek ordezkatu zuen.
 
Hedabidearen irakurle kopuruak gora egin du azken urte honetan, webguneko bisitari kopuruak milioi bat baino handiagoa izatea lortu baitute. Duela hiru urte, 2016ko apirilean webgunearen bisitari kopurua larri iristen zen 500.000ra baina hiru urteren buruan kantitate hori bikoiztu baino gehiago egin da. Datu hauen bitartez ikus daiteke hedabideak azken urte hauetan izandako hazkunde ikaragarria.
17. lerroa:
Hedabidea sare sozialetan murgilduta dago ere, Facebook, Instagram eta Twitterren kontua dauka eta. Facebook eta Twitter sare sozialak haien artikuluak zabaltzeko erabiltzen dute gehienbat, eta noizbehinka inkesta batzuk publikatzen dituzte. Aipatutako sare sozial hauek dira hedabidearen sare sozialik arrakastatsuenak, jarraitzaile kopuru handia dute eta. Instagram berriz, ez da bat ere arrakastatsua, baina sare sozial hori ez dute artikuluak zabaltzeko erabiltzen baizik eta gipuzkoako herritar batzuek istorioak kontatzen ditu bertan.
 
Noticias de Gipuzkoak, Ediorial Iparragirre eta Zeroa Multimedia sozietate anonimoekin batera egiten du lan. Zeroa Multimedia da Editorial Iparragirreren akzionista nagusia eta bere zuzendaria Jon Iñaki Alzaga da, [[Grupo Noticias]]-en barruan zer esan handia duen pertsona.
 
== Ikus, gainera ==